Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordea aurrera doa 2021erako aurrekontu proiektuaren tramitazioan - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordea aurrera doa 2021erako aurrekontu proiektuaren tramitazioan
Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordea aurrera doa 2021erako aurrekontu proiektuaren tramitazioan
Astelehenean Zazpigarren Alaba Auzo Elkartearen agerraldia izango da herritarrei irekitako epean aurkeztutako alegazioak azaltzeko
Ogasun, Finantza eta Aurrekontu batzordearen deialdiak aste berri bat irekiko du astelehenean Arabako Batzar Nagusietan. 9:00etatik aurrera, Zazpigarren Alaba auzo-elkarteko ordezkariek agerraldia egingo dute, Arabako Lurralde Historikoaren aurrekontua betearazteko foru-arauaren proiektuari aurkeztutako alegazioak azaltzeko. Herritarrek bidalitako alegazioak batzordean aztertuta eta taldeei helarazita, beste urrats bat egingo da foru-arauaren izapidetzean. Ondoren, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak 2021erako fiskalizazio-lehentasunak erabakiko ditu batzordeak, batzarkide taldeek egindako proposamenak aztertu ondoren.
Ohi bezala, asteartean Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzordearen asteroko bileren txanda izango da. Azken horrek bere egitekoen artean izango du urtarrilaren 20an, asteazkenean, egingo den osoko bilkuraren gai-zerrenda erabakitzea. Asteazkenean, Arabako Batzar Nagusiek beste osoko bilkura bat egingo dute Probintzia Jauregian. Hasteko, Zigor Eguia Suances prokuradore berriak kargua hartuko du, eta EAJ-PNV batzarkide taldeari atxikiko zaio, Ainhoa Campo Arenazaren ordez.
Jarraian, osoko bilkurak eztabaidatuko du Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak aurkeztutako bost foru-arau proposamen aintzat hartzea, ondarearen, sozietateen, PFEZaren, jokoaren jardueren gaineko zergen eta jokoaren tributuaren aldaketei buruzkoak. Saioaren azken zatian, bi mozioren eztabaida egingo da osoko-bilkura aretoan. Lehenengoa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak aurkeztutakoa, eskola-kirolaren itzulerari buruzkoa da, eta bigarrena, Arabako Popularrak batzarkide taldearen ekimena, Arabako udalerrien arteko mugikortasuna malgutzearen aldekoa.
Ostegunean, urtarrilaren 14an, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren batzordea deituko dela aurreikusita dago.
Batzordeen bilerak eta osoko bilkura zuzenean jarraitu ahal izango dira Arabako parlamentuaren mediatekaren bidez (http://mediateca.jjggalava.eus/live), eta amaitu ondoren, osorik eta gai-zerrendako puntuka eta prokuradoreen esku-hartzeka zatituta ikusi ahal izango da, honako aplikazio beraren bidez.