Mahaikideen eta Bozeramaileen Batzarraren bilerak - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Mahaikideen eta Bozeramaileen Batzarraren bilerak
Arabako Batzar Nagusietako Mahaia eta bozeramaileen batzarra gaur goizean bildu dira Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu dituzte, besteak beste:
FORU-ARAUAK
Ondarearen gaineko zerga.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak foru-arau proposamena aurkeztu du, Ondarearen gaineko Zergaren martxoaren 11ko 9/2013 Foru Araua erreformatzeari buruz.
Sozietateen Zerga.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak foru-arau proposamena aurkeztu du, Sozietateen gaineko Zergaren abenduaren 13ko 37/2013 Foru Araua erreformatzeari buruz.
PFEZ.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak foru-arau proposamena aurkeztu du, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azaroaren 27ko 33/2013 Foru Araua erreformatzeari buruz.
MOZIOAK
AFAren osasun-gastua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Eusko Jaurlaritzari exijitzeko Arabako Foru Aldundiari ordain diezaiola foru-instituzioak egiten duen gastu sanitario osoa.
NPB.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Espainiako Gobernuari eskatzeko negozia dezala Espainiako nekazaritzako elikagaien sektorearen egonkortasuna, modernizazio eta aurrerapena bermatzen duen NPB bat.
AGERRALDIAK
Emakumeen aurkako indarkeria.- EH Bildu Batzarkide Taldeak diputatu nagusiaren agerraldia eskatu du, aurreko urteko Santa Katalinako plenoan eztabaidatutako emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarduketen inguruko mozioaren betetze maila azaldu dezan.
Cáritas.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Gasteizko Elizbarrutiko Cáritas elkartearen agerraldia eskatu du Gizarte Ongizatearen Batzordearen aurrean, informazioa eman dezaten COVID-19ren pandemiak eragindako krisi honetan atzemandako beharrizan-egoeren gehikuntzaz.
Aernnovako enpresa-batzordea.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek eskatu dute Aernnovako enpresa-batzordeko ordezkariek agerraldia egiteko Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Batzordearen aurrean, informazioa eman dezaten gaur egun pairatzen duten lan-egoerari buruz.
Medikamentuen bidezko prezio baterako HEL.- Medicusmundi Arabako ordezkariek agerraldia egiteko eskat u dute, informazio-saioan, , Medikamentuak bidezko prezioan Herri Ekimen Legegilearen edukia aurkezteko.
GALDERAK
Ikuskapenak egoitzetan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako kudeaketa pribatuko egoitza eta etxebizitza komunitarioetan maiatzetik urrira bitartean egindako ikuskaritzei buruz.
Erasoak adingabeen zentroetan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari zuzendua, 2017tik gaurdaino Aldundiaren adingabeentzako zentroetako langileek erasoengatik Ertzaintzaren aurrean jarritako salaketen kopuruari buruz.
Kontsumo- eta turismo-bonoak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, A planean aurreikusita kontsumo- eta turismo-bonoei buruz.
Alde horretatik, batzarki-talde horrek berak beste idatziz erantzuteko galdera bat egin dio Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari, kontsumo- eta turismo-bonoei buruz eta Arabako Merkataritza eta Industria Ganberarekin sinatutako hitzarmenari buruz
Alavawines Plataforma.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Alavawines Plataformari buruz.
Ekintzak Arabako Elikagai bankuarekin.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako Elikagai Bankuarekin ekintzak egiteari buruz.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Industria 4.0 lan-taldea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Industria 4.0 lantaldeak burututako ekimenei buruz.
2020ko emergentziazko obrak eta ustekabeak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko 2020. urteko emergentziazko obren eta ustekabekoen espedienteen zerrenda.
Informazio-eskaera, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko emergentziazko obren espedienteak, eskaera- eta esleipen-datak eta egiteko epeak, bai eta azken urteotan diruz lagundutako obren luzapenak
AFAren maileguen amortizazioa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailari zuzendua, eskatzeko Arabako Foru Aldundiak finantza- eta kreditu-entitateekin indarrean dituen mailegu guztien amortizazio-koadroak.
AFAren kargura diren adingabeak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Arabako Foru Aldundiaren kargura dauden hainbat adingaberen inguruko datuak.
Hainbat partida.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak hainbat informazio-eskaera aurkeztu ditu, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailari zuzenduak, honako partida hauei buruz:
-
Merkataritza suspertzea espazio publikoetan.
-
Merkataritza dinamizatzeko laguntzak.
-
Merkataritza Kanpaina
BOZERAMAILEEN BATZARRA
Arabako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak gaur goizean egindako bileran erabaki du azaroko Osoko Bilkura tradizionalik ez egitea, egungo osasun egoera dela eta.
Ospakizun hori Arabako erakundearen tradizioan oinarritzen da; izan ere, XV. mendean hasi zenetik, urtean ohiko bi bilkura egin ditu bere historia osoan (azaroko edo Santa Katalinako azaroaren azken igandeetakoak, Gasteizen, eta maiatzekoak, Lur Jareak, hiriburutik kanpoko herri batean). Azaroko saioan, Gasteizko Kuadrillarentzat interes berezia duten ekimen bat edo bi eztabaidatzeaz gain, usadioei eta ohiturei eusten zaie, hala nola, Miñoien Kidegoko pikete batek, gala-uniformea jantzita, eta makeroek agintariei egiten dien harrera, Arabako Foru Aldundiko txistularien, tronpetarien eta atabalarien bandaren parte-hartzea, edo Arabako kuadrilletako presidenteei eta Trebiñuko konderriko alkateei gonbidapena Probintziako Etxe-Jauregitik bertatik bilkura jarraitu ahal izateko.
Gaur egungo osasun- eta gizarte-testuinguruan, arau eta gomendio orokorrak eta Legebiltzarreko Mahaiak azken hilabeteetan onartu duen barne-araudia kontuan hartuta, ulertu da ez dela gomendagarria bilkura tradizional hau aurten egitea. Bilkura hori eginez gero, prokuradore-kopuru oso mugatua besterik ez ezingo litzateke joan (beste osoko bilkuretan bezala), ezingo litzateke gonbidaturik izan, eta protokolo-ekitaldiak ahalik eta gutxien adierazi beharko lirateke.
Bestalde, bilkura horri dagokio, halaber, 2021eko maiatzean Lurralde Jareetan ohiko osoko bilkura hartuko duen herria aukeratzea. Erabaki hori azaroaren 29aren ostean egingo den lehen osoko bilkura arruntara atzeratuko da, hau da, abenduaren 9 ospatuko dena.