Saharako haurrak eta haien harrera-familiak, osoko bilkuren aretoan hartuak - www.jjggalava.eus
Albisteak
Saharako haurrak eta haien harrera-familiak, osoko bilkuren aretoan hartuak
2025 uzt. 21
Uda honetan Saharako hogei bat haurri eta haien harrera-familiei harrera egin diete gaur goizean Arabako Batzar Nagusietako osoko bilkuren aretoan.
Irma Basterra Batzar Nagusietako presidenteak eta Miguel Garnica, Iñaki Ullibarri, Ana Salazar eta David Rodríguez prokuradoreek parte hartu dute Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak antolatutako topaketan. Izan ere, bi erakundeek "Oporrak bakean" programa babesten dute, Saharako haurren harrera-familien AFANIS elkartearekin lankidetzan.
Programak aukera ematen du udan Tindufeko errefuxiatu-kanpamenduetako haurrek beste errealitate bat ezagutzeko eta azterketa medikoak egiteko eta egonaldian elikadura orekatua izateko.