Batzar Nagusiek goraipatu egin dute Neikerrek nekazaritzaren sektorea hobetzeko, ingurumena babesteko eta elikagaien segurtasunerako egin duen ekarpena, bere 25. urteurrenean

Batzar Nagusiek goraipatu egin dute Neikerrek nekazaritzaren sektorea hobetzeko, ingurumena babesteko eta elikagaien segurtasunerako egin duen ekarpena, bere 25. urteurrenean

neiker 25 urteurrena
2023 ira. 04


 

Batzar Nagusietako lehendakari Irma Basterrak Neiker nekazaritza-ikerketako institutuaren 25. urteurrenaren ekitaldian hartu du parte. Zilarrezko ezteiak ospatzeko ekitaldia erakundearen ikur den Arkautiko egoitzan egin da.

Batzar Nagusietako lehendakariak adierazi du Neikerreko profesionalek nazioartean eskarmentu eta errekonozimendu handia dutela eta zoriondu egin ditu “sektorearen lehiakortasuna hobetzeko, gure ingurumena zaintzeko, bertoko espezieak eta arrazak mantentzeko eta elikagaien segurtasuna bermatzeko” egin duten ekarpenagatik. Gainera, lehendakariak animatu egin ditu “nekazaritza eta abeltzaintzaren eta basogintzaren esparruko eragile nagusiekin elkarrizketa proaktiboa izaten” jarraitu dezaten, “denok batera aurre egiteko sektoreak dituen erronka nagusiei; klima-aldaketaren inpaktua murrizteari, esaterako”.