Batzar Nagusietako Mahaia, Gasteizko kultur ondarearekin

Batzar Nagusietako Mahaia, Gasteizko kultur ondarearekin

farolen museoa
2023 aza. 17


 

Irma Basterra Arabako Batzar Nagusietako lehendakaria, Eva Jiménez eta Nerea Martínez lehendakariordeak eta Damián García eta Miguel Garnica idazkariak Vitoria-Gasteizko Zapatari kaleko Farolen Museoan izan dira.

Ricardo Sáez de Heredia Andre Maria Zuriaren Kofradiako abadeak, Blanca Aguillo antolakuntzako idazkariak eta Camino Urdiain dokumentalistak, kofradiako artxiboa eta haren ondare historiko eta artistiko guztia erreskatatu, antolatu eta katalogatzeaz arduratzen denak, museoan ikusgai eta kontserbatuta dauden objektuen berezitasunak azaldu dituzte, baita eraikinarenak berarenak ere, historian zehar hirian garrantzitsuak izan diren aktoreekin.


 

Andre Maria Zuriaren Kofradia izan zen Irma Basterra lehendakariak, Arabako legebiltzarreko agintean hasitakoan, hartu zuen lehenengo erakundea. Bilera hartan lehendakariak Kofradiaren gonbita hartu zuen, eta Batzar Nagusietako gobernu-organo gorenari luzatu zion.

 


 

Kofradiak 400 urte baino gehiago ditu, eta farolen tradizioa oso errotuta dago Gasteizko ohituretan. Garrantzitsua da, errotze hori ez ezik, hiriko hainbat eta hainbat familiarekin duen lotura ere ikusaraztea eta gogoratzea. Funtsezkoa da daukagun kultura- eta ondare-balioaren kontzientzia kolektiboa hazaraztea, elementu bakanak dituelako” nabarmendu du Batzar Nagusietako lehendakariak.