Batzar Nagusiek bat egingo dute Minbiziaren aurkako Arabako Elkartearen kontzientziazio-ekitaldiekin - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Batzar Nagusiek bat egingo dute Minbiziaren aurkako Arabako Elkartearen kontzientziazio-ekitaldiekin
Batzar Nagusiek bat egingo dute Minbiziaren aurkako Arabako Elkartearen kontzientziazio-ekitaldiekin
Otsailaren 4a Minbiziaren aurkako Munduko Eguna da, eta Arabako Minbiziaren aurkako Elkarteak asteburu honetan egingo diren sentsibilizazio-ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak oro har eta Arabako gizarteko kolektiboak eta eragileak.
Arabako Batzar Nagusiek bat egingo dute ekimen horiekin, besteak beste, bihartik aurrera (ostirala) eta asteburu osoan zehar Arabako Legebiltzarraren fatxada nagusia piztuta, kolore berdez argiztatuta.
Gainera, Irma Basterra Batzar Nagusietako lehendakariak eta talde politikoetako ordezkariek lokarri handi baten eraikuntzan parte hartuko dute, erakundeekin, enpresekin, kultura- eta gizarte-kolektiboekin, ikastetxeekin, komunikabideekin eta, oro har, herritarrekin batera, "minbizia gure lehentasuna dela eta guztiok minbiziaren aurka egin dezakegula" erakusteko. Ekitaldia goizeko 11:00etan izango da Foru plazan, Gasteizen.
Aurreikuspenen arabera, datozen urteetan, 2 gizonetik 1ek eta 3 emakumetik 1ek minbizia izango dute. Minbiziaren Aurkako Arabako Elkartean lan handia egiten dute aurreikuspen hori aldatzeko, "eta eraginkorra izango da soilik elkarrekin jarduten badugu, erakundeekin, enpreseekin, eragileekin eta gizartearekin. Gure erronka da 2030ean minbiziaren % 70eko biziraupena lortzea ", nabarmendu dute elkartetik.