Eduardo Ruiz de Loizaga izango da Arabako Mendialdeko Kuadrillako burua

Eduardo Ruiz de Loizaga izango da Arabako Mendialdeko Kuadrillako burua

Mendialdea
2023 ira. 28

 

Urizaharra, Kanpezu, Lagran, Bernedo, Arraia-Maeztu eta Harana udaletako ordezkariek Arabako Mendialdeko Kuadrilla eratzeko batzarra egin dute, Arabako Batzar Nagusietako lehendakari Irma Basterra buru zutela.

 

Kanpezuko Kuadrillaren egoitzan egindako ekitaldian Lurralde Orekako foru diputatua, Batzar Mahaiko eta batzarkide-taldeetako ordezkariak eta Kanpezuko alkatea ere izan dira.


 

Eduardo Ruiz de Loizaga izango da Arabako Mendialdeko Kuadrillako burua, bozketetan hautatua izan ondoren. Larraitz Waliño izango da presidenteordea.