Etorkizun baketsu baten alde

Etorkizun baketsu baten alde

memoriaren eguna
2023 aza. 10

Arabako batzar Nagusiek bat egin dute aurten ere Memoriaren Egunaren ospakizunekin, urtero azaroaren 10ean egiten duten bezala. Oroimenezko egun hau 2010ean Eusko Legebiltzarrak, hiru batzar nagusiek eta EUDELek urtero ospatzea erabaki zuten, biktimen oroimena etorkizun baketsu baten erreferente bihurtzeko xedez.

Batzar Nagusietako lehendakariak, Mahaiko bi lehendakariordeek, eta bi idazkariek lore zuriz osatutako zentro bat ipini dute biktima guztiak oroitzeko eta omentzeko, Fernando Buesa Blanco ETAk 2000. urtean erail zuen batzarkide ohiaren oroimenezko instalazioaren ondoan, instituzioaren lorategian.


 

Ekitaldia amaitutakoan, Irma Basterra lehendakariak memoriaren pedagogian jarri nahi izan du arreta. “Izan ere”, gaineratu du, “terrorismo eta indarkeriaren aurrean, etorkizuna eraikitzeko erantzuna da biktimekiko elkartasuna lehenestea eta duintasunarekin, bizitzeko eskubidearekin eta Giza Eskubideekin konpromiso garbia izatea”.