Medicusmundi Arabaren agerraldiak astelehenean irekiko du aste legegilea Lurraldean

Medicusmundi Arabaren agerraldiak astelehenean irekiko du aste legegilea Lurraldean

Batzordeen aretoa
2021 urr. 01

Asteazkenean egingo da bilkura-aldi honen gobernuaren kontrolerako lehen osoko bilkura, eta ostiralean Ogasun, Finantza eta Aurrekontu batzordea deituko dute

Arabako aste legegilea astelehenean hasiko da Lehendakaritza, Euskara, Berdintasun, Lankidetza eta Giza Eskubideen batzordeak 9:00etatik aurrera egingo duen bilerarekin. Bertan, Medicusmundi Arabako ordezkariek agerraldia egingo dute, Euskadiko Bidezko Merkataritzari buruzko ikerketaren edukia aurkezteko.

Foru Ganberan ohikoa den bezala, asteartean Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzarraren asteroko bileren txanda izango da. Azken horrek, besteak beste, urriaren 13an egingo den osoko bilkuraren gai-zerrenda adostuko du; izan ere, datorren asteazkenean, hilak 6, urriko Gobernuaren kontrolerako osoko bilkura egingo da Probintzia Etxe-Jauregian, bilkura-aldi honen lehen saioa, hain zuzen ere. Bilera horretan, batzarkideek sei interpelazio eta zortzi galdera egingo dizkiete foru gobernuko kideei, eta horietatik bost EH Bilduk proposatuko ditu, beste horrenbeste Arabako Popularrek, eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) izango da gainerako lauren egilea.

Ogasun, Finantza eta Aurrekontu batzordea ostiralean, hilak 8, bilduko da Arabako Batzar Nagusien egoitzan. Itziar Gonzalo foru-diputatuak bi aldiz egingo du agerraldia. Lehengo eta behin, Ticket Bai izeneko zerga-tresna teknologiko berriari buruzko informazioa emateko, eta, bigarrenik, ingurumenarekin lotutako zerga-neurriei eta beste zerga-neurri batzuei buruzko foru-arauaren proiektuari buruzko informazioa emateko.

Batzordeen bilerak, eta baita osoko bilkura ere, zuzenean jarraitu ahal izango dira Arabako parlamentuaren mediatekaren bidez (http://mediateca.jjggalava.eus/live), eta amaitu ondoren, osorik eta gai-zerrendako puntuka eta prokuradoreen esku-hartzeka zatituta ikusi ahal izango da, honako aplikazio beraren bidez.