Batzar Nagusiak morez argiztatuko dira asteburu osoan, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta

Batzar Nagusiak morez argiztatuko dira asteburu osoan, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta

m8m
2024 mar. 08


Batzar Nagusien fatxada nagusiak kolore morea izango du asteburu osoan, Emakumeen Nazioarteko Eguna ikusarazteko.


Gainera, Arabako Legebiltzarrak bat egin du, sare sozialen eta webgunearen bidez, adineko emakumeek gazteenen ahalduntzean duten paperaren harrotasun- eta aintzatespen-mezuekin. Emakundek, hiru foru-aldundiek eta Eudelek bultzatutako martxoaren 8ko kanpainaren ardatza dira mezu horiek.
Batzar Nagusietako lehendakaria eta talde politikoetako ordezkariak egunotan parte hartzen ari dira eta parte hartuko dute, gizarte, kultura, ekonomia eta lurraldeko mugimendu feministaren hainbat ekitaldi eta deialditan.