Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera
2021 urt. 19

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

MOZIOA

Lehiatilako arreta Kutxabanken.- EH Bildu Batzarkide Taldeak aurkeztutako mozioa, eskatzeko lehiatilako arretari eutsi dakiola Kutxabankeko bulegoetan.

AGERRALDIAK

EAZko langileen egoera.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeek  LAB, CCOO eta ELA sindikatuen agerraldia eskatu dute, Gizarte Ongizate Batzordean, azaldu dezaten CLECE enpresak kudeatzen duen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen egungo egoera.

Eukaliptuak eta basoen kudeaketa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultatean ekologia katedraduna den Arturo Elosegi Irartiaren agerraldia eskatu du, Nekazaritza Batzordean, EAEko eukaliptoen, basoen egoera eta kudeaketaren inguruan azalpenak eman ditzan.

Trespondeko Administrazio Batzarra.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Trespondeko Administrazio Batzordeko ordezkarien agerraldia eskatu du Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Batzordean, Tresponderi dagokion A-4359 errepidearen zatiaren lagapenaren hitzarmena bete ez izanaren arrazoiak eta ondorioak azaldu ditzaten.

INTERPELAZIOA

Aiaraldean gaixotasun mentala duten pertsonentzako arreta.- EH Bildu Batzarkide Taldeak aurkeztutako interpelazioa, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Aiaraldean gaixotasun mentala duten pertsonentzako arretarako baliabideari buruz, zeina oraindik martxan jarri gabe dagoen.

GALDERAK

41/2020 Dekretua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari zuzendua, 41/2020 Dekretuaren gaineko hainbat alderdiren berri izateko.

Covid-19ren aurkako txertoa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galderak aurkeztu ditu, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari zuzenduak, COVID-19ren txertoa jartzeko kanpainari buruzko hainbat konturen berri izateko, Araban gaixotasuna mentala duten pertsonei arreta ematen dieten hainbat baliabidetan.

Parke fotovoltaiko berria Comunionen.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Comunión herrian parke fotovoltaiko berri bat sortzeari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Covid-19ren aurkako txertaketa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  hainbat informazio-eskaera aurkeztu ditu, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzenduak, eskatzeko Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioetako COVID-19ren txertoa jartzeko kanpainari buruzko informazioa, bai eta egoitza eta etxebizitza horietako langileentzako txertaketa-kanpainari buruzko informazioa.

Covid-19ren aurkako ezohiko laguntzak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak hainbat informazio-eskaera aurkeztu ditu, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzenduak, eskatzeko COVID-19k Arabako turismoaren sektoreko enpresa txiki eta ertainei, irabazi asmorik gabeko entitateei edo kuadrilla eta udalei eragindako jarduera-gastuei aurre egiteko ezohiko laguntzen ebazpenaren kopia.

Alegazioak Trespondeko A-4359 errepidearen lagapenari.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aureztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko ECALSA enpresak aurkeztutako alegazioen kopia, Trespondeko Administrazio Batzarraren alde egin beharreko A-4359 errepidearen azken zatiaren lagapena dela-eta.