Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera
2021 urt. 12

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

AGERRALDIAK

Aiaraldeko eraldatze sozioekonomikoa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldea Arabako diputatu nagusiaren agerraldi-eskaera, Lehendakaritza, Euskara, Berdintasun, Lankidetza eta Giza Eskubideen Batzordean, xehetasunez azaldu dezan zein diren Aiaraldeko eraldatze sozio-ekonomikorako ekintza zehatzak eta aurrekontuak, AFAk EBren funtsetara aurkeztu dituen proiektu traktoreen barruan.

Sektore aeronautikoa bultzatzeko proiektu traktoreak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Arabako diputatu nagusiaren agerraldi-eskaera, Lehendakaritza, Euskara, Berdintasun, Lankidetza eta Giza Eskubideen Batzordean, xehetasunez azaldu dezan zein diren Arabako industria aeronautikorako ekintza zehatzak eta aurrekontuak, AFAk EBren funtsetara aurkeztu dituen proiektu traktoreen barruan.

GALDERAK

Turismoko instituzio arteko mahaia.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, abenduaren 29an Eusko Jaurlaritzan turismoko instituzio arteko mahaiak egin zuen bilerari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Kreditu-atxikipenak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak bi informazio-eskaera egin dizkio Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioren Saileko foru diputatuari eta Nekazaritza Saileko foru diputatuari, eskatzeko bere sailek 2020ko aurrekontuan egindako behin-behineko kreditu-atxikipenen zerrenda eta partida bakoitzaren zenbatekoa.

Babesletzak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat egin dio Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioren Saileko foru diputatuari, eskatzeko 2020. urtean aurrekontuek izandako 31.000 euroko kreditu-atxikipenaren eragina jasan duten babesletzen zerrenda eta haien zenbatekoa.