Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera
2021 urt. 07

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

FORU ARAUA

Kuadrillak.- Arabako Foru Aldundiak Kuadrillen azaroaren 20ko 63/1989 Araua aldatzeko foru-arau proiektu bat aurkeztu du.

AGERRALDIAK

Lankidetza Vitoria-Gasteizekin gizarte-zerbitzuetan.- Gizarte Politiken Saileko foru diputatuak agerraldia egiteko eskatu du, gizarte-zerbitzuen arloko eskumenak berrantolatzeko Vitoria-Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak sinatutako Lankidetza Esparru Akordioaren berri emateko.

Hobekuntzak Agurain eta Vitoria-Gasteiz arteko garraioan.- Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuak agerraldia egiteko eskatu du, Agurain eta Vitoria-Gasteiz arteko errepide bidezko bidaiarien garraio erregularra hobetzeko egin diren gestioak azaltzeko.

Aztarnategi arkeologikoen espoliazioa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, zehatz mehatz eman dezan Arabako kobazulo, kokaleku eta aztarnategi arkeologikoetan azken 10 urteetan geratu den espoliazioaren berri.

Armentia 2 gas-putzua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Ingurumen eta Hirigintza saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azaldu dezan zein den Foru Aldundiaren jarrera edo iritzia Gasteizko Udalak Armentia-2 putzuan gasa esploratzeko lizentzia ez  duela emango iragarri ondoren.

PCR probak landa-ingurunean.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak ESI Araba eta ESI Arabako Errioxako zuzendari gerentearen agerraldia eskatu du, azaldu dezan nola antolatzen ari den Arabako landa-ingurunean PCR probak egitea.

GALDERAK

Wifi puntuak espazio publikoetan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, espazio publikoetan wifi-puntuak instalatzeari buruz.

PFZ aitorpenak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, 2020ko ekitaldian aurkeztutako PFZren aitorpenei buruz.

Ikuskapenak egoitzetan eta etxebizitza komunitarioetan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako kudeaketa pribatuko egoitza eta etxebizitza komunitarioetan azaroan eta urrian egindako ikuskaritzei buruz.

Marketplace plataforma.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Marketplace plataformari buruz, zeinaren sorrera aurreikusia baitzen Foru Aldundiaren A Planaren barrua partida bar sortzearen bitartez.

Plaka fotovoltaikoak instalatzea Arabako Haranetan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Haranetako hainbat kontzejuri beren jabetzako lursail publikoetan plaka fotovoltaikoak jartzeko egin zaien eskaintzari buruz.

Euskadi Next programan baztertutako proiektuak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Arabako Foru Aldundiak Euskadi Next Programara aurkeztutako eta Eusko Jaurlaritzak behin betiko baztertu dituen hainbat proiekturi buruz.

Europako Berreskuratze Funtsetara aurkeztutako proiektuak.-  Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Euskadiko Berreskuratze eta Erresilientzia programan (2021-2026) jasotako AFAren proiektu traktoreei buruz, zeinak Europako Berreskuratze Funtsetara aurkeztu diren.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Ekienea instalazio fotovoltaikoa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, EKIENEA instalazio fotovoltaiko berriari buruz.

Foru Suhiltzaileen irteerak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Lurralde Orekaren Sailari, Arabako Lurralde Historikoko suhiltzaileen 2016. urtetik 2020ko amaiera bitartean egindako irteerei buruz.

Urbide Partzuergoa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Urbide Partzuergoaren 2019ko ekitaldiko aurrekontuaren exekuzioari buruz.

Asasam-ekin egindako bileren aktak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Olabarrieta andrea zuzentzen zuen aurreko Gizarte Politiken Sailak Asasam Elkartearekin izandako bileren akten kopia.

Egoitzetako ikuskapenen aktak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bi aurkeztu ditu, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzenduak, eskatzeko Orobide egoitzan irailetik urrira bitartean egindako ikuskapenen akten kopia, bai eta Joan Paulo Ia egoitzan apiriletik urrira bitartean egindako ikuskapenen akten kopia ere.

Gasteizko Elizbarrutiko erainak konpontzeko diru-laguntzak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, eskatzeko 2010-2020 aldian Arabako Foru Aldundiko sailek Arabako Elizbarrutiaren jabetzako edozein eraikin erreformatu edo konpontzeko emandako diru-laguntzen zerrenda.

Proiektu estrategikoak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, eskatzeko Euskadi Next, Euskadiko Berreskuratze eta Erresilientzia programa 2021-2026 aurkeztu ondoren, Foru Aldundiaren sailen esku dagoen hainbat proiektu estrategikori buruzko dokumentazio guztiaren kopia.

BESTELAKO GAIAK

Automozioari buruzko ponentzia.- EH Bildu Batzarkide Taldeak eskatu du automozioaren sektorearen egoerari buruzko ponentzia bat sortu dadila Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Batzordean.