Mahaikideen bilera - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Mahaikideen bilera
Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:
DEKRETU ARAUEMAILEA
Neurri tributarioak.- Arabako Foru Aldundiak maiatzaren 12ko Foru Gobernu Kontseiluaren 6/2020 Zerga premiazko araugintzako dekretua aurkeztu du, onestekoa COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioak arintzeko zerga neurriak 2021erako.
MOZIOAK
Plastiko kutsagarrien erabilera murriztea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, zeinaren bidez Arabako Foru Aldundiari eskatzen baitzaio bultza eta ezar ditzala politika aktibo eta efektiboak plastiko kutsagarrienen erabilera gutxitze aldera.
Arabako espetxerako sarbidearen seinalizazioa.- Elkarrekin Araba (Podemos/Ezker Anitza/Equo) batzarkide-taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Arabako espetxea iragartzeko, konektatzeko eta sartzeko bide-seinale egokiak jartze aldera.
Gasteiz-Bilbo linearen kudeaketa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari eskatzeko bere eskumenak gauzatu ditzala eta Gasteiz-Bilbo arteko bidaiarien garraio linea kudeatu dezala.
Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua sendotzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Foru Aldundiari eskatzeko Arabako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua optimizatu, zabaldu eta senditu dezala.
Armentia-2 gas-putzua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Armentia-2 izeneko putzua berraktibatzeko asmoaren ingurukoa.
Alde horretatik, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, bertan behera utz dadin Subillako Armentia-2 gas-putzuan hidrokarburo fosilak esploratzeko prozedura eta luzamendua ezar dadin Vitoria-Gasteizko udalerrian hidrokarburo fosilak esploratzeko lizentziak emateko. Presako prozeduraz izapidetuko da.
Zainduz Araba Plana.- Arabako Popularra Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Zainduz Araba Planari buruz.
Aiaraldea berraktibatzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Arabak dituen lehentasunen artean jaso dadin, EBren funtsetara aurkeztu beharreko proiektu traktoreen barruan, Aiaraldea sozioekonomikoki berraktibatzeko proiektu bat.
Covid osterako plana turismoaren sektorearentzat.- Arabako Popularra Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari eskatzeko presta dezala COVID osterako plan bat Arabako turismoaren sektorearentzat, Eusko Jaurlaritzarekin, udalekin eta sektoreko ordezkariekin koordinatuta.
AGERRALDIAK
Bizitza independenterako laguntza-ereduak.- Gizarte Politiken Saileko foru diputatuak agerraldia egiteko eskatu du, informazio-bileran, Bizitza Independenteari laguntzeko ereduei buruz Mahaiak prestatutako azken dokumentua aurkezteko.
Vitoria-Gasteiz– Bilbo linea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuaren agerraldia eskatu du, azaldu dezan Gasteiz-Bilbo autobus linearen kudeaketaz Bizkaiko Foru Aldundiarekin lortutako akordioa.
Euskara sustatzeko programa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak diputatu nagusiaren agerraldia eskatu du, Euskararen Sustapenaren Programaren hainbat partidaren exekuzio falta azaldu dezan.
San Prudentzio Egoitzaren eskualdaketa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, informazioa eman dezan, Zorro Dekretua betez, San Prudentzio Egoitza eskualdatzeko Gasteizeko Udalarekin izandako elkarrizketei buruz.
AP-1eko esleipendunaren enpresa-batzordea.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek AP-1eko enpresa esleipenduna Araba SAko enpresa-batzordeko ordezkarien agerraldia eskatu dute Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Batzordearen aurrean, informazioa eman dezaten gaur egun pairatzen duten lan-egoerari buruz.
Bergantzuko ermita bat zaharberritzeko diru-laguntza ez ebaztea.- Bergantzuko administrazio Batzarreko ordezkariek agerraldia egiteko eskatu dute, informazio-bilkuran, ez baita ebatzi Campoko Andre Mariaren ermitan dituen kalte arkitektoniko larriak konpontzeko eskatu duren diru-laguntza.
Arroiaben banda zabalik ez egotea.- Arroiabeko Administrazio Batzarreko ordezkariek agerraldia egiteko eskatu dute, informazio-bilkuran, Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Batzordean, Arroiabe herriko zenbait etxetan banda zabalik ez dagoela azaltzeko.
GALDERAK
Banda zabala Comunionen.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Comunión herrian banda zabala instalatzeari buruz.
Ogasunaren 2019ko txosten integratua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Lurralde Historikoaren Foru Ogasunaren 2019ko urteko txosten integratuari buruz.
Ertzaintzak desartikulatutako haur-pornografiako sarea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari zuzendua, adingabeak pornografia-saioak egiteko atzematen zituen sareari buruz, zeina berriki Ertzaintzak desartikulatu duen.
COVID-19ren kutsatzean aldundiaren zentroetan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak hainbat idatziz erantzuteko galdera aurkeztu ditu, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzenduak, honakoetan izan diren COVID-19ren kutsatzeei buruz:
- Bidebarria eta Sansoheta zentroak
- zentro okupazional bakoitza
- Autonomia Pertsonalerako Zentroa
Politiken Koherentziako kontratua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, azaroak 24ko 589/2020 akordioaren inguruan, Contrato Coherencia de Políticas izeneko partida sortzeko.
Herri-jabaria argindar eta hidrokarburo instalazioetara erabiltzeagatiko tasa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Foru Aldundiari Arabako tokiko entitateek argindarra eta hidrokarburoak garraiatzeko hainbat instalaziok tokiko herri-jabaria esklusibotasunez erabiltzeagatiko eta baliatzeagatiko tasa berri bat ezartzearen gaineko azterlan tekniko-juridiko bat egiteko eskatzen zion mozioari buruz.
INFORMAZIO-ESKAERAK
San Francisco Javier etxebizitza komunitarioko ikuskapenen aktak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat egin du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko San Francisco Javier etxebizitza komunitarioan 2020ko maiatzetik urrira egindako ikuskapenen akten kopia.
Automozio-enpresak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailari zuzendua, Araban kokatuta dauden eta CNAE2009 2910-2920-2932-2211 kodeetan jasota dauden automozioaren sektoreko enpresei buruz.
Hodien sektoreko enpresak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailari, Araban kokatuta dauden eta CNAE2009 2420 kodeetan jasota dauden hodien sektoreko enpresei buruz.
Artiumeko hizkuntza kudeaketa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko urriaren 27an Eusko Jaurlaritzarekin egindako Artiumeko hizkuntza kudeaketaren inguruko bileraren dokumentazioa.
Maskulinitatarei buruzko ikastaro, hitzaldi eta tailerrak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, 2019 eta 2020 ekitaldietan maskulinitateari buruz egindako ikastaro, hitzaldi, konferentzia eta tailerrei buruz.
Genero indarkeriaren aurkako eskualdeetako protokoloak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, eskatzeko genero-indarkeria detektatzeko, prebenitzeko eta esku-hartzeko eskualdeetako protokolo guztien kopia, zeinak egin baitziren 2019ko azaroaren 24ko 44/2019 Mozioaren 5. puntuan.
Otsoak abereei egindako erasoak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, 2020ko martxotik gaur arte otsoak abereei egindako erasoei buruz.
Vitoria-Gasteizko HAPO.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Vitoria-Gasteizko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari buruz.
Covid-19gatik aldatutako partidak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Informazio-eskaera, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko COVIDaren ondorioz aldatu edo ezeztatu diren zure Saileko aurrekontu-partiden zerrenda.
Turismoaren sektorearentzako laguntzak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko 2020an turismoaren sektoreari emandako laguntzen zerrenda eta Araban Geratu kanpainari bideratutako diru-kopurua.
Arabako abere-ustiategiak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Araban 2000. urtetik gaur arte izan diren abeltzaintza-ustiategien kopurua.
Mastin txakurren errolda.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Arabako Lurralde Historiko mastin-txakurren errolda 2016tik gaurdaino.