Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2022 mar. 22

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

FORU ARAUA

Gran Départ Tour de France.- Foru arau proiektua, zeinak berresten baitu Grand Départ Tour de France-Pays Basque 2023 ekitaldia antolatzeko 2021-2023 lankidetza hitzarmenari atxikitzeko gehigarria.

DEKRETU ARAUEMAILEAK

Zerbitzu digitalak.- Foru Gobernu Kontseiluaren 3/2022 zerga premiazko araugintzako dekretua, martxoaren 15ekoa, zerbitzu digital jakinen gaineko zerga onesteko.

Finantza transakzioen gaineko zerga.- Foru Gobernu Kontseiluaren 4/2022 Zerga premiazko araugintzako dekretua, martxoaren 15ekoa, finantza transakzioen gaineko zerga onesteko.

MOZIOAK

Arrato sortutako energia fotovoltaikoa baliatzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak mozioa aurkeztu du, Arrato Ureztatzaileen Komunitateko planta fotovoltaikoak sortzen duen energia baliatzearen alde.

Basurdeek lehen sektoreak eragindako kalteak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Nekazaritza Batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Arabako lehen sektorean basurdeek eragindako kalteak saihesten laguntzearen alde.

AGERRALDIAK

Etxean Bai foru-plana.- Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldi-eskaera, informazio-bileran, Etxean Bai foru plana aurkezteko.

Etxerik gabeko pertsonentzako arreta eta gizarte-bazterketaren egoera.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Arabako Gurutze Gorriaren ordezkarien agerraldia eskatu du, Gizarte Ongizate Batzordean, etxerik gabeko pertsonentzako arreta integralerako dituzten programak eta ALHn gizarte-bazterketak egun duen egoeraren berri eman dezaten.

GALDERAK

Kontratua The Grand Wines Premium-ekin.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, The Grand Wines Premium enpresari eman zaion kontratuaren luzamenduaren inguruan.

Argitalpenak araba.eus-en.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, jakiteko zer irizpide erabili den araba.eus web gunean argitara emateko ALHko tokiko entitateek emandako zerbitzuen benetako kostua.

Wifia landa-herriguneetan instalatzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, jakiteko zein den ekainaren 4ko 24/2020 Mozioaen betetzea, eta zer prozedura erabili den ALHko 12 herrigunetako barruko eta kanpoko espazio publikoetan Interneterako doako sarbidea emateko proiektu piloturako wifi sare bat instalatzeko.

Añanako Kuadrillako egoera ekonomikoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak batzordean erantzuteko galdera bat egin dio Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari, azaldu dezan Añanako Kuadrillako egungo egoera ekonomiko eta finantzarioa.

PFEZaren itzulketak autonomoei.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, langile autonomoentzako 2020ko PFEZaren aitorpenaren itzulketei buruz.

Laguntzaile pertsonaleko prestazio ekonomikoak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken saileko foru diputatuari zuzendua, laguntzaile pertsonaleko prestazio ekonomikoei buruz.

Zerbitzuari lotutako prestazioa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken saileko foru diputatuari zuzendua, zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoari buruz.

Kirol-lizentzien kopurua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, kirol-lizentzien kopuruari buruz.

Emakumeek bazterketa-egoeraz eta COVID-19aren ondorioak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, uztailaren 5eko 62/2021 Mozioaren gauzapen mailari buruz, emakumeek bizi duten bazterketa-egoeraz eta COVID-19a haiengan sortzen ari den ondorioez, eta egoera horri buruzko lekukotzat jasotzeaz.

Hauteskunde-kanpaina kontzejuetan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, irailean abiatutako kontzejuetako bizilagunak hauteskundeetan parte hartzeko kanpainari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Basozain baten aurkako espedientea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo), Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Andoni Díaz Blanco basozainaren aurka izapidetutako espedientea dela-eta Batzar Nagusietan agerraldia ez egiteari buruz.

Txosten eta ikuskaritzak kuadrillei.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko 2015etik gaurdaino Arabako Lurralde Historikoko kuadrilla guztiei egindako auditorien azken txostenak eta emaitzak.

AMA Partzuergoaren txosten ekonomikoa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat egin dio Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari, eskatzeko AMA Partzuergoaren sorrerari buruzko txosten ekonomikoaren kopia.

Artziniega eta Txintxetruko egoitzetako ikuskapenen aktak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Artziniegako La Encina egoitzan eta Txintxetruko Zubitxu egoitzan azken bost urteetan egindako ikuskapen-akten kopia.

Bakh inguruan Baskonia taldeak aurreikusitako obrak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Bakh inguruan Baskonia taldeak aurre ikusitako obren inguruko txosten guztien eta Arabako Diputazioak gai honen inguruan egindako txostenen kopiak eskatzeko.

Martxoaren 3ko memoria-zentroaren inguruko asmoak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzenduta, Martxoak 3 memoria-zentroaren asmo-protokoloa dela-eta.

Etxean Bai.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari, Etxean Bai Programari buruz.

Indesa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari, Indesari buruz.

GOFEk desgaitasunen arloko elkarteekin dituen hitzarmenak.-  Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak desgaitasunen arloko hainbat elkarterekin dituen zenbait hitzarmenei buruz.

Gaixotasun mentala eta desgaitasun intelektuala dutenentzako plazak hitzartzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari, Sanitas egoitzan gaixotasun mentala eta desgaitasun intelektuala duten adinekoentzako plazak hitzartzeari buruzko zenbait alderdiren inguruan.

Mendekotasuna duten pertsonentzako arretaren finantzazioa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari, mendekotasuna duten pertsonentzako autonomia pertsonala sustatzeko Legearen esparruan mendekotasuna duten pertsonentzako arretari buruz Espainiako Gobernuak emandako finantzaketaren inguruan.

Mendekotasuna duten pertsonak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari, Araban mendekotasuna duten pertsonei buruz.

BESTELAKO GAIAK

Ponentzia sortzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak eskatzen du ponentzia bat sor dadila energiaren kostuari eta krisi energetikoak Arabako herritarrengan dituen ondorioei buruz.

Irisgarritasuna sustatzeko legea.- Karmele Antxustegi Urkiagak Idazkia aurkezten du, Mahaiari eta batzarkide-taldeei zuzendua, administrazioen inplikazioa eskatzeko Irisgarritasuna Sustatzeko 20/1997 Legea eta desgaitasunen bat duten pertsonen bizitzan eragina duten beste lege batzuk betetzeko.