Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera
2020 abe. 01

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

FORU-ARAUAK

Ekonomia eta fiskalitatearen gaineko unitate didaktikoa.- Arabako Foru Aldundiak foru arau proiektu bat aurkeztu du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan ekonomiari eta zergei buruzko unitate didaktiko komun bat ezartzeko hezkuntza programaren garapenerako egin duten lankidetza hitzarmena berresten duena.

MOZIOAK

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozio bat aurkeztu du, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak arreta-sare publiko artikulatu gisa duen izaeri buruz.

DSBEtik kanpo geratzen diren eta gaixotasun mentala duten pertsonentzako konponbidea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozio bat aurkeztu du, exijitzeko DSBEtik kanpo geratzen diren eta gaixotasun mentala duten pertsonentzako premiazko konponbide bat.  Presako prozeduraz izapidetuko da.

Hezkuntza-askatasuna.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozio bat aurkeztu du, hezkuntza-askatasuna defendatzeko.

Finantzazioaren malgutzea CPVID-19 dela-eta.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozio bat aurkeztu du, osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, malgutzeko eta hobetzeko COVID-19gatiko Eusko Jaurlaritzaren finantzazio-programaren barruko maileguen baldintzak eta Arabako Foru Aldundiak beste neurri batzuk abian jartzeko. Presako prozeduraz izapidetuko da.

Erremolatxaren sektorea babestea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozio bat aurkeztu du, Arabako erremolatxaren sektoreari babesa adierazteko Estatuko Aurrekontu Orokorretan azukredun edarietarako BEZa igotzea aurreikusi delako, eta Kontsumo Ministerioak sustatu duen ‘Azúcar mata’ kanpaina kentzearen alde.

AGERRALDIAK

Autobus-lineen kudeaketa korporatiboari buruzko akordioa.-Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuaren agerraldia, bilkura informatiboan, Gasteiz eta Bilbo arteko autobus lineak modu kooperatiboan kudeatzeko Arabako Foru Aldundiaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren akordioa aurkezteko,

Murrizketak lankidetzan.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Arabako diputatu nagusiaren agerraldia eskatu du, azalpenak eman ditzan Arabako Foru Aldundiak garapenerako lankidetzan egindako murrizketak.

Egoitza pribatuen probintzia-hitzarmena.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek Gizarte politiken Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu dute, azaldu dezan zein urrats egin dituen Aldundiak Arabako egoitza pribatuen probintzia-hitzarmena sinatzea ahalbidetzeko.

Diru-laguntzak tokiko entitateei ustekabe eta emergentziazko lanetarako.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, informazioa eman dezan ALHko tokiko entitateetan ustekabeei eta emergentziazko obrei aurre egiteko bideratzen diren diru-laguntzei buruz.

Arkaiateko harrera-pisua berkokatzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, ateak itxita, azaldu dezan Arkaiateko harrera-pisua leku berri batean kokatzeko egin duen proposamena.

Vitoria-Gasteiz– Bilbo linea kudeatzeko akordioa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak ide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuaren agerraldia eskatu du, Gasteiz eta Bilbo arteko autobus lineak modu kooperatiboan kudeatzeko Arabako Foru Aldundiaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren akordioa aurkezteko.

Armentia 2 gas-putzuaren azterlana.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak EVE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariaren agerraldia eskatu du, Armentia-2 deritzon gas-putzuaren zundaketa-proiektuaren azterketaren, esplorazioaren eta esleipenaren gaineko zenbait alderdiren berri eta Arabako beste gas-proiekturen berri izateko.

Elikadura Iraunkorraren aldeko mugimendua.- Elikadura iraunkorrerako mugimenduak agerraldia egiteko eskatu du, Nekazaritza Batzordean, Gaubeako udalerrian neurri handiko negutegi bat eraikitzeko proiektuaren inguruan jarduteko.

GALDERAK

Tuestako negutegien proiektuak trafikoan izango duen eragina.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Batzordean erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Tuestako negutegien proiektuak trafikoan izango duen eraginari buruz.

BEZari buruzko kontuak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, BEZren gaineko hainbat konturi buruz.

Familia-harreraren sustapena eta babes teknikoa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, familia-harrera eta adopzioa sustatzeko eta laguntza teknikoko zerbitzuari buruz.

Zerbitzu Digitalaren eta Finantza Transakzioen gaineko zerga.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, Zenbait Zerbitzu Digitalaren gaineko Zergari buruz zein Finantza Transakzioen gaineko Zergari buruz.

Neurriak Covid-19k kultura eragin dituen kalteen aurrean.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, COVID-19ak kulturan eragin dituen kalteei aurre egiteko premiazko neurrien inguruan.

Telelana.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, telelanari buruz.

Mezenasgoa sustatzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, A Planaren Mezenasgoa sustatzea izeneko neurriari buruz.

Indesa.-  Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, Indesari buruz.

Álava Innova Digital.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, A Planaren ETE-ak digitalizatzen laguntzeko Alava Innova Digital programa berriari buruz. Interes-tipoetarako laguntzak. Hitzarmena Elkargirekin.

Tokiko Administrazioaren Zerbitzuko euskarri juridikoko unitatea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Tokiko Administrazioaren Zerbitzura atxikitako euskarri juridikoko unitateari buruz.

Egoitza-ondarea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Sailari zuzendua, Arabako Foru Aldundiaren jabetzako egoitza-ondareari buruz.

Mendetasun-balorazioak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, mendetasun-balorazioei buruz.

Nekaturrek eskatutako zuzeneko laguntzen plana.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, sektoreari eusteko NEKATURek euskal instituzioei eskatu dien zuzeneko laguntzen planari buruz.

Tokiko produktuaren sustepan eta salmenta.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, tokiko produktuaren sustapena eta salmentari babesa emateari buruz.

Tokiko produktua erosteko bonoak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, A Planaren 8.3 aurrekontu-partidari buruz, Tokiko produktuak erosteko bonoak.

Ardoa eskuratzea Horeca kanalaren bidez.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, 8.1.2 aurrekontu-partidari buruz, Horeca kanalaren bidez ardoak erosteko finantzazio-ildoa

Nekazaritza-aseguruen plana.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Nekazaritza-aseguruen planari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Laguntzen deialdia.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Foru Gobernu Kontseiluaren 352/2020 Foru Dekretu bidez onetsitako laguntzen deialdiari buruz.

Desgaitasuna duten pertsonak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako zentro okupazionalei eta eguneko zentroei buruz.

Erremolatxaren, patataren eta ardi eta ahuntzen sektoreentzako laguntzak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, erremolatxaren, patataren eta ardi eta ahuntzen sektoreentzako minimi laguntzen eskaeren kopuruari buruz.

Hitzarmena AKErekin.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Sailari zuzendua, eskatzeko AKE Arabako Kontzejuen Elkartearekin egun izenpetua den hitzarmenari buruz.

Hazkunde Iraunorraren eta Enpleguaren Euskal Estrategia.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, “Estrategia Vasca de Crecimiento Sostenible y Empleo, por la reactivación económica 2020-2024” izeneko dokumentuan agertzen diren Arabako Foru Aldundiak gidatu beharreko proiektuei buruz.

Markesina eta seinaleztapen-zutoinen inbentarioa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailari zuzendua, eskatzeko Araban diren markesina eta seinaleztapen-zutoinen inbentarioari buruz.

Trenbideetako gabezien azterlana.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailari zuzendua, eskatzeko gaur egun lurraldea zeharkatzen duten trenbideen huts, gabezia eta beharrizanen gaineko azterlanaren kopia, bai eta trenbide horietan egin beharreko lanen kostua jakiteko.

Mendetasuna duten pertsonen zerrenda.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko egoitza eta etxebizitza komunitarioetan bizi diren eta mendetasun-graduren bat duren pertsonen kopurua eta egoiliarren kopuru osoa, egoitza eta etxebizitza komunitarioa adieraziz.

Transmisioa prebenitzeko eta kontrolatzeko zaintzei buruzko ikastaroan parte hartu duten enpresak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko gaixotasun infekziosoen, zehazki COVID-19ren, transmisioa prebenitzeko eta kontrolatzeko zaintzei buruzko ikastaroan parte hartu duten enpresa eta entitateen zerrenda.

Vitoria-Gasteiz – Bilbo linearen kudeaketari buruzko akordioa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Vitoria-Gasteiz – Bilbo autobus linearen kudeaketaz Bizkaiko Foru Aldundiarekin lortutako akordioaren kopia eskatzeko.

Musituko telekomunikazio-zentroak jabari publikoa okupatzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Musituko telekomunikazio-zentroak baso-jabari publikoa okupatzea erregularizatzeko espediente administratiboaren ebazpenari buruzko txostena.