null Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera
2021 mai. 04

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

MOZIOAK

Konponbideak errentaren kanpainarako.- Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordean eztabaidatzeko mozioa, Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak aurkeztua, eskatzeko errentaren aitorpenaren kanpainako kaoserako konponbide bat.

AGERRALDIAK

Arabarren egoitza.- EH Bildu Batzarkide Taldeak ahaldun nagusiaren agerraldia eskatu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen batzordean, Foru Gobernuaren Kontseiluaren 193/2021 akordioaren arrazoiak eta ondorioak azaldu ditzan, baita horrek guztiak Arabarren egoitza-gunearen garapenean izango dituen ondorioak ere.

Trafiko-istripuak ekiditeko neurriak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azaldu dezan zein neurri hartuko duen sailak apirilaren 29an A-2134 eta A-4001 errepideen bidegurutzean gertatutako istripuaren antzekorik gertatu ez dadin.

Kargagailu elektrikoak jartzea aldundiaren instalazioetan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, informazio eman dezan Aldundiaren instalazioetan ibilgailuentzako kargagailu elektrikoak eta mugikortasun pertsonalerako ekipoan jartzeari buruz, eta halakoak hoteletan, nekazaritza-turismoko etxeetan eta landetxeetan instalatzeko laguntzei buruz.

GALDERAK

ATECEko langileen txertaketa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, ATECE entitatearen plantillaren txertaketa aurreikuspenari buruz.

jokabide zailtasuna duten adingabeentzako egoitza.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, jokabide zailtasuna duten adingabeentzako arreta egoitzari buruz.

Genero-indarkeriaren aurkako ituna.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Diputatu Nagusiaren Kabineteari zuzendua, Genero-indarkeriaren aurkako ituna izeneko partidari buruz.

Berdintasun Plana.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Diputatu Nagusiaren Kabinetari zuzendua, Berdintasun Arloko Sentsibilizazio kanpainak, eta IV. Berdintasun Planaren Ebaluazioa eta V. Berdintasun Plana Egitea izeneko partidei buruz.

A Plana irabazi asmorik gabeko turismoan.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazioa Sailari zuzendua,  A Plana irabazi asmorik gabeko entitateen turismo jarduera izeneko partidari buruz.

Eraikinen birgaitzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazioa Sailari zuzendua, Eraikinak birgaitzea izeneko partidari buruz.

FSV: Formula Student partida. - Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ekonomia Garapena, Berrikuntza eta Demografia Erronka Sailari zuzendua, FSV: Formula Student izeneko partidari buruz. Formula Student.

COVID-19 protokoloa zuzeneko kudeaketako baliabideetan.-  Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, desgaitasunaren arloko zuzeneko kudeaketako baliabideen COVID-19 protokoloari buruz.

Arabako Haranetako ureztatze-baltsa ustiatzeko plana.-  Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, A Plana Arabako Haranetako ureztatze-baltsa ustiatzeko plana izeneko aurrekontu-partidari buruz.

Zurezko labore alternatiboak .- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Sailari zuzendua, 2021eko aurrekontuetako Zurezko labore alternatiboak partidari buruz.

Errentako lamgileen lan-baldintzak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailari zuzendua, errenta-aitorpenak egiteko kontratatutako langileen lan-baldintzei buruz.

Kultur sorkuntza eta jarduera.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirola Sailari zuzendua, kultur sorkuntza eta jarduera sustatzeko programaren Kultur Ekintza eta Sorkuntzaren Sustapena izeneko partidari buruz.

Kulturaren Plan Estrategikoa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirola Sailari zuzendua, Kulturaren Plan Estrategikoaren partida batzuei buruz.

Hizkuntz eskubideak TicketBAI ekimenean.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, TicketBAI ekimenean hizkuntz eskubideak bermatzearen inguruan.

Miñoien txertaketa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, gaurko egunean txertatuta dauden Miñoien kidegoko agenteen kopuruari buruz.

Araba Helburu.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Araba Helburu proiektuaren inguruan.

Ureztatzaileen komunitateentzako errekuperazio-plana.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, ureztatzaileen komunitateek jaso ditzaketen errekuperazio-planeko funtsei buruz.

Ardoaren sektorea babesteko Errege Dekretua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, ardoaren sektorea babesteko programaren Errege Dekretua aldatzeari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Fakturak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Arabako Foru Aldundiak 2019, 2020 eta 2021ean ordaindutako hainbat falturen kopia.

Istripua A-2134 eta A-4001 errepideen artean.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, ahaldun nagusiari zuzendua, apirilaren 29an A-2134 eta A-4001 errepideen bidegurutzean gertatutako istripuari buruz.