Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera
2021 api. 20

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

FORU ARAUA

Klima aldaketa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak foru-arau proposamena aurkeztu du, Klima-aldaketaren, trantsizio energetikoaren eta karbonoan neutroa den ekonomiari buruz.

MOZIOAK

OHZ.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, OHZren 42/1989 Foru Araua aldatzeari buruz.

Dulantziko kanalak sortutako arazoak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Dulantziko kanalak eragiten dituen ingurumen-arazoak konpontzeari buruz.

Landa-inguruneko haurreskolak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Lurralde Orekaren Batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, landa-ingurunean dagoen haurreskola beharrari buruz.

Landa-inguruneko txertaketa-kanpaina.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Arabako landa-ingurunean txertaketa-kanpaina dela-eta osasunaren sektoreak duen babes faltari buruz. 

Gidabaimena eskuratzeko kolapsoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak  osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Barne Ministerioari eskatzeko gidabaimena lortzeko dagoen kolapsoa konpondu dezala. 

LEP Arabako Suhiltzaileetan.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu dute, eskatzeko Arabako Suhiltzaileak organismo autonomoan berehala LEP propio bat abian jar dadila. 

Artilea berrerabiltzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, abeltzaintzako artilea berrerabiltzeko proiektua eta ekonomia zirkularra sustatzearen alde.

AGERRALDIAK

REAS EUSKADI - EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek Ekonomia alternatibo eta Solidarioen Sarearen agerraldia eskatu dute, Nekazaritza Batzordearen aurrean, nekazaritza eta abeltzaintza birsortzileak lortzeko behar diren ekimenen eta tresnen berri izateko.

Arabako Irudi Pertsonaleko Elkartea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Arabako Irudi Pertsonaleko Elkartearen agerraldia eskatu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Batzordean, jakitera eman dezaten bere sektoreak COVIDaren ondorioengatik bizi duen egoera, eta sektoreak AFAri egiten dizkion aldarrikapenak.

Arabako Basogintza Elkartea eta Basoa Fundazioa.- Arabako Basogintza Elkarteko eta Basoa Fundazioko ordezkarien agerraldi-eskaera Nekazaritza Batzordean, informazio-bilkuran, azaltzeko ALHko egungo zein etorkizuneko basogintza-jarduera eta zehazteko eucaliptus generoarekin egindako landaketen inguruko alderdiak.

GALDERAK

Plazen kontzertazioa Aramaion.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Batzordean erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Aramaioko herritarrentzako plazen kontzertazioaren inguruko zenbait zalantza argitze aldera.

BBG salburua.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Salburua BBGaren kudeaketari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Arlaban-3 estazio meteorologikoa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Sailari zuzendua, Aramaioko udalerriko Arlaban-3 izeneko estazio meteorologikoaren inguruan.

Nekazaritza Politikako Batzordea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko 2019ko ekainaz geroztik foru aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko Nekazaritza Politikoko Batzordeak egindako bileren akten kopia.

Ostalaritzarentzako laguntzak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako ostalaritzaren sektorea babesteko ezohiko laguntzen deialdira aurkeztutako eskaerei buruz.

BESTELAKO GAIAK

Despopulazioa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak eskatu du ponentzia bat eratu dadila Ekonomia Garapena, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Batzordean, despopulazioari buruz.