Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera
2021 mar. 23

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

AGERRALDIAK

LEPa gainditu duten pertsonen prestakuntza-beharrak.- Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuaren agerraldi-eskaera, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek aurkeztua, eman dezan beren LEPa gainditu duten pertsonen prestakuntza-beharrekin dauden arazoen EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek aurkeztua berri.

Tokiko jabari publikoaren aprobetxamenduagatiko tasa.- Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuaren agerraldi-eskaera, EH Bildu Batzarkide Taldeak aurkeztua, eman dezan 50/2020 Mozioan onartutako azterlan tekniko-juridikoaren egoeraren berri.

Zuntz edo LTE teknologia bidezko konexiorik gabeko herriak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak lehen diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapena, Berrikuntza eta Demografia Erronka Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, jakinarazi dezan zein herri dauden gaur egun oraindik ere zuntz edo LTE teknologia bidezko konexiorik gabe, dela herrigune osoan dela zati batean.

Lankidetza eta aurrekontuak.- Euskadiko GGKEen Koordinadorako ordezkarien agerraldi-eskaera Lehendakaritza, Euskara, Lankidetza eta Giza Eskubideen Batzordean, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek aurkeztua, baloratu ditzaten Arabako Foru Aldundiaren lankidetza eta aurrekontuen arloko politika, bai eta garapenerako politiken koherentziaren arlokoak.

Ribera Baja Bizirik hautes-taldea.- Ribera Baja Bizirik Hautes Taldeko ordezkarien agerraldi-eskaera, informazio-bilkuran, Ingurumen eta Hirigintza Batzordean, Erriberabeitian Baia ibaiak duen ingurumen-egoeraz eta instituzioek gai horretaz duten utzikeriaz hitz egiteko.

INTERPELAZIOA

Zentral eoliko berriak.- lkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, jakiteko zein den AFAren jarrera ALHko natur guneetan hiru zentral eoliko eraikitzeko asmoaren inguruan, bai eta azaltzeko alegaziorik aurkeztuko dizkioten Aixeindar sozietateak zentralok eraikitzeko egin duen eskaerari.

GALDERAK

Udalekuak Programa 2021.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galderak egin ditu, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzenduak, Udalekuak 2021 programaren inguruan.

Rentarabako ziurtagiri digitalak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko galderak aurkeztu ditu, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzenduak, Rentafácil modalitateko BAK gakoei buruz eta Rentaraba 2020 modalitateko borondatezko ordezkaritzaren izapidetzari buruz.

Inbertsioa Iradier Arena pabilioian.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, Iradier Arena erabilera askotako pabilioirako iragarri den inbertsioaren xehetasunen berri izateko.

Mendetasun-balorazioen atzeraeragina.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, mendetasun-balorazioen atzeraeraginari buruz.

Egoitzetan hileta-gestioak egiteagatik komisioak kobratzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, DomusVI beren adinekoen egoitzetan hildako pertsonen kudeaketa ehorztetxe komertzial baten esku uzteagatik komisioak kobratzen aritu dela dioten albisteei buruz.

Vitoria-Gasteiz eta Bilbo arteko garraio publikoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Bilbo eta Vitoria-Gasteiz arteko bidaiarien garraio publiko erregular iraunkorra eta erabilera orokorrekoaren zerbitzua kontratatzeko preskripzio tekniko partikularren pleguari buruz eta Bilbo eta Vitoria-Gasteiz arteko garraio-lineen errentagarritasunaren analisiari buruz.

AP-1eko langileen batzordearen gatazka.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, AP1en enpresa esleipenduneko langileen –batzordeak gatazkaren inguruan egindako balorazioari buruz.

Berrikuntza Irekiko Zentroa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Berrikuntza Irekiko Zentroa abian jartzeari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Kulturaren Plan Estrategikoa hedatzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, Kultura eta Kirol Sailari zuzendua, 2017-2020 eperako Arabako Kulturaren Plan Estrategikoaren ekintza desberdinei buruz.

Partikularren arteko mailegu pertsonala.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, 600P- Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren partikularren arteko mailegu pertsonala Ereduari buruz.

Egoitzetara sartzeko itxarote-zerrenda.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Arabako egoitza publiko, itundu eta pribatuetara sartzeko itxarote-zerrendari buruzko zenbait gairen berri izatea.

Aiaralderako proiektua Berpiztu programan.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Diputatu Nagusiaren Kabineteari zuzendua, Euskadin ekonomia eta enplegua suspertzeko Berpiztu Programan Aiaraldeari zuzendutako proiektu traktoreei buruz.

Abererekin egindako proiektu pilotu ‘austriarra’.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Abererekin elkarlanean egindako proiektu pilotua, proiektu austriarra izenekoa, zeina oinarrituta dagoen hondakinak nekazaritzan eta abeltzaintzan ongarri gisa berrerabiltzeko  kudeatu eta tratatzean.

Berrikuntza Irekiko Zentroa.- Arabako Popularrak Batzarkide informazio-eskaera egin dio Arabako Foru Aldundiari, Berrikuntza Irekiko Zentroa abian jartzeari buruz.

Bonodenda kanpaina.- Arabako Popularrak Batzarkide informazio-eskaera egin dio bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari, Bonodenda kanpainari buruz.

tokiko abeltzaintza-ekoizpen kontsumoaren sustapena.- Arabako Popularrak Batzarkide informazio-eskaera egin dio Nekazaritza Saileko foru diputatuari, eskatzeko Arabako nekazaritza eta abeltzaintzaren sektorea babesteko 37/2020 Mozioan onetsitakoaren arabera Nekazaritza Sailak egin dituen tokiko abeltzaintza-ekoizpen kontsumoa sustatzeko kanpainen zerrenda.

Erabilera publikoko mendietako komunikazio-zentroak.- Arabako Popularrak Batzarkide informazio-eskaera egin dio Nekazaritza Saileko foru diputatuari, eskatzeko publikoko mendietan dauden eta Eusko Jaurlaritzaren Itelazpi Sozietateak kudeatu behar dituen telekomunikazio-zentroen datu eguneratuak.