Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera
2021 mar. 09

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

DEKRETU ARAUEMAILEA

Zerga batzuen aldaketa.- Foru Gobernu Kontseiluaren 2/2021 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, martxoaren 2koa, onesteko ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren, zerga berezien, balio erantsiaren gaineko zergaren, aseguru primen gaineko zergaren eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifak aldatzea.

MOZIOAK

Garraio egokitua desgaitasuna duten pertsonentzat.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozio bat aurkeztu du, desgaitasuna duten pertsonentzako taxi zerbitzuaren bidezko garraio egokituari buruz.

Kontzejuen Foru araua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Lurralde Orekaren Sailak egun indarrean den Kontzejuen Foru Araua eta Kontzejuetako Batzarburu eta Batzarkideak Hautatzeko Foru Araua aldatuko duen kontzejuen foru araua eta kontzejuetako batzarburu eta batzarkideak hautatzeko Foru Arau proiektu bat aurkezteko duen asmoaren inguruan.

Upategi txiki eta ertainei babesa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, babes handiagoa emateko Arabako Errioxako upategi txiki eta ertainei COVID-19k eragindako galerak konpentsatzeko.

Etxebizitza eskuratzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, emantzipatzeko adinean dauden arabarrek etxebizitza eskuratu ahal izatea defendatzeko.

Armenti-2 putzuan gasa esploratzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Eusko Jaurlaritzak Armentia-2 putzuan gasa esploratzeko lizentzia ukatu izanari jarri dion helegiteari buruz.

AGERRALDIAK

A-2134 eta A-4001 errepideen arteko bidegurutzeko segurtasuna.– EH Bildu Batzarkide Taldeak Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, argitu dezan ea Sailak A-2134 eta A-4001 errepideen arteko bidegurutzeko segurtasuna hobetzeko neurririk hartzeko asmoa daukan.

Salaketa laneko jazarpenagatik Indesan.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, informazioa emateko INDESAko langile batek laneko jazarpena salatu ondoren egin diren jarduketei buruz eta aurreikusten diren jarduketei buruz.

Uhandre Amurrioko Baso Biziak Plataforma.- Uhandre Amurrioko Baso Biziak Plataformako ordezkarien agerraldi-eskaera, Ingurumen eta Hirigintza Batzordean, informazio-bilkuran, eukaliptoa ALHn izaten ari den hedapenaz jarduteko.

GALDERAK

Martxoaren 3ko biktimen zentro-memoriala.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat egin du, ahaldun nagusiari zuzendua, San Frantzisko elizan Martxoaren 3ko Biktimen Oroimenerako Zentroa sortzeko hainbat erakunderekin sinatutako asmo-protokoloa dela-eta.

Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) idatziz erantzuteko galdera bat egin du, bere aldetik,, Ahaldun Nagusiaren Sailari zuzendua, otsailaren 23ko Foru Gobernu Kontseiluaren 71/2021 Erabakiari buruz, Martxoaren 3ko Biktimen Oroimenerako Zentroa garatzeko asmo protokoloa sinatzeko.

Bilera administrazio-batzarrekin AHTri buruz.- EH Bildu Batzarkide taldeak batzordean erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Gasteiz-Burgos AHT proiektuaren Diputazioko Ingurumen txostena egin duten teknikariekin hainbat Batzar Administratibok egindako bilera eskaera ukatzearen arrazoiak ezagutzeko.

Gizarteratze-ibilbideak arautzen dituen foru-dekretua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, gizarteratze-ibilbideak arautzen dituen foru-dekretuari buruz.

Laguntza berezien oinarriak arautzen dituen foru-dekretua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, beharrizan-egoeretarako laguntza berezien oinarriak arautzen dituen foru-dekretuari buruz.

Itundutako plazak Aita Mennin.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, Arrasateko Aita Menni egoitzan itundutako plazei buruz.

Covid-aren aurkako materialerako partida.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Sailari zuzendua, 2020ko ekitaldian udalei covid-erako materiala emateko erabili zen partidari buruz.

Ekiolak energia-kooperatiben egitasmoa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, ekiolas izeneko kooperatiba energetikoen egitasmoaren inguruan.

Eguneko zentroak haur eta gazteentzat.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, haur eta gazteentzako eguneko zentroei buruz.

A-4359 erepidea Tresponderi lagatzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Tresponderi dagokion A-4359 errepidearen azken zatiaren lagapenari buruz.

Billoda  inguruan uholdeak saihesteko lanak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Billodan uholdeak ekiditeko URAk egin beharreko arkeologia lanei buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Covid-aren aurkako materialerako partida.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Sailari zuzendua, 2020ko ekitaldiko Udalen Covid Materiala izeneko partidari buruz.

Hirigintza-plangintzaren barruan daude lursailak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Sailari zuzendua, 1777 espedienteari emandako erantzuna dela-eta, eskatzen da exekuzio-unitate horietan Arabako Foru Aldundiak duen partaidetza-portzentajeari buruz.