null Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera
2021 ots. 23

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

MOZIOAK

Aiaraldea biziberritzeko plana.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozio bat aurkeztu du, eskatzeko Aiaralderako suspertze plan bat.  

AGERRALDIAK

Ekarpenen Legearen erreforma.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Arabako diputatu nagusiaren agerraldia eskatu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordean, eman dezan Ekarpenen Legea erreformatzeko aurreikusten den egutegiaren eta AFAk egindako ekarpenen berri.

Arratoko Ureztatzaileen Komunitatea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Arratoko Ureztatzaileen Komunitateko lehendakariaren agerraldia eskatu du, Nekazaritza Batzordean, Krispiñako hirugarren tratamenduko plantara egindako bisita gidatu bidez, informazioa eman dezan Nekazaritza Foru Sailaren finantzazioa jaso duten plaka fotovoltaikoen instalazioari buruz.

UAGA.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak UAGA Nekazarien Sindikatuko lehendakariaren eta sindikatuko Abeltzaintza Arloko ordezkariaren agerraldia eskatu du, Nekazaritza Batzordean, informazio eman dezaten Trantsizio Ekologikoko Ministerioak otsoa babes bereziko erregimenean dauden basa-espezieen zerrendan sartzeko hartutako erabakiaren inguruan eta horrek Arabako aziendetan izan dezakeen eraginaz duten jarrerari buruz.

INTERPELAZIOAK

Kontzejuen Foru Araua aldatzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioa egin dio Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari, azaldu ditzan Kontzejuen Foru Araua eta Kontzejuetako Batzarburu eta Batzarkideak Hautatzeko Foru Araua aldatzeko asmoaren inguruko zenbait kontu.

Etxebizitza eskuratzeko politika fiskalak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozio bat aurkeztu du, emantzipateko adinean dauden arabarrek etxebizitza eskuratzeko dituzten zailtasun handien aurrean burutuko diren politika fiskalak azaltze aldera.

Babesa ardo-egile eta upategi txikiei.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioa egin dio Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, jakiteko Arabako Foru Aldundiak asmorik duen Arabako Errioxako ardo-egileei, ekoizle txiki eta ardo-upategi ertainei babes handiagoa emateko, COVID-19k eragindako galerak konpentsatze aldera.

GALDERAK

Kaleratzeak Tubacexen.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Tubacex enpresaren kaleratze mehatxuen eta Aiaraldeko egoeraren inguruan.

Herrietan eguzki-plakak jartzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, herrietan eguzki plaken ortuak jartzeko proposamenen inguruan.

San Prudentzio AAZI.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Oosoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, San Prudentzio AAZIrekin lotutako zenbait konturi buruz.

Elebitasuna prentsa-aretoan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, azaldu dezan zergatik AFAk ez duen erabaki lurralde historikoaren izendapen ofiziala bi hizkuntza ofizialetan jartzea bere prentsa-aretoko atrilean.

Langabeziaren igoera eta enpresen itxiera.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Arabako Lurralde Historikoan jazotzen ari den langabeziaren igoerari, enpresen itxierari eta autonomoen jarduera-eteteari buruz.

Desgaitasuna duten pertsonen txertaketa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, hirugarren sektoreak kudeatzen dituen eta mendetasunerako laguntza duten etxebizitzetako erabiltzaileen eta instituzionalizatu gabeko mendeko handien eta bere jagoleen txertaketa-prozesuari buruz.

Haserrea ostalaritzan eta merkataritzan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, ostalarien artean eta turismoaren sektorean orokorrean instituzioekin dagoen haserreari buruz, eta turismoaren sektorea 19ren krisiaren ostean errekuperatzeko posizio estrategikoan kokatzeko AFAk egindako ahaleginei buruz.

Krisia sektore enoturistikoan.- Arabako Popularrak Batzarkide batzordean erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako sektore enoturistikoa pairatzen ari den krisi larriari buruz.

Arreta goiztiarra.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako arreta goiztiarra buruz.

Sozietateen gaineko Zerga.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, Sozietateen gaineko Zergari buruz.

Begira Etxea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Begira Etxea deritzon baliabideari buruz.

Vitoria-Gasteiz eta Bilbo arteko bidaiarien garraio-lineak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Bilbo eta Vitoria-Gasteiz lotzen dituzten Arabaren titulartasuneko bi garraio lineak BFArekiko hitzarmenean jasotzeak eta BFA lizitatzeak ikuspuntu ekonomitikotik duen komenigarritasuna aztertzeari buruz.

Alde horretatik, batzarkide-talde horrek berak idatziz erantzuteko galdera bat egin dio Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari, Bilbao eta Vitoria-Gasteiz lotzen dituzten Arabaren titulartasuneko bi garraio-lineen errentagarritasunaren aldetiko kalkulu eta datu ekonomikoei buruz.

Errioxa JDKren Kontseilu Erregulatzailea.-  Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, jakiteko Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Erregulatzailea bildu ote den 2020. urtean zehar eta gaurdaino.

Adinekoen egoitza-zentroetako murrizketak malgutzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, adinekoei arreta ematen dieten egoitza-zentroetako murrizketak malgutzeko aukerei buruz.

Arabako Suhiltzaileen kontratazio-zerrenda.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Foru Suhiltzaileak Organismo Autonomoaren kontratazio-zerrendaren egoerari buruz eta zerrenda horretan dauden pertsonei eskaintzeke dagoen prestakuntzari buruz.

Noryeste ureztatzaileen komunitatea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Noryeste Ureztatzaileen Komunitatearekin lotutako kontu batzuei buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Arreta adinekoei.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, 2019an adinekoei emandako arretari buruzko datuak.

Etxebidea egoitza.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Etxebidea egoitzako erabiltzaileei buruz.

Gizarte Zerbitzuen instituzio arteko organoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Euskal Gizarte Zerbitzuen instituzio arteko organoaren bilkuren akten kopia, zeinaren kide baita Saila 2018ko urtarrilaren 1etik gaurdaino.

Zerbitzuari lotutako prestazioak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, 2012 eta 2020 bitartean mendetasuna duten pertsonen kolektibo zehatz bati eman zitzaizkion zerbitzuari lotutako prestazioen eta emandako bestelako zerbitzuen kopuruari buruz.

Natur Zientzien Museoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Natur Zientzien Museoari buruz.

Autobus-lineen lizitazioari buruzko txostena.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko azken batzordeak aipatu zuen txostena, azterlana eta balorazioa, zeinak berresten omen duen beharrezkoa dela Bizkaiak lizita ditzala Arabaren titulartasuneko lineak.

Bisitak eta sarrerak Izkiko golf-zelaira.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Sailari zuzendua, Izkiko golf-zelaian 2020ko urtarrilaren 1etatik gaurdaino izan diren bisiten eta sarreren kopuruari buruz.

Elikagaiak xahutzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako etxeetako elikagai-hondakinen egoera eta kopuruaren inguruko datuei buruz.

Arabako Errioxako lurzoruen azterlana.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Arabako Errioxako lurzoruen gaineko azterlanaren kopia.

The Grand Wines.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko The Grand Wines-ek bere market place osatzen duten upategiekin sinatuta dituen kontratuen kopia.

Alde horretatik, talde horrek berak beste informazio-eskaera bat egin dio Nekazaritza Saileko foru diputatuari, eskatzeko The Grand Wines babesletza-kontratuaren jarraipen-batzordearen aktaren kopia .

CICTC Plan Zuzentzailea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, eskatzeko Arabako CICTC Plan Zuzentzailearen kopia, zeina erredaktatu baitzen 2019an C2MASI enpresarekin egindako kontratazio txikiaren ondorioz.