Mahaikideen bilera - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Mahaikideen bilera
Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:
MOZIOAK
Klima aldaketaren aurkako borroka.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Energia Berriztagarrien Lurralde Arloko Planari eta klima-aldaketaren aurkako borrokari buruz.
Hiri-hondakinen balorizazioa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Arabako Lurralde Historikoko hiri-hondakinen balorizazioari buruz.
EELZko langileen txertaketa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko, eguneko zentroetako eta Mendetasunaren Balorazioko eta Gizarte Esku Hartzeko langile eta erabiltzaileei COVID-19ren aurkako txertoa jartzeari buruz. Presako prozeduraz izapidetuko da.
Tokiko entitateen emergentziazko obretarako laguntza-programa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, aurreikusi ezin diren egoeretan ALHko tokiko entitateek ustekabe eta emergentziako obrei aurre egin ahal izateko laguntzen programa, foru-ara propio baten bidez erregulatu dadin eta Toki eta Udalez Gaindiko Azpiegiturak sustatzeko Zerbitzuak aztertu, informatu eta ebatzi dezan.
AGERRALDIAK
Zuzendaritza berria Gizarte Politiketan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, eman dezan bere saileko Berrikuntza, Kudeaketa Sistemak eta Ebaluazio Zuzendaritza berriaren osaeraren, funtzioen eta atxikitako langileen berri eta horretan sakondu dezan.
Arabako Sagardogileen Elkartea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Arabako Sagardogileen Elkartearen agerraldia eskatu du, Arabako frutagintza Sektorearen Plan Estrategikoaren egungo egoera azaltzeko.
Stop 5G Gasteiz.- Agerraldi-eskaera, Stop 5G Gasteiz Herri Plataformako ordezkariena, informazio-bilkuran, Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Batzordean, eman dezaten lurraldean 5G teknologia berria ezartzeagatik duten kezka handiaren berri.
INTERPELAZIOAK
Kontzejuen Foru Araua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioa egin dio Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari, azaldu ditzan Kontzejuen Foru Araua eta Kontzejuetako Batzarburu eta Batzarkideak Hautatzeko Foru Araua aldatzeko asmoaren inguruko zenbait kontu.
Txertaketa gizarte-baliabideetan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioa egin dio Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari, Aldundiaren eskumeneko gizarte baliabideetako txertatze-prozesuari buruz.
Garraio egokitua desgaitasuna duten pertsonentzat.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioa egin dio Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari, desgaitasuna duten pertsonentzako taxi zerbitzuaren bidezko garraio egokituari buruz.
GALDERAK
Datu pertsonalen tratamendua AFAn.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Foru Aldundiaren 1433 espedientearen 1. galderaren erantzunetan GFP-3 funtzionarioaren datu pertsonalei emandako tratamenduaz.
Golf eta ardoaren produktuaren elkartea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat egin du, Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Sailari zuzendua, golf eta ardoaren produktuaren elkarteari buruz.
Txai-zerbitzua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, taxiaren zerbitzua erabiltzeko 2020ko laguntzei buruz.
Minusbaliotasun-portzentajearen atzeraeragineko kasuak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, minusbaliotasun-portzentajearen atzeraeragineko kasuei buruz.
Adopzioa babestea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, adopzioari laguntzeko baliabideei buruz.
Sailaren partidak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, berak zuzentzen dituen sailaren zenbait aurrekontu-partidei buruz.
Desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentro berriaren proiektuari buruz.
Adimen-desgaitasuneko eguneko zentroak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroei eta baliabideetako horietan itxarote-zerrendan dauden pertsonei buruz.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari zuzendua, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei buruz.
Edukien estrategia digitala.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako Diputatu Nagusiaren Sailari zuzendua, social media estrategiako edukien estrategia digitala kontzeptuarekin Berdintasun eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren espedienteari buruz.
Lantarongo biomasa-planta.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Lantaronen egin nahi den biomasa plantaren inguruan.
INFORMAZIO-ESKAERAK
A-Planeko laguntzak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko bere Sailak A Planara deritzonaren barruan dei egin dituen 2020. urtean laguntza-ildo guztien ebazpenen kopia.
Deitzeke dauden EPEko plazak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, aurreko urteetan enplegu publikoaren eskaintza gisa onetsi ziren eta egungo datarekin betetzeko deialdiaren zain dauden plazei buruz.
Desagertze-arriskuan dauden animalia-arrazak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko 2020ko aurrekontu-ekitaldian desagertze-arriskuan dauden tokiko animalia-arrazak kontserbatzeko emandako diru-laguntzen ebazpenaren kopia.
ALaguntzak apikulturari.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko 2020ko aurrekontu-ekitaldian biodibertsitatea hobetzeko abeltzaintzari emandako diru-laguntzen ebazpenaren kopia.
Lantarongo biomasa-planta.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Lantaronen egin nahi den biomasa plantaren inguruan.