Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera
2021 ots. 09

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

DEKRETU ARAUEMAILEA

Hirugarren herrialdeekiko asimetria hibridoak.-  Foru Gobernu Kontseiluaren 1/2021 zerga premiazko araugintzako dekretua, otsailaren 2koa, onespena emateko Kontseiluaren 2017ko maiatzaren 29ko 2017/952 (EB) Zuzentarauaren transposizioari, zeinaren bidez aldatzen baita 2016/1164 (EB) Zuzentaraua, hirugarren herrialdeekiko asimetria hibridoei dagokienez.

MOZIOAK

Egoitza-zentroen ituntzea.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Eh Bildu Batzarkide Taldeak aurkeztua, eskatzeko legegintzaldi honetan egoitza-zentroen kontzertazioari buruzko foru-arau bat izapidetu dadila

Etxebizitzarako eskubidea.- Arabako Popularrak Batzarkide taldea osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, zeinaren bidez Vitoria-Gasteizko Udalari eskatzen baitzaio bermatu dezala herritarren etxebizitzarako eskubidea eta zorrotz bete dezala indarrean den legeria, Olarizu etorbideko jabetza publikoko etxebizitzetan hasi den kaleratze-errekerimenduaren harira.  Presako prozeduraz izapidetuko da.

Txertaketa landa-ingurunean.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak aurkeztua, Arabako landa-inguruneko txertaketa-kanpainari buruz.

Aiaraldean gaixotasun mentala duten pertsonentzako egoitza-baliabideak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, gaixotasun mentala duten Aiaraldeko pertsonentzako egoitza-baliabidei buruz.

Industria aeronautikoaren defentsa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Arabako industria aeronautikoko lanpostuak eta bertako langileen lan-baldintzak defendatzeko, hala, industria horrek bere jarduera ALHn garatzen jarrai dezan ekarpena eginez.

Neke pandemikoaren aurkako borroka.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Gizarte Ongizatearen Batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, neke pandemikoa prebenitzeko eta haren aurka borrokatzeko programa bat eskatzeko.

AGERRALDIAK

Finantzen Euskal Kontseilua.- Arabako Foru Aldundiak Arabako diputatu nagusiaren agerraldia eskatu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaz lagunduta, Euskadiko Finantza Kontseiluak 2021eko otsailaren 12an egingo duen bilkuran aztertuko diren gaien berri emateko.

NPB laguntzak Arabako nekazarientzat.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Nekazaritza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, informazio eman dezan Europako Batasunak NPBrako emandako funtsei buruzko eta Arabako nekazariei NPB laguntzak murriztu izanari buruzko urtarrilaren 21eko 6/2021 Mozioaren betetzearen inguruan.

Gasteiz Zero Zabor.- Gasteiz Zero Zabor elkartearen ordezkariek agerraldia egiteko eskatu dute Ingurumen eta Hirigintza Batzordean, bilkura informatiboan, Arabako Lurralde Historikoan hiri-hondakinen kudeaketaren egungo egoera azaltzeko.

AFAko Idazkaritza Teknikoko eta Herritarrak Atenditzeko Zerbitzuburua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak AFAko Idazkaritza Teknikoko eta Herritarrak Atenditzeko Zerbitzuburuaren agerraldia eskatu du, Arabako Foru Aldundiaren 1433 espedientearen 1. galderaren erantzunetan GFP-3 funtzionarioaren datu pertsonalei emandako tratamendua baloratu dezan.

GALDERAK

Mendetasunaren Orientazio eta Balorazio Unitatea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari zuzendua, Mendetasunaren Orientazio eta Balorazio Unitateko plantilla sendotzeari buruz.

Udal txikiekiko hitzarmenen finantzaketa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari zuzendua, ALHko 2.000 biztanletik beherako udalekin sinatutako hitzarmenen finantzazioari buruz.

ZLPEeko itxaron-zerrenda eta jasotzaileak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, 2021eko urtarrilaren 31ko datarekin zeuden ZLPEeko itxaron-zerrenda eta jasotzaileei buruz.

Eraiki gabeko arkitektura-ondarea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Sailari zuzendua, hirigintza-planteamenduren batean sartuta dauden AFAren jabetzako lurzoru, lursail eta partzelen eraiki gabeko ondare higiezinari buruz.

Despopulazioa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Sailari zuzendua, Arabako despopulazioaren gaia jorratzeko instituzio arteko mahaiari buruz.

Haizearen tunelaren mantentze-gastuak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Haizearen Tunelaren mantentze-gastuei buruz.

Idatziz erantzuteko galdera, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Teknologia Parkeak hipoteka-exekuzioaren prozesuan haizearen tunela eta berau hartzen duten instalazioak eskuratu ondoren ordaintzeke dagoen maileguari buruz.

Berdintasun Plana.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, ahaldun nagusiari zuzendua, Berdintasunerako IV. Foru Plana eta V. Plana izango denaren inguruan.

Mehatxatutako floraren kudeaketa-plana.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, informazioa eman dezan Arabako Lurralde Historikoko mehatxatutako flora kudeatzeko planen betetze-mailari buruz.

Natura 2000 Sarean jasotako espazioen kudeaketa-planak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, informazioa eman dezan Natura 2000 Sarean sartuta diren Arabako Lurralde Historikoko guneak kudeatzeko planen eta neurrien dokumentuen betetze-mailari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Urbide Ur Partzuergoa.- Informazio-eskaera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, EH Bildu Batzarkide Taldeak aurkeztua, URBIDE Ur Partzuergoaren gaineko datu eta agiri batzuk eskatzeko.

AFAko hizkuntz eskakizunak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari, eskatzeko 2016ko urtarrilaren 1etik egun arte AFAren edozein lanposturen hizkuntza eskakizunetan egindako aldaketen zerrenda.

Ekoizpen integraturako laguntzak.- Arabako Popularrak batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Nekazaritza Saileko foru diputatuari, eskatzeko 2020ko aurrekontu-ekitaldian ekoizpen integraturako  emandako diru-laguntzen ebazpenaren kopia. <0}

Mantible zubia erreformatzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, eskatzeko Mantible zubiaren arkua erreformatzeko proiektuaren kopia.

Nekazari gazteek enpresak sortzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko 2020ko aurrekontu-ekitaldian nekazari gazteek enpresak sortzeko emandako diru-laguntzen ebazpenaren kopia.

Nekazaritza ekologikorako laguntzak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko 2020ko aurrekontu-ekitaldian nekazaritza ekologikorako emandako diru-laguntzen ebazpenaren kopia.

AP-1en kontserbazioa eta mantentzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Arabako Lurralde Historikoan AP-1 autobidea (Vitoria-Gasteiz – Eibar) zaintzea eta mantentzeko kontratua izeneko baldintza-pleguaren kopia.

Aurrekontu-partidak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak hainbat informazio-eskaera egin dizkio Lurralde Orekaren Sailari, aurrekontu-partida batzuei buruz.

Miñaoko Teknologia Parkea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuari, Miñaoko Teknologia Parkeari buruz.

Egoitza eta eguneko zentroen okupazioa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, adinekoen egoitza eta eguneko zentroen okupazioari buruz.

BESTELAKO GAIAK

Legutioko Udalean zerbitzuak bertan behera geratzea.- Legutioko Udaleko ordezkari sindikalek idazkia aurkezten dute, ezagutzera emateko Legutioko Udalak zenbait zerbitzu deuseztatu dituela eta Legutioko Udalbatzako kide diren alderdi politikoei eskatzen diete neurriak har daitezela horren inguruan, beharrezko zerbitzuak baitira.