Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera
2021 urt. 27

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

FORU-ARAUAK

Vitoria-Gasteiz eta Bilbo arteko autobus-linea.- Foru arau proiektua, berrestekoa Arabako Foru Aldundiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak A-3700 Bilbo/Gasteiz errepideko bidaiarien garraio publiko erregularraren zerbitzu bateratua emakida bidez elkarlanean kudeatzeko izenpetu beharreko hitzarmena.

Errepide bidezko bidaiarien garraioa.- Foru arau proiektua, berrestekoa Nafarroako Foru komunitateak eta Arabako Foru Aldundiak bidaiariak errepidez garraiatzeko erabilera orokorreko zerbitzu publiko erregularraren arloan beren emakidetako trafiko jakin batzuei dagokienez sinatu beharreko lankidetza hitzarmena.

AGERRALDIAK

Vitoria-Gasteiz- Bilbo arteko autobus-linea.- Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuaren agerraldi-eskaera, Arabako Foru Aldundiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak A-3700 Bilbo/Gasteiz errepideko bidaiarien garraio publiko erregularraren zerbitzu bateratua emakida bidez elkarlanean kudeatzeko izenpetu beharreko hitzarmena berresteko foru arauaren proiektua azaldu dezan.

Errepide bidezko bidaiarien garraioa.- Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuaren agerraldi-eskaera, Nafarroako Foru komunitateak eta Arabako Foru Aldundiak bidaiariak errepidez garraiatzeko erabilera orokorreko zerbitzu publiko erregularraren arloan beren emakidetako trafiko jakin batzuei dagokienez sinatu beharreko lankidetza hitzarmena berresteko foru arau proiektua azaldu dezan.

Bizia Eguneko Zentroko ordezkaritza sindikala.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek Bizia Zentroko ordezkari sindikalen agerraldia eskatu dute Gizarte Ongizateko Batzordean, azaldu dezaten zentro horren eta asteburuko eguneko zentroaren egungo egoera.

INTERPELAZIOAK

Industria aeronautikoko enplegua.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) interpelazio bat aurkeztu dute, diputatu nagusiari zuzendua, azaldu dezan zer egingo duen Arabako Foru Aldundiak Arabako industria aeronautikoari bere langileen lanpostuei eta lan-baldintzei eustea bai eta bere jarduera ALHn egiten jarraitzea ahalbidetuko dioten erabaki egokiak hartze aldera.

Hiri hondakinen balorizazioa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) interpelazio bat aurkeztu dute, diputatu nagusiari zuzendua, jakiteko zein asmo dituen Arabako Foru Aldundiak 2021eko aurrekontuen proiektuko Hiri Hondakinen Balorizazio izeneko partidaren inguruan.

Pandemiaren eragina egoitzen sektorean.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, jakiteko uste al duen pandemiak agerian jarri duela Arabako egoitzen sektore pribatuak ezin diela adinekoei arreta duina eman, eta asmorik ote duen egoitza-zentroen kontzertaziorako foru-arau bat.

Energia Berriztagarrien Lurralde Arloko Plana.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Energia Berriztagarrien Lurralde Arloko Plana egin aurretiko kontsulten izapidean oharrak edo alegazioak aurkeztu ez izanari buruz, eta Aldundiak lau parke eoliko berri ezartzearen inguruan duen jarreraz.

Txertaketa-kanpaina landa-ingurunean.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, azaldu dezaten asmorik duten Eusko Jaurlaritzari proposamenak egiteko Arabako landa-inguruneko txertaketa-kanpainari begira.

GALDERAK

Etxebizitza hutsen aprobetxamendua.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) osoko bilkuran erantzuteko galderak aurkeztu ditu, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Foru Aldundiaren jabetzako etxebizitza hutsen aprobetxamendu sozialari buruz.

Izkiko golf zelaia.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, 2019ko abenduaren 21ean egin zituen adierazpenei buruz, zeinetan esaten baitzuen Izkiko zelaiak onura itzela dakarrela inguru horretara eta Arabako mendialdea sustatzeko motore bat dela.

Argiaren prezioaren igoera.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galderak egin ditu, Arabako diputatu nagusiari zuzenduak, argiaren faktura hartzen ari den gehienezko prezio altuari buruz.

Vitoria-Gasteiz eta Bilbo arte autobus-linea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galderak egin ditu, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzenduak, Justiziak Arabaren eskumenekotzat ebatzi dituen eta Aldundiak Bizkaiari laga dizkion autobus lineei buruz.

Txertaketa-kanpaina desgaitasuna duten pertsonentzat.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politikek Saileko foru diputatuari zuzenduak, Aldundiaren eta itundutako baliabideetako erabiltzaile desgaituen txertaketa-kanpainaren aurreikuspenari buruz.

Tokiko entitateen eskumenen lagapena.- EH Bildu batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, toki erakundeen Foru Aldundiari egindako eskumen-lagapenen bideragarritasun juridikoari buruz.

Bideak konpontzeko partida.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, 2020rako onartutako Hitzarmena udalekin eta administrazio-batzarrekin bideak konpontzeko izeneko partidaren aurrekontu-exekuzioari buruz.

Alde horretatik, batzarkide-talde horrek berak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, 2020rako onartutako Gasteizko Udala bideak izeneko partidaren aurrekontu-exekuzioari buruz.

Ardoaraba.- .- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, 2020rako onartutako Gasteiz On Ardoaraba izeneko partidaren aurrekontu-exekuzioari buruz.

Terroir proiektu pilotua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, 2020rako onartutako Terroir proiektu pilotua izeneko partidaren aurrekontu-exekuzioari buruz.

Garlan makineriarako zuzeneko laguntzak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari 2020rako onartutako aurrekontuko GARLAN makineria laguntza zuzenak izeneko partidaren aurrekontu-exekuzioari buruz.

Animaliak jasotzeko hitzarmena Gasteizko Udalarekin.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Animaliak jasotzeko hitzarmena Gasteizko Udalarekin izeneko partidaren exekuzioari buruz.

Arratoko energia fotovoltaikoko planta.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Arrato Ureztatzaileen Komunitatea energia fotovoltaikoko plantaren instalazioa izeneko partidaren exekuzioari buruz.

hegazti-gripearen aurkako neurriak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Euskal Autonomia Erkidegoko hegazti-ustiategietan hegazti-gripearen aurka hartu beharreko prebentzio-neurriei buruz.