Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera

Plazo de alegaciones
2020 aza. 03

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

MOZIOA

Garraio publikoko edukiera mugatzea eta maiztasunak handitzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Arabako garraio publikoan edukiera mugatu eta maiztasunak handitze aldera COVID-19ren pandemiaren ondoriozko alarma-egoerak iraun bitartean. Presako prozeduraz izapidetuko da.

AGERRALDIA

Ardogintzaren hitzarmena negoziatzeko mahaia.- EH Bildu eta eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek Arabako ardogintzaren hitzarmena negoziatzeko mahaiko ordezkarien agerraldia eskatu dute Nekazaritza Batzordean, jakinarazi dezaten hitzarmen horren negoziazioak zer moduz doazen.

 INFORMAZIO-ESKAERAK

Ikuskapenak Agure etxebizitza komunitarioan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat egin du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Agure Arkaiate etxebizitza komunitarioan 2020ko maiatzetik urrira egindako ikuskapenen akten kopia.