Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak
Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:
AGERRALDIA
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaren ondorioak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak agerraldi-eskaera aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, balioztatzeko eta azaltzeko zer ondorio ekar diezazkiekeen gure lurraldeari EAEko Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoak.
GALDERAK
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, Suhiltzaileen Erakunde Autonomoak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazio-Auzietako Salaren 1. Atalak emandako 000011/2023 epaiaren aurka jartzekoa duen kasazio-errekurtsoari buruz.
Ondarearen gaineko zergaren bilketa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Lurralde Historikoan 2021ean egin zen Ondarearen gaineko Zergaren bilketari buruzkoa.
Mobility Lab Fundazioko giza taldea.- EH Bildu batzarkide-taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, lehenengo diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, Mobility Lab Fundazioko giza taldea hautatzeko prozesuari buruz.
Frantziako Tourrerako boluntarioak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru-diputatuari zuzendua, Frantziako Tourrerako Araban 1.000 boluntario eskatzeari buruzkoa.
Euriborraren igoera.- EH Bildu Batzarkide Taldeak, idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatuari zuzendua, Euriborraren igoera handiari eta horrek Arabako Foru Aldundiaren, haren mendeko erakunde autonomoen eta sozietate publikoen mailegu bizietan duen eraginari buruzkoa.
Gasteizko Udalak lurzati bat lagatzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Gasteizko Udalak 13. sektoreko (Larrein) S-13-EM-1 lurzatia lagatzeari buruzkoa.
INFORMAZIO-ESKAERAK
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazio-Auzietako Salaren 1. Atalak emandako 000011/2023 epaiari buruz.
EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazio-Auzietako Salaren 1. Atalak emandako 000011/2023 epaiari buruz.
Estavilloko Administrazio Batzarraren kontuak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Estavilloko Administrazio Batzarraren 2021eko eta 2022ko urteko kontuak kontzeptuka banakatuta eskatzeko.
Mobility Lab Fundazioko giza taldea.- EH Bildu batzarkide-taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, lehenengo diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, Mobility Lab Fundazioko giza taldea hautatzeko prozesuari buruz.
AFAren zor bizia.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailari zuzendua, Arabako Foru Aldundiaren, foru-erakundeen eta sozietate publikoen zor biziari buruz.