Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2023 mar. 17

Arabako Batzar Nagusietako Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru dela, bilera egin du gaur goizean, honako eskabide hauek izapidetzeko, legealdia amaitu aurretik Ganbarako organoei ebatzi gabeko gai guztiak izapidetzeko ahalmena emateko asmoz:

MOZIOAK

Euskararen aurkako eraso judizialak.- EH Bildu batzarkide-taldeak euskararen aurkako eraso judizialak direla-eta aurkeztutako mozioa Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren batzordera bideratu dadila eskatzen du.

Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa jasotzen duten pertsonen diskriminazioa.- Arabako Popularrak batzarkide-taldeak Nekazaritzako Politika Bateratuak Arabako landa-eremuan dituen ondorioei buruzko mozioa Nekazaritzako batzordera bideratu dadila eskatzen du.