Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak
Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:
MOZIOAK
Errefuxiatuen harrera-zentroa.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Pedro Sánchezen gobernuak Gasteizen egiteko asmoa duen errefuxiatuen harrera zentro berriari buruzkoa.
Esku-hartze Sozialeko hitzarmena.-.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Esku-hartze Sozialeko Hirugarren Lan Hitzarmen Kolektiboa sinatzea ahalbidetzeko Arabako Foru Aldundia aktiboki inplika dadin eskatzekoa.
Egoitzen eredu publikoa.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiak jabetza publikoko azpiegiturak eraikitzea eta birgaitzea bultza dezan Arabako egoitzen eredu publikora bideratzeko.
Mahastizaintza- eta ardogintza-sektorerako estrategia.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako mahastizaintza- eta ardogintza-sektorerako osoko estrategia baten beharrari buruzkoa.
Gardentasuna eta informazioa eskuratzea.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, gardentasuneko eta informazio publikoa eskuratzeko prozedurak hobetzekoa.
AGERRALDIAK
Pablo Neruda egoitzaren hitzarmena.- Agerraldi-eskaera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek aurkeztua, Pablo Neruda egoitzaren berezko hitzarmenaren egungo negoziazioaren eta Foru Erakundea ematen ari den urratsen berri emateko.
Gizarte-langileen enplegu-eskaintza publikoa.- Agerraldi-eskaera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, azalpenak emateko gizarte-langileen azken enplegu-eskaintza publikoari buruz.
Urduñako mendateko luiziak.- Agerraldi-eskaera, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Urduñako mendatean gertatzen diren luizien inguruan Sailak duen jarreraren gaineko argibideak emateko.
Trantsizio ekologikoa.- Agerraldi-eskaera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, jakiteko zer neurri hartu diren trantsizio agroekologikoa errazteko eta ekoizpen ekologikoa handitzeko.
Iruña-Veleiako Plan zuzentzailea.- Agerraldi-eskaera, Kultura eta Kirol Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Iruña-Veleia 2010-2020 Plan Zuzentzailearen azken memoriaren berri emateko.
Basozaina.- Agerraldi-eskaera, Andoni Díaz basozainak agerraldia egin dezan Nekazaritza Batzordean, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, informazioa emateko 2017ko maiatzaren 14an salatutako Manzanosko barrutiko arau-hausteak izapidetzeari buruz.
Agerraldi-eskaera, Andoni Díaz basozainak agerraldia egin dezan Nekazaritza Batzordean, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, informazioa emateko 2019ko abenduaren 14an Mendixurren urtegiko ur-adarretan eta Maturanako VI 10.205 barrutian egindako ehiza-uxaldiari buruz.
Esku-hartze Sozialeko hitzarmena.- Agerraldi-eskaera, ESK, LAB, CCOO eta ELA sindikatuek agerraldia egin dezaten Gizarte Ongizate Batzordean, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek aurkeztua, azaltzeko Esku-hartze Sozialeko III. Hitzarmenaren negoziazio-prozesua.
Betilagun Animaliak Babesteko Elkartea.- Agerraldi-eskaera, Betilagun Animaliak Babesteko Elkarteak agerraldia egin dezan Nekazaritza Batzordean, informazio-saioan, bere jarduera ezagutzera emateko eta Arabako Lurralde Historikoan dauden katu-kolonia ugarien inguruan sortzen ari diren arazoak azaltzeko, baita horri buruzko konponbideak proposatzeko ere.
GALDERAK
AHT.- Batzordean erantzuteko galdera, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Abiadura Handiko Trenaren inguruko azken berriak direla-eta.
La Hoyako aztarnategia.- Batzordean erantzuteko galdera, Kultura eta Kirol Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, La Hoyako aztarnategiari buruzkoa.
Otsoen erasoengatiko kalte-ordainak.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, legegintzaldi honetako urte bakoitzeko otsoen erasoengatiko kalte-ordainen kopuruari buruzkoa.
Gequisa enpresaren isurketa kutsakorrak.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, GEQUISA enpresaren isurketa kutsakorrek Lantarongo udalerriko lurrazpiko urei eta nekazaritza-lursail mugakideei eragiten dieten erasanaren inguruko 41/2019 Mozioari buruzkoa.
A-4303 errepidearen adarra.- Idatziz erantzuteko galdera, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, A-4303 errepidearen adarrari buruzkoa.
Zergak saihesteko praktikak egiten dituzten enpresekin kontratatzea.- Idatziz erantzuteko galdera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, zergak saihesteko praktikak egiten dituzten enpresekin kontratazioa ekiditeko neurriei buruzkoa.
AHT.- Idatziz erantzuteko galdera, diputatu nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Abiadura Handiko Trenaren inguruko azken berriak direla-eta.
Egoitza-baliabideetako itxarote-zerrendak.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako ostatu- edo egoitza-baliabideen inguruko zenbait egoerari eta itxarote-zerrendei buruzkoa.
Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako ostatu- edo egoitza-baliabideen inguruko zenbait egoerari eta itxarote-zerrendei buruzkoa.
Mendekotasuna duten pertsonak.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, mendekotasuna duten pertsonekin loturiko zenbait gairi buruzkoa.
INFORMAZIO-ESKAERAK
A-3114 errepidea egokitzea.- Informazio-eskaera, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, otsailaren 14ko 56/2023 Erabakiarekin lotutako Maezturen eta Elortzaren arteko A-3114 errepidea egokitzeko Eraikuntza Proiektuaren kopia eskatzekoa.
Arabarren lagatzeko eta erabiltzeko kontratua.- Informazio-eskaera, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabarren egoitza-gunea abian jartzeko azalera-eskubidea lagatzeko eta erabiltzeko kontratuaren kopia eskatzekoa.
Ariznabarra egoitza kudeatzeko kontratua.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Ariznabarra egoitza kudeatzeko GOFE-AFAk eta DomusVI enpresa emakidadunak sinatu zuten indarreko kontratuaren kopia eskatzekoa.
Ingurumen-zuzenketa eta -ebaluazioko goi-mailako teknikari lanpostuaren monografia.- Informazio-eskaera, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Ingurumen-zuzenketa eta -ebaluazioko goi-mailako teknikari lanpostuaren monografiaren kopia eskatzekoa.
Maturana eta Mendixurreko ehiza-uxaldiari buruzko txostena.- Informazio-eskaera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, 2019ko abenduaren 14an Maturanan eta Mendixurren urtegiko ur-adarretan egindako ehiza-uxaldiaren inguruan Ingurumen Sailak izapidetutako zehapen-espedienteei buruz Nekazaritzako Idazkaritza Teknikoko legelariak egin duen txostenaren kopia eskatzekoa.
Itelazpik mendi publikoa okupatzea.- Informazio-eskaera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, ITELAZPI SA sozietate publikoaren mendeko telekomunikazio-zentroek mendi publikoa okupatzea arautzen duten 2021eko irailetik gaur egun arteko foru-agindu guztien kopia eskatzekoa.
Ferrovial enpresarekiko kontratuak.- Informazio-eskaera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatuari eta dagokien beste sail batzuei zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, azken hamar urteotan Ferrovial taldeko enpresekin egin diren kontratuei buruzko informazioa eskatzekoa.