Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:
MOZIOAK
Familia-inguruneko zaintzaileentzako prestazioa.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Foru Gobernuari eskatzeko handitu ditzala familia-inguruneko zaintzaileentzako prestazioaren zenbatekoak.
Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, urriaren 19ko 21/2022 Legetik (21/2022 Legea, amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa sortzekoa) eratorritako konpentsazioak PFEZtik salbuesteari buruz.
Nekazaritza Politika Bateratua.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Nekazaritzako Politika Bateratuak Arabako landa-eremuan dituen ondorioei buruz.
Errepideen soinu-inpaktua minimizatzea.- Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Batzordean eztabaidatzeko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Araban garraio-azpiegiturek duten soinu-efektua minimizatzeko neurri zuzentzaileak bultzatzekoa.
A-2622 errepideko obrak.- Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Batzordean eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, A-2622 errepidea egokitzeko obrek ez diezaieten eragin Pauleko igeltsu-fabrikako industria-arkeologiako aztarnei.
AGERRALDIAK
Desgaitasuna Baloratzeko Unitatea hobetzea.- Agerraldi-eskaera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, baloratu eta azaltzeko ea asmorik duen Desgaitasuna Baloratzeko Unitatea hobetzeko neurririk ezartzeko legegintzaldia amaitu baino lehen.
Langile autonomoentzako PFEZaren itzulketak.- Agerraldi-eskaera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, azalpenak emateko langile autonomoen azken kanpainako errenta-aitorpenari dagozkion itzulketei buruz.
AP-68 autobiderako estatu-dirulaguntzak.- Agerraldi-eskaera, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, argibideak emateko AP-68 autobideak Arabako lurraldean egiten duen zatiaren kudeaketari eta estatu-dirulaguntzei buruzko zenbait gairi buruz.
Mahastiak berregituratzeko laguntzak.- Agerraldi-eskaera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, azaltzeko zergatik ez diren oraindik ireki mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzen epea eta deialdia, eta ea azkenean Arabako mahastizainek laguntza hori eskuratu ahal izango duten.
Errefuxiatuen harrera-zentroa.- Agerraldi-eskaera, Gasteizko Elizbarrutiko Caritasen idazkari nagusiak agerraldia egin dezan Gizarte Ongizateko Batzordean, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Gobernu Zentralak Arana Klinika zaharrean egin asmo duen errefuxiatuen harrera-zentro berria dela-eta.
Gasteizko premia-egoerak.- Agerraldi-eskaera, Gasteizko Elizbarrutiko Caritasen idazkari nagusiak agerraldia egin dezan Gizarte Ongizateko Batzordean, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Gasteizen premia-egoerak gehitzea dela-eta.
Egoitza-hitzarmenaren negoziazioa.- Agerraldi-eskaera, Ariznabarra egoitzako enpresa-batzordeak agerraldia egin dezan Gizarte Ongizateko Batzordean, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek aurkeztua, azaltzeko zer egoeratan dagoen egoitzaren berezko hitzarmenaren negoziazioa.
Agerraldi-eskaera, Ariznabarra egoitzako enpresa-batzordeak agerraldia egin dezan Gizarte Ongizateko Batzordean, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek aurkeztua, azaltzeko zer egoeratan dagoen egoitzaren berezko hitzarmenaren negoziazioa.
Erremolatxaren sektorearen egoera.- Agerraldi-eskaera, Arabako Erremolatxako Langileen Elkarteak agerraldia egin dezan Nekazaritza Batzordean, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, azaltzeko zer egoeratan dagoen sektorea Ukrainako gerrak sortutako egoerak eragindako arazoen ondorioz, eta laguntza-proposamenak egiteko sektorea mantentzeak dakartzan kostuei aurre egiteko.
Aenkomer.- Agerraldi-eskaera, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuen Federazioko (AEnkomer) presidenteak agerraldia egin dezan Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Batzordean, informazio-saioan, azaltzeko zer egoeratan dagoen Arabako merkataritza- eta zerbitzu-sektorea, eta hura hobetzeko proposamenak egiteko.
GALDERAK
Enargi sozietate publikoa.- Idatziz erantzuteko galdera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Araban energia berriztagarriak sustatu eta sortzeko Enargi sozietate publiko berriari buruzkoa.
Elektrizitatea sortzen jardungo duen kooperatiba.- Idatziz erantzuteko galdera, Ingurumena eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Gasteizko Kuadrillan elektrizitatea sortzen jardungo duen kooperatiba bat eratzeari buruzkoa.
33/2016 Mozioa.- Idatziz erantzuteko galdera, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiak eta/edo Eusko Jaurlaritzak-URAk apirilaren 27ko 33/2016 Mozioa betetzeko abian jarri dituzten ekintzei buruzkoa.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Urbide ur-partzuergoari egindako kudeaketa-gomendioak.- Informazio-eskaera, Ingurumen eta Hirigintza Sailari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, eskatzeko Arabako Lurralde Historikoko toki-erakundeek 2019ko eta 2022ko ekitaldien bitartean Urbide ur-partzuergoari egindako kudeaketa-gomendio guztien zerrenda.
Dokumentazioa.- Informazio-eskaera, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, otsailaren 14ko 57/2023 Erabakiarekin lotutako dokumentazioaren kopia eskatzekoa.
INDESA 2010 SLko lanpostuak.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, INDESA 2010 SLko lanpostu-zerrendaren kopia eskatzekoa.
444/2022 Foru Agindua.- Informazio-eskaera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Nekazaritza Saileko foru-diputatuaren abenduaren 13ko 444/2022 Foru Aginduaren kopia eskatzekoa.
Elektrizitatea sortzen jardungo duen kooperatiba.- Informazio-eskaera, Ingurumena eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Gasteizko Kuadrillan eratzekoa den elektrizitatea sortzeko kooperatibaren proiektuari buruz Enargi Araba SAUk daukan dokumentazio guztiaren kopia eskatzekoa.
JJGG EXP 4300 espedientea.- Informazio-eskaera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, JJGG EXP 4300 espedientea osatzen duten zenbait dokumenturen kopia eskatzekoa.