Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:
DEKRETU ARAUEMAILEA
Zenbait zerga.- 1/2023 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, Foru Gobernu Kontseiluarena, otsailaren 7koa; horren bidez onesten da Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 19ko 12/1993 Araugintzako Foru Dekretua eta Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko martxoaren 31ko 11/2003 Foru Araua aldatzea, eta neurriak hartzea nekazaritza aseguruetatik eratorritako zenbait konpentsazioren aldi baterako egozpenari lotuta.
FORU-ARAUA
Aurrekontuak.- Foru-arau proiektua, Arabako Lurralde Historikoaren 2023rako Aurrekontua Gauzatzeari buruzko abenduaren 20ko 23/2022 Foru Araua aldatzekoa. Irakurraldi bakarreko prozeduraz izapidetuko da.
MOZIOAK
Zerbitzu soziosanitarioak hobetzea.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Eusko Jaurlaritzari Araban ematen diren zerbitzu sanitarioak eta soziosanitarioak hobetzeko exijitzeari buruzkoa.
Energia-komunitateak.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, energia-komunitateak garatzeari buruzkoa.
Ustelkeria prebenitzea.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, eskatzeko Arabako Foru Aldundiak neurriak har ditzala ustelkeria prebenitzeko, Foru Aldundian, foru-sektore publikoan eta haien kontratazio guztietan gardentasuna bermatzeko eta lege-hausteak eta delituak salatzen dituzten pertsonak babesteko.
Erlezaintzari laguntzea.- Nekazaritza Batzordean eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako erlezaintza laguntzearen aldekoa.
Proiektu fotovoltaikoak instalatzetik salbuetsitako eremuak.- Nekazaritza Batzordean eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektorialak balio estrategiko handikotzat jotzen dituen nekazaritza-lurrak proiektu fotovoltaikoak instalatzetik salbuetsitako eremu izendatzearen aldekoa.
AGERRALDIAK
Dirubideen Euskal Kontseilua.- Agerraldia, informazio-bilkuran, Arabako diputatu nagusiarena, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatuak lagunduta, Dirubideen Euskal Kontseiluak 2023ko otsailaren 15ean egingo duen bilkuran aztertuko diren gaien gaineko argibideak emateko.
Suhiltzaileak Erakundeko lan-giroa.- Agerraldi-eskaera, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, azalpenak emateko Arabako Suhiltzaileak Foru Erakundeko lan-giroarekin lotutako hainbat gairi buruz.
Agerraldi-eskaera, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo batzarkide-taldeak aurkeztua, azalpenak emateko Foru Suhiltzaileen Langileen Batzordeko ordezkariek azaldutako arazo larriei buruz.
Añanako Kuadrillako lehendakaria.- Agerraldi-eskaera, Añanako Kuadrillako presidenteak agerraldia egin dezan Lurralde Orekaren Batzordean, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, azaltzeko nola funtzionatzen duen koadrilak eta zer egoera ekonomiko eta finantzariotan dagoen.
Pariburuko trikuharriko arkeologoak.- Agerraldi-eskaera, Pariburuko trikuharria induskatu zuten arkeologoek agerraldia egin dezaten Kultura eta Kirol Batzordean, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, lanen memoria eta ondorioak azaltzeko.
GALDERAK
Langile autonomoentzako PFEZ itzulketak.- Idatziz erantzuteko galdera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, 2021eko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren langile autonomoentzako itzulketei buruzkoa.
Ondarearen gaineko zergaren bilketa.- Idatziz erantzuteko galdera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Ondarearen gaineko Zergaren ondorioz Arabako Lurralde Historikoan 2021ean izandako zerga-bilketari buruzkoa.
Arabarren I. egoitza-konplexua.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabarren I egoitza-guneari buruzkoa.
Egoitzetako kalitate-adierazleak.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako egoitzetan arretaren kalitatearen adierazle-sistema bat abian jartzeari buruzkoa.
Nekazaritzako elikagaien estrategia.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, jakiteko zenbateraino bete den Tokiko elikagaiak zein horien ekoizpena eta kontsumoa bultzatuko dituen Arabarako estrategia agroalimentario iraunkorraren aldeko uztailaren 14ko 66/2021 mozioa.
Metalezko egitura instalatzea.- Idatziz erantzuteko galdera, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, AFAk egitura metaliko bat instalatzeko Probintzia Plazako 2-Bn egindako obren inguruan Lurralde eta Klimaren aldeko Ekintza Saileko zinegotzi-ordezkariak emandako ebazpenari buruzkoa.
INFORMAZIO-ESKAERAK
GOFEak emandako zerbitzuen kostuak.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiketako Sailari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, gaixotasun mentala duten pertsonen arloari eta adinekoen arloari lotuta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak emandako zerbitzuen ratioei eta kostuei buruzko datuak eskatzekoa.
Arabarren kooperatiba-sozietatearekiko hitzarmena.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, eskatzeko Arabako Foru Aldundiaren eta Arabarren Sozietate Kooperatiboaren artean sinatutako hitzarmen eguneratua.
GOFEak emandako zerbitzuen kostuak.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, gaixotasun mentala duten pertsonen arloari eta adinekoen arloari lotuta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak emandako zenbait zerbitzuri buruzko datuak eskatzekoa.
Arabarren II eraikitzeko hitzarmena.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabarren II egoitza-gunea eraiki eta abian jartzeko Arabako Foru Aldundiak sinatutako hitzarmena eskatzekoa.
Egoitza publikoak eta pribatuak.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Lurralde Historikoan dauden egoitza publiko zein pribatuei buruzko informazioa eskatzekoa.
Metalezko egitura instalatzea.- Informazio-eskaera, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, AFAk egitura metaliko bat instalatzeko Probintzia Plazako 2-Bn egindako obren inguruan Lurralde eta Klimaren aldeko Ekintza Saileko zinegotzi-ordezkariak emandako ebazpenari buruzkoa.
Saltoki Araba SAri ordaindutako fakturak.- Informazio-eskaera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Aldundiko edozein sailek Saltoki Araba SAri 2015eko ekitalditik gaur egun arte ordaindutako faktura guztien kopia eskatzekoa.
Informazio-eskaera, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Suhiltzaileak Erakunde Autonomoak Saltoki Araba SAri 2015eko ekitalditik gaur egun arte ordaindutako faktura guztien kopia eskatzekoa.
Informazio-eskaera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak Saltoki Araba SAri 2015eko ekitalditik gaur egun arte ordaindutako faktura guztien kopia eskatzekoa.
Informazio-eskaera, Kultura eta Kirol Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Gazteriaren Foru Erakundeak Saltoki Araba SAri 2015eko ekitalditik gaur egun arte ordaindutako faktura guztien kopia eskatzekoa.