Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2023 urt. 31

Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:

MOZIOAK

Harrera-baliabideak.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako harrera-baliabideei buruzkoa.

Euskararen kontrako eraso judizialak.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, euskararen kontrako eraso judizialak direla-eta.

Guardiako Samaniego jauregia kultura-espazio gisa.- Kultura eta Kirol Batzordean eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Guardiako Samaniego jauregia Félix María Sánchez de Samaniegoren, Guardiaren eta Arabako Errioxaren alderdi historiko, kultural eta artistikoei buruzko kultura-, museo- eta interpretazio-espazio bihurtzekoa.

AGERRALDIAK

Kiroleko indarkeriaren aurrean babesteko legea.- Agerraldia, informazio-bilkuran, Kultura eta Kirol Saileko foru-diputatuarena, otsailaren 17an informazioa emateko Haurrak eta nerabeak kiroleko indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoari buruz.

Edukiontzien irisgarritasuna Zanbranan.- Agerraldi-eskaera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, zabor-edukiontzien irisgarritasun-araudia ez betetzeari buruz Zanbranako Udalaren osoko bilkurak salatutako egoerari erantzuteko.

Forondan sailkatutako eraikin bat eraistea.- Agerraldi-eskaera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Kultura eta Kirol Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, azaltzeko Foru Aldundiak zer ekintza jarri duen abian Forondan kultura-ondasun gisa katalogatutako eraikin bat eraisteari dagokionez.

Azken elurteak errepideetan izan duen eragina.- Agerraldi-eskaera, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, diputatu nagusiak agerraldia egin dezan Lehendakaritza, Euskara, Berdintasun, Lankidetza eta Giza eskubideen Batzordean, azalpenak emateko urtarrilaren 18an Araban izan zen elurteari eta egun horietan Arabako errepideetan izan duen eraginari buruz.

Proiektu fotovoltaikoak nekazaritza-lurzoruetan.- Agerraldi-eskaera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, UAGAk agerraldia egin dezan Nekazaritza Batzordean, bere jarrera eta iritzia adierazteko proiektu fotovoltaikoak balio handiko nekazaritza-lurretan kokatzeari buruz.

GALDERAK

Laudioko SISEUa.- Idatziz erantzuteko galdera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, Laudioko SISEUari buruz (Suteak Itzaltzeko eta Salbamendurako Eskualde Unitatea).

Energia-komunitateak sortzea.- Idatziz erantzuteko galdera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako kontzejuek energia-komunitateak sortzeari buruzkoa.

Desgaitasuna Baloratzeko Unitatea.- Idatziz erantzuteko galdera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Desgaitasuna Baloratzeko Unitateari buruzkoa.

Mendekotasun-mailaren bat duten adineko pertsonak.- Idatziz erantzuteko galdera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, mendekotasun-mailaren bat duten Arabako 65 urtetik gorako pertsonei buruzkoa.

Gorbeialdeko Kuadrillako itxarote-zerrendak.- Idatziz erantzuteko galdera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Gorbeialdeko Kuadrillan adineko pertsonak artatzen dituzten zenbait baliabideren itxaron-zerrendei buruzkoa.

Atauriko tren-geltokia birgaitzea.- Idatziz erantzuteko galdera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Atauriko tren-geltoki zaharra birgaitzeko eta Arabako Mendialdeko Asfalto Naturalen Meatze Paisaien Interpretazio Zentro bihurtzeko proiektuari buruzkoa.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Espedientea.- Informazio-eskaera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, 2022/76179 espediente osoaren kopia eskatzekoa.

Foru-aginduak.- Informazio-eskaera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Nekazaritza Sailaren 201/2022 eta 260/2022 foru-aginduen kopia bana eskatzekoa.

Atauriko tren-geltokia birgaitzea.- Informazio-eskaera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Atauriko tren-geltoki zaharra birgaitzeko eta Arabako Mendialdeko Asfalto Naturalen Meatze Paisaien Interpretazio Zentro bihurtzeko proiektuaren espedientearen kopia eskatzekoa.

Komunikazio-zentroak onura publikoko mendietan.- Informazio-eskaera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, datu eguneratuak eskatzeko erabilera publikoko mendietan dauden eta Eusko Jaurlaritzaren Itelazpi sozietate publikoak kudeatu behar dituen telekomunikazio-zentroei buruz.

Egoitza pribatuetako ikuskapenak.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, adinekoen arretarako Gorbeialdeko Kuadrillan dauden egoitza pribatuetan 2021etik gaur egun arte egindako ikuskapen-akten kopia eskatzekoa.

SISEUek Villanueva de Valdegovían egindako esku-hartzeak.- Informazio-eskaera, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako suhiltzaileek abenduaren 3an eta 4an Villanueva de Valdegovían egindako esku-hartzeei edo irteerei buruzkoa.

Velutina liztorra.- Informazio-eskaera, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, velutina liztorrari buruzkoa.