Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak
Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:
MOZIOAK
Suhiltzaileen enplegu-eskaintza publikoa: Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako eta Gipuzkoako foru-suhiltzaileen baterako azken lan-eskaintza publikoari eta haren ondorioei buruzkoa.
AGERRALDIAK
Gobernuari, antolaketari eta araubide juridikoari buruzko foru-araua.- Agerraldi-eskaerak, EH Bildu eta Arabako Popularrak batzarkide-taldeek aurkeztuak, Arabako diputatu nagusiak agerraldia egin dezan, Arabako Foru Aldundiaren gobernuari, antolaketari eta araubide juridikoari buruzko foru-arauaren proiektua azaltzeko.
Laudioko suhiltzaileak.- Agerraldi-eskaera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Lurralde Orekaren foru-diputatuak agerraldia egin dezan, Laudioko suhiltzaileek hainbat erakunderi bidalitako kexa-idazkian salatutako gaiei buruz sailak zer jarrera duen azaltzeko.
Labrazako administrazio-batzarra.- Agerraldi-eskaera, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek aurkeztua, Labrazako kontzejuko administrazio-batzarreko ordezkariek agerraldia egin dezaten, Labrazako Parke Eolikoaren arazoen berri emateko.
GALDERAK
Suteak itzaltzeko baso-lanak.- Idatziz erantzuteko galder, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzenduaa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, suteak prebenitzeko gauzatutako baso-lanei buruzkoa.
Nerbioiko Parke Lineala.- Idatziz erantzuteko galdera, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Nerbioiko parke linealari buruzkoa.
Ehiza-salaketa Mendixurren.- Idatziz erantzuteko galdera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Mendixur eremuan ehiza-salaketa batekin lotua, eta eremu babestuetan ehiza-uxaldiak baimentzeari buruzkoa.
Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Mendixurreko ur-adarraren eremu babestuetan egindako ehiza-uxaldi baten salaketa bati buruzkoa.
Aiaraldeko Eskualdeko Plan Estrategikoa.- Idatziz erantzuteko galdera, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Aiaraldeko Eskualdeko Plan Estrategikoari buruzkoa.
Mobility Lab Fundazioko giza taldea hautatzea.- Idatziz erantzuteko galdera, lehenengo diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Mobility Lab Fundazioko giza taldea hautatzeko prozesuari buruz.
Banda zabala biztanleguneetan.- Idatziz erantzuteko galdera, lehenengo diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako biztanleguneetan banda zabala instalatzeari buruzkoa.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Aiaraldeko Eskualdeko Plan Estrategikoa.- Idatziz erantzuteko galdera, diputatu nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Aiaraldeko Eskualdeko Plan Estrategikoari buruzkoa.
Miritxa parke eolikoa.- Informazio-eskaera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Miritxa izeneko parke eolikoaren proiektuari buruz.
Gaztenek Berri programa.- Informazio-eskaera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Gaztenek Berri programarako Nekazaritza Sailaren eta Mondragon Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmenaren kopia eskatzeko.