Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:
MOZIOAK
Alegria errekaren emari ekologikoa.- Mozioa, Ingurumen eta Hirigintza Batzordean eztabaidatzekoa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, administrazio eskudunei eskatzeko urgentziazko neurriak har ditzatela Alegria errekaren emari ekologikoa bermatzeko eta konponbideak eman diezazkietela errekaren ubideak eragindako inpaktuei.
Gardelegiko zabortegiaren hansitzea.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Gardelegiko zabortegiaren hansitzeari buruzkoa.
AGERRALDIAK
Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Lurralde Plan Sektoriala.- Ingurumen eta Hirigintza Saileko diputatuaren agerraldia, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek aurkeztua, Arabako Lurralde Historikoko Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Lurralde Plan Sektoriala eta Arabako Bizikletaren Estrategia arautuko dituen Foru Arauaren proiektua azaldu dezan.
Suhiltzaileen enplegu eskaintza publikoa.- Agerraldi-eskaera, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, azalpenak emateko azaroaren 26an egin zen Arabako Suhiltzaileen enplegu-eskaintza publikoko probari buruz eta zer egoeratan geratu diren bitarteko suhiltzaileak
Agerraldi-eskaera, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, azaltzeko Arabako Suhiltzaileak Foru Erakundearen enplegu publikoaren eskaintzaren baitan azaroaren 26an egindako probaren emaitzen ondorioz sortutako egoera zein egoera hori konpontze aldera Sailak hartuko dituen neurriak
Agerraldi-eskaera, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, azaltzeko zer egoera sortu den Arabako Suhiltzaileak Foru Erakundearen enplegu publikoaren eskaintzako probaren ondorioz, eta zer neurri hartuko diren bitarteko langileen egoeraren aurrean
GALDERAK
Printes enpresarekiko zerbitzuak.- Idatziz erantzuteko galdera, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Printes enpresarekin adjudikatutako/kontratatutako zerbitzuen ingurukoa.
inausketa-puntuen tokiko sarea sortzea.- Ida Idatziz erantzuteko galdera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, inausketa-puntuen tokiko sarea sor dadin bultzatzeko sailak duen asmoaren ingurukoa.