Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak
Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:
FORU-ARAUAK
Ingurumena eta Mugikortasun Jasangarria.- Foru-arau proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmena berrestekoa, Aiaraldeko Beheralako Jarduketa Planean jasotako Ingurumena eta Mugikortasun Jasangarria proiektuaren esparruan jarduketak egiteko.
Bizikleta-bideak eta Ibilbide Berdeak.- Foru-arau proiektua, Arabako Lurralde Historikoko Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Lurralde Plan Sektoriala eta Bizikletaren Arabako Estrategia behin betiko onartzekoa. Presako prozeduraren bidez izapidetuko da.
GALDERAK
Vitoria-Gasteizko Udalarentzako partida izenduna.- Idatziz erantzuteko galdera, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Vitoria-Gasteizko Udalarentzako zuzeneko partida izendunarekin gauzatutako proiektu, obra edo bestelako jarduerei buruzkoa.
Kontzejuek parte-hartzea energia-komunitateetan.- Idatziz erantzuteko galdera, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, kontzejuek komunitate energetikoetan parte hartzeko izan ditzaketen moduei buruzko txostenen ingurukoa.
2022ko aurrekontuko partidak.- Idatziz erantzuteko galdera, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, 2022ko Aurrekontuan sartuta dagoen Gure Soroa: Landa eremuko emakumea eta belaunaldien txandakatzea izeneko partidaren ingurukoa.
Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Vital Fundazioa. Errioxako Ardoaren Sustapena izena duen 2022ko Aurrekontuko partidarekin lotua.
Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Basoko Bideetako Obrak Baso Pistak Egokitzea izena duen 2022ko aurrekontuko partidari buruzkoa.
Miñaoko Teknologia Parkea.- Idatziz erantzuteko galdera, lehenengo diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Miñaon dagoen Arabako Teknologia Parkearekin lotua.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Gizarte-pertzepzioaren azterlana.- Informazio-eskaera, diputatu nagusiri zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiak Ikerfel enpresaren bidez egindako Arabako Lurralde Historikoko Pertzepzio Sozialaren gaineko Azterlana izeneko dokumentuarekin lotutako dokumentazioa eskatzekoa.