Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2022 aza. 22

Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:

AGERRALDIAK

Zerga-neurrien foru-araua.- Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatuak agerraldia egiteko eskaerak, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba batzarkide-taldeek aurkeztuak, 2023rako zerga-neurrien foru-arauaren proiektuaren gaineko argibideak eman ditzan.

Lurralde historikoaren aurrekontua.- Zazpigarren Alaba Auzo Elkarteak alegazio-idazkia aurkeztu dio 2023ko ekitaldirako Arabako Lurralde Historikoaren Aurrekontuaren Exekuziorako foru-arau proiektuari, eta Ogasun, Finantzak eta Aurrekontu Batzordean agerraldia egiteko eskatu du.

Ekonomia Itunaren Bitariko Batzordea.- Arabako diputatu nagusiaren agerraldia, 2022ko azaroaren 17an egindako Ekonomia Itunaren Bitariko Batzordearen bileran hartutako erabakien gaineko argibideak emateko. Batzordera Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuarekin joango da.

INTERPELAZIOAK

Arreta Goiztiarreko Zerbitzua.- Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendutako interpelazioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, jakiteko sailak asmorik duen neurriren bat hartzeko Arreta Goiztiarreko Zerbitzuaren finantzatze-eredu bera bermatzeko Arabako lurralde osoan.

Landa-inguruneko dinamizatze-proiektuak.- Lehenengo diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Saileko foru-diputatuari zuzendutako interpelazioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako herrietako bizilagunei aurrerapena suspertuko duten dinamizatze-jarduerak, konponbide berritzaileak eta bizi-kalitatea bultzatzeko proiektuak definitzeko bidea emango dieten tresna eta baliabideak emateko plan berezi bat sustatzeari buruz.

Genero-indarkeria digitala.- Diputatu nagusiari zuzendutako interpelazioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, jakiteko zer proposamen dituen Arabako Foru Aldundiak Arabako Lurralde Historikoan genero-indarkeria digitalaren arazoari heltzeko.

Suhiltzaileen Erakunde Autonomoa.- Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuari zuzendutako interpelazioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Suhiltzaileen Erakunde Autonomoak dituen koordinazio-arazoak eta giza baliabideen eta baliabide materialen falta konpontzeari buruz.

Arazo psikiatrikoak dituzten adingabeak.- Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendutako interpelazioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, arazo psikiatrikoak eta/edo jokabide-nahasmenduak eta/edo desgaitasuna dituzten eta gure lurraldean beren familietatik eta ingurunetik gertu artatu ezin diren adingabeen egoera konpontzeari buruz.

GALDERAK

Toki-erakundeek emandako zerbitzuen benetako kostua.- Osoko bilkuran erantzuteko galderak, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuari zuzenduak, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztuak, irekia.araba.eus webgunean Lurraldeko toki-erakundeek emandako zerbitzuen benetako kostua argitaratzeari buruz.

Gardentasuna eta informazioa eskuratzea.- Osoko bilkuran erantzuteko galderak, diputatu nagusiri zuzenduak, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztuak, Gardentasuna eta Informazioa Publikoa Eskuratzeari buruzko Urteko Txostenaren ingurukoak.

Emakida bateratua A-3700 errepidean.- Osoko bilkuran erantzuteko galderak, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuari zuzenduak, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztuak, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiek elkarlanean egin zuten A-3700 errepidean emakida bateratuko aurreproiektuaren ingurukoak.

Alegria errekaren emari ekologikoa.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Alegria errekaren emari ekologikoari dagokionez egitekoak diren ekintzei eta ubidearen inpaktuei buruz.

Desgaitasuna duten pertsonentzako laguntza.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Araban desgaitasuna duten pertsonentzako eta haien familientzako zerga-laguntzaren ingurukoa.

Espainiako Espazio Agentziaren egoitza izateko hautagaitza.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, diputatu nagusiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Espainiako Espazio Agentziaren egoitza izateko Vitoria-Gasteizen hautagaitza baztertzeari buruz.

Omenaldia urtegian urperatutako herriei.- Osoko bilkuran erantzuteko galderak, diputatu nagusiri zuzenduak, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztuak, urtegian urperatutako herriak omentzearen aldeko 3/2019 Mozioaren 4. Puntua betetzeari eta 2022ko uztailaren 6ko kontroleko osoko bilkuran Diputatu Nagusiak agindutakoa betetzeari buruz.

Energia-komunitateak.- Osoko Bilkuran erantzuteko galderak, Lurralde Oreka Diputatuari zuzenduak, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztuak, energia-komunitateen aurrean sailak erakutsitako jarrerari eta egindako txostenei buruz.

Labrazako parke eolikoa.- Osoko bilkuran erantzuteko galderak, diputatu nagusiari zuzenduak, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztuak, Labrazako parke eolikorako proiektuaren inguruan.

Ardogintzaren sektoreko hitzarmena.- Osoko bilkuran erantzuteko galderak, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzenduak, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak aurkeztuak, Arabako ardogintzaren sektorerako hitzarmen duin bat lortzeko zailtasunaren inguruan.

Euskal Kultura Ondareari buruzko Legearen arau-hausteak.- Idatziz erantzuteko galdera, Kultura eta Kirol Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, AFAren Historia eta Arkitektura Ondarearen Sailak Euskal Kultura Ondareari buruzko 6/2019 Legearen 84.A artikuluan oso astuntzat tipifikatutako arau-hausteen ondorioz izapidetutako espedienteei buruz.

Gazteriaren Foru Erakundearen jarduketak.- Idatziz erantzuteko galdera, Kultura eta Kirol Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Gazteriaren Foru Erakundeak egindako jarduketen inguruan.

Kirol-lizentzien kopurua.- Idatziz erantzuteko galdera, Kultura eta Kirol Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu Batzarkide Taldeak aurkeztua, kirol-lizentzien kopuruari buruz.

Saratxon A-625 errepidea hobetzea.- Idatziz erantzuteko galdera, diputatu nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Saratxon A-625 errepidearen zatia hobetzeko proiektuari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Ardoa etiketatzeko laguntzak.- Informazio-eskaera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, ardo-etiketatzearen partidatik datozen emandako laguntzei buruz.

Plaza itunduen hileroko kostua.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularren batzarkide-taldeak aurkeztua, 3512 espediente-zenbakidun informazio-eskeari emandako erantzunean adierazitako plaza itundu bakoitzaren hileko kostuari buruz.

Landa Garapeneko Planeko dirulaguntzak.- Informazio-eskaera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, 2015-2022 aldirako Landa Garapeneko Planean diruz lagundutako ekintzen zerrenda eskatzeko.

BESTELAKO GAIAK

Batzar Nagusien 2023rako aurrekontu-proiektua.