Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:
LURRALDE HISTORIKOAREN AURREKONTUA
Mahaiak Lurralde Historikoaren 2023rako Aurrekontuen Foru Arauaren proiektua kalifikatu egin du.
MOZIOAK
A-1 autobiaren Gasteizko saihesbideko hirugarren erreia.- Elkarrekin Araba batzarkide-taldeak (Podemos-Ezker Anitza-Equo) jakinarazi du erretiratzen duela Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Batzordean eztabaidatzeko mozioa, A-1 autobiaren Gasteizko saihesbidean hirugarren errei bat jartzeari buruzkoa.
Gehiegizko klausulak egoitzen kontratuetan.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, egoitza eta etxebizitza komunitarioen kontratuetan gehiegizko klausulak egoteari buruzkoa.
Autobus-lineen kudeaketa osoa.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiak era integralean kudea ditzan bere eskumeneko eta titulartasuneko autobus-lineak.
Principal Antzokia eta Gasteizko kultura-ekipamenduak.- Azaroko osoko bilkura tradizionalean eztabaidatzeko mozioa, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide-taldeek aurkeztua, Principal Antzokia eraberritzea eta Gasteizko kultura-ekipamenduek behar duten egokitzapena bultzatzeko. Presako prozeduraz izapidetuko da.
Bizileku-larrialdia Gasteizen.- Azaroko osoko bilkura tradizionalean eztabaidatzeko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak aurkeztua, Gasteizen dagoen bizileku-larrialdiaren ingurukoa.
Beira berrerabiltzea lehen sektorean.- Mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, lehen sektorean beirazko ontzi eta botilak berrerabiltzea bultzatzekoa.
Zuian eta Urkabustaizen urez hornitzea.- Mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Zuiako eta Urkabustaizeko udalerriei ur-hornidura bermatzearen aldekoa.
AGERRALDIAK
Beatriz Artolázabal, Gizarte Zerbitzuetako foru-diputatu ohia.- Agerraldi-eskaera, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Gizarte Zerbitzuen foru-diputatu ohi Beatriz Artolazabal andreak Gizarte Ongizate Batzordean agerraldia egin dezan, azaltzeko nola kudeatu zen Sansohetako sexu-abusuen kasua 2016ko apiriletik urrira bitartean.
INTERPELAZIOA
Espainiako Espazio Agentzia.- Diputatu nagusiari zuzendutako interpelazioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Espainiako Espazio Agentzia Araban kokatzea proposatzearen inguruan dituen asmoak jakiteko.
GALDERAK
Deskontua Alavabusen eta eskualde-garraioan.- Idatziz erantzuteko galderak, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuari zuzenduak, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztuak, Alavabusen eta Eskualde Garraioan aplikatutako deskontuari lotutako zenbait datu jakiteko.
Gaztenek Berri.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritzako foru diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Gaztenek Berri programari buruz.
PFEZko atxikipenak ikerketa-beketan.- Idatziz erantzuteko galdera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, EHUko ikerketa-beken PFEZko atxikipenaren ingurukoa.
Esparru soziosanitarioko finantza-lankidetza.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, eremu soziosanitarioko Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko finantza-lankidetzaren ingurukoa, foru-erakundeak egiten duen osasun-gastuari dagokionez.
Nekazaritzako partidak.- Idatziz erantzuteko galderak, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzenduak, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztuak, izen hauek dituzten aurrekontu-partidei buruz: ACUAESekiko Hitzarmena Arabako gainerako haranetako obrak, Noryeste ureztatze-egokitzapena, Noryeste Ureztatzaileen Kumunitatea, Mondragon Unibertsitatea: Gaztenek Berri, eta Eskuernagako Udala: efluenteen kudeaketa.
EUNEIZ-entzako dirulaguntzak.- Idatziz erantzuteko galdera, diputatu nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua,
Arabako Foru Aldundiko edozein sailek 2021ean eta 2022an EUNEIZ unibertsitateari emandako dirulaguntzei buruzkoa.
Hitzarmen soziosanitarioa.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Araban gastua finantzatzeko Eusko Jaurlaritzak onetsi duen hitzarmen soziosanitarioari buruzkoa.
Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, gastu soziosanitariorako Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmenen barruan finantzatutako plazei buruz.
INFORMAZIO-ESKAERAK
CEOSAek jarritako errekurtsoan atzera egiteari buruzko txostena.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, obrak kontratatu eta gauzatzeari buruz CEOSA Construcción y Ejecución de Obras SL enpresak jarritako errekurtso berezia atzera egitea oinarritu zen txosten juridiko-teknikoaren kopia eskatzeko.
Forondako Jauregiko egoitza.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Forondako Jauregian jartzekoa den egoitza pribatuari buruz.
Abokatu-bulegoekiko kontratua.- Informazio-eskaera, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoak 2020an Cuatrecases abokatu-bulegoarekin sinatutako kontratuaren kopia eskatzeko.
Informazio-eskaera, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Cuatrecasas Gonçalves Pereira eta Hiberus IT Development Services enpresekin azken urteotan sinatutako zenbait kontraturen kopia eskatzeko.
BESTELAKO GAIAK
Erribera Beitia izena aldatzea.- Erribera Beitiako Udalak udalerriaren izenda aldatzeko espedientea helarazi du.
Arabako Foru Aldundiak Foru Gobernu Kontseiluaren azaroaren 8ko 672/2022 Erabakia helarazi du. Horretan, aldeko txostena eman zion udalerriaren izenda aldatzeko eta Ribera Baja / Erribera Beitia izenaren ordez Ribera Baja / Erriberabeitia izena jartzeko Erribera Beitiako Udalak abiatutako espedienteari.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren txostena.- Herri Kontuen Euskal Epaitegiak nahitaezko kontsulta egin du Arabako Batzar Nagusiek beren lehentasunak adieraz ditzaten Herri Kontuen Euskal Epaitegiak 2023ko fiskalizazio-aldirako duen fiskalizazio-funtzioari dagokionez.