Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:
MOZIOAK
Pedro María Uribe-Echebarría jaunaren heriotzaren urteurrena.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Pedro María Uribe-Echebarría Díaz zientzialari jaun arabar gailena hil zen hamargarren urteurrenean, urteurren hori 2023. urtean beteko baita.
Ingurune-kutsadura Urrunaga eta Goiain.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, urte askoan Urrunaga eta Goiain kontzejuei, hango bizilagunen osasunari eta hango inguruari eragiten dien ingurune-kutsadurako egoera larriaren aurrean.
Proiektu fotovoltaikoak.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Vitoria Solar 1 eta Vitoria Solar 2 izeneko proiektu fotovoltaikoen gainekoa.
Lehen sektoreari babesa.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, lehen sektorea babestekoa.
Prezioen gorakadaren aurreko neurriak.- Azaroko osoko bilkura tradizionalean eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Gasteizen zein Araba osoan energiaren prezioen gorakadari aurre egiteko urgentziazko hainbat neurri eskatzen dituena.
Hirugarren erreia A-1 saihesbidean Vitoria-Gasteizen.-- Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Batzordean erantzuteko galdera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Vitoria-Gasteizko A-1 saihesbidean hirugarren errei bat sartzeari buruz.
AGERRALDIAK
Indesako enpresa-batzordeko.- Agerraldi-eskaera, Indesako enpresa-batzordeko sindikatuetako ordezkariak Gizarte Ongizateko Batzordean ager daitezen, INDESA 2020ko langileen lan-baldintzen berri emateko.
Naipes Heraclio Fournier enpresa-batzordea.- Agerraldi-eskaera, Naipes Heraclio Fournier enpresako langileen batzordeko ordezkariak ager daitezen Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Batzordean, gaur egungo beren lan-egoeraren berri emateko.
APIAL.- Agerraldi-eskaera, informazio-saioan, APIAL Arabako Apikultoreen Elkarteko ordezkariak ager daitezen Nekazaritza Batzordean, Arabako apikultura-sektorearen problematika deskribatu eta azaltzeko, baita gaur egungo egoera kritikoa, sektoreak zer behar dituen benetan eta zer helburu ezarri dituen ere.
GALDERAK
Tuestako bolatokia.- Idatziz erantzuteko galdera, Kultura eta Kirola Sailari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Tuestako bolatokiaren ingurukoa.
Sexu-indarkeriari aurre egiteko krisi-zentroak.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiketako foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, sexu-indarkeriari aurre egiteko krisi-zentroei buruz.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Urbideren zerbitzuen kostua.- Informazio-eskaera, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, URBIDE Ur Partzuergoak 2021ean emandako zerbitzuen benetako kostuari buruz.
Zerbitzu publikoak lurperatzearen espedientea.- Informazio-eskaera, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Zerbitzu Publikoak Lurperatu eta Zolatzea izeneko obraren espedientearen kopia bat eskatzeko.
Atiegako administrazio-batzarraren karguaz jabetzea.- Informazio-eskaera, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Atiegako gaur egungo Administrazio Batzarraren karguaz jabetzearen aktaren kopia eskatzeko.
Cuatrecasas-ek egindako lanak.- Informazio-eskaera, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Cuatrecasas abokatu-bulegoak 2020, 2021 eta 2022 urteetan egindako lanei buruz.
BESTELAKO GAIAK
Drainadurak A1 autopistan animaliak igarotzeko bide gisa.- Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Batzordeko lehendakariari eskatu zaio bisita gidatu bat antola dezala GADENen, in situ ikusteko A1 autopistan animaliak igarotzeko bide gisa erabil daitezkeen zenbait drainadura.
UPV-EHUko Gizarte Kontseiluko ordezkaria.- EAJ-PNV eta EH Bildu batzarkide-taldeek Iñaki Martínez de Luna Pérez de Arriba jaunaren hautagaitza proposatu dute Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluan Arabako Batzar Nagusien ordezkari izateko.
Euskal Sozialistak batzarkide-taldeak Mikel Gómez de Segura jaunaren hautagaitza proposatu dute Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluan Arabako Batzar Nagusien ordezkari izateko.