Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2021 ira. 29

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

FORU-ARAUAK

Ingurumen arloko neurri fiskalak.- Foru arau proiektua, ingurumenarekin loturiko zerga neurrien eta beste zerga neurri batzuei buruz.

Lankidetza larrialdien arloko kudeaketan.- Foru arau proiektua, zeinak berresten baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekiko lankidetza hitzarmena, larrialdiak kudeatzeko lankidetzaren arloan.

Egoitza-zentroen kontzertazioa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Arabako adinekoentzako egoitzen kontzertaziorako foru-arau proposmena aurkeztu du.

MOZIOAK

Kontratazioetan interes publikoa babestea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, kontratazioaren arloko interes publikoa babesteari buruz.

AGERRALDIAK

Trespondeko zubia.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Trespondeko zubiaren titulartasunaren aferari zein zubian bertan egin beharreko mantentze lanei buruzko azalpenak eman ditzan.

Lankidetza kontzejuekin.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, 55/2021 eta 50/2021 mozioak betearazteko egindako ekintzen berri eman dezan, eta jakinarazi dezan nola jokatuko den Arabako kontzejuek azterlan ekonomikoa eta ordenantza arautzea eta abian jarri ahal izateko azterlana egiteko lankidetza eskatuz gero.

Ticket Bai.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Ticekt Bai izeneko lanabes tributario teknologiko berriari buruz.

INTERPELAZIOAK

Etxebizitza-baliabidea Aiaran.-  EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, jakiteko aurreikusi duen ikasturte politiko honetan Aiarako Kuadrillan gaixotasun mentala duten pertsonentzako etxebizitza-baliabidea abian jartzea.

Mahatsaren prezioa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, jakiteko bere sailak asmorik duen ardogileei ekoizpen-kostuaren gainean dagoen mahatsaren prezio bat bermatzeko eta, hortaz, kontrolatzeko upategiek datorren mahats-bilketan mahatsa zer preziotan erosten duten.

Abiadura handia heltzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, azaldu dezan asmorik duen Sánchezen gobernuari eskatzeko bete ditzala 2016an Abiadura Handia Arabako hiriburura lurpetik heltzeko adostutako epeak eta eredua, eta jakiteko zergatik egin diren planteamendu-aldaketa horiek hasierako proiektuan.

Bergantzuko Uraren Bidea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, jakiteko zer asmo dituen AFAk Bergantzuko Uraren Bidea ALHko Ibilbide Berdeen Sarean sartzeari buruz.

GALDERAK

Bisitak eta irteerak egoitza-zentroetan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galderak aurkeztu ditu, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzenduak, adineko pertsonentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroetako bisitak eta irteerak arautzen dituen egungo araudia malgutzeko eta aldatzeko aukerei buruz, eta COVID-19 kontingentzia-planen eta -protokoloen berrikuspen posibleei buruz.

Puente alto aterpetxea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, bazterketa-egoeran dauden pertsonentzako Puente Alto aterpetxea itxi izanari buruz.

Ekaitzek Arabako Errioxan eragindako kalteak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, ekaitzen ondorioz Arabar Errioxako hainbat bidetan eta lursailetan sortutako kalteei eta lurraren higadurari buruzkoak.

Lehorteak eta estres hidrikoa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, aurtengo udan Arabako hainbat ibaitan emandako lehorteak eta estres hidrikoaren ingurukoa.

Argindarraren prezioaren igoeraren inpaktua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, argindarraren igoerak Arabako enpresa txiki eta ertainentzat, autonomoentzat eta familia zaurgarrienentzat duen inpaktuari buruz.

Mahatsaren prezioa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, upategi eta ardogileen arteko kontratuak kontrolatzeko eta mahatsaren prezioa ekoizpen-kostuaren gainetik egon dadila bermatzeko ekintzei eta neurriei buruz.

Elikadura Katearen Legea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Elikadura Katearen Legearen aplikazioari buruz, ardogile eta upategien artean sinatu ez diren kontratuak direla-eta.

Indarkeria instituzionala.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Koldo Arribillaga Gasteizko bizilagunak pairatu duen indarkeria instituzionalari buruz.

Partida berriak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, bi partida berriri buruz.

Enplegurako sarbidea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Foru Aldundiaren enplegurako sarbideari buruz.

Prestazioen eskatzaileak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, 2018an, 2019an eta 2020an hainbat prestazio eskatu dituzten pertsonei buruz.

Enplegua sortzeko programa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Enplegua sortzeko programa deritzon partidari buruz.

Etxez etxeko geriatria laguntzarako prestakuntza.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Etxez etxeko geriatria laguntzarako prestakuntza deritzon partidari buruz.

Hildako animaliak Izarran.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Izarrako lursail batean hildako animaliak agertu izanari buruz.

Ureztapen-baltsaren ustiapena.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Haranetako ureztatze-baltsa ustiatzeko plana izeneko partidari buruz.

AIRA ureztatze-laborantzarako neurri teknikoak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, AIRA ureztatze-laborantzarako neurri teknikoak izeneko partidari buruz.

Zurezko laborantza alternatiboak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, zurezko laborantza alternatiboak deritzon partidari buruz.

Entzia goikoa partzuergoa bideen konponketa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua Entzia goikoa partzuergoa bideen konponketa deritzon partidari buruz.

Tokiko produktuen zabaltzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Tokiko produktuen zabaltzea partidari buruz.

Kontratazioak isunak jaso dituzten enpresekin.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, jakiteko azken hamar urteetan Arabako Foru Aldundiak kontrataziorik egin ote duen Sustapen Ministerioak deitutako lizitazioak aldatzeagatik isuna jaso duten zenbait enpresarekin.

Ardogintzaren sektorea babestea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Espainiako mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea babesteko programa (PASVE) erregulatzen duen araudia aldatzeko proposamenei buruz, COVID-19ren eragina arintzeko Europako Batzordeak baimentzen dituen malgutasunei egokitze aldera.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Araba Market bonoak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak  informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ekonomiaren Garapen, Berrikuntza eta Demografia Erronka Sailari zuzendua, Araba Market bono-programaren deialdiari buruz.

Herri-jabaria erabiltzeagatiko tasa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, argindarra eta hidrokarburoak garraiatzeko hainbat instalaziok tokiko herri-jabaria esklusibotasunez erabiltzeagatiko eta baliatzeagatiko tasa ezartzeari buruz.

Despopulazio-arriskuan dauden inguruetarako neurriak.- Arabako Popularrak Batzarkide informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, Araban despopulazio-arriskuan dauden inguruen gaineko neurriak hartzeko foru-arauaren aurreproiektuaren aurretiko kontsultaren prozesuari buruz.