Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:
FORU ARAUA
Ticket Bai.- Foru-arau proposamena, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, tresna teknologikoak erabiltzeko betebeharra ezartzen duen apirilaren 21eko 13/2021 Foru Araua aldatzekoa.
MOZIOAK
Zerealak hornitzeko bermea.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, elikagaien krisiari eta Araban zerealen hornikuntza bermatzeari buruzkoa.
Zainduz programaren gaineko hobekuntzak.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Zainduz programaren barruan desgaitasuna duten pertsonentzako eta haien familientzako hobekuntzak edo arnasa hartzeko programa berriak ezartzearen ingurukoa.
Legardagutxi parkea.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Legardagutxi parkea aztertzea eta egokitzea eta parke txiki bat sortzea eskatzeko.
Eskumen berriak Gardentasunaren Foru Kontseiluarentzat.- Mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Lehendakaritza, Euskara, Berdintasuna, Lankidetza eta Giza Eskubideen Batzordean eztabaidatzekoa, Gardentasunaren Foru Kontseiluari eskumen berriak ematea eskatzeko.
AGERRALDIAK
Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala.- Agerraldi-eskaera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Ingurumen eta Hirigintza foru-diputatuak agerraldia egin dezan, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Zerbitzuek Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren aurrerapen-dokumentuari egindako txostena azaltzeko, Arabako zatiari dagokionez.
Sistema hidrikoei erasana Goiaingo industrialdean.- Agerraldi-eskaera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, URA - Uraren Euskal Agentziaren arduradunek Ingurumen eta Hirigintza Batzordean agerraldia egin dezaten, Goiaingo industrialdean material industrialak birziklatzen dituzten fabrikek sistema hidrikoei eragindako erasana azaltzeko.
INTERPELAZIOA
Ingurumen-kutsadura Urrunagan.- Interpelazioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Diputatu Nagusiari zuzendua, Urrunagan bizi diren pertsonei eta Urrunagako inguruneari modu oso kezkagarrian eragiten dien ingurumen-kutsadurak sortutako egoera larriari eta erakundeen erantzunik ezari buruzkoa.
GALDERAK
Ehiza-uxaldia Mendixur-Mendijurko eremu babestuan.- Batzordean erantzuteko galdera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Mendixur-Mendijurko lerroko eremu babestuetan ehiza-uxaldi bat salatu izanaren ingurukoa.
Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua landa-eremuan.- Idatziz erantzuteko galdera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako landa-eremuko 65 urte baino gehiagoko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaileen gainekoa.
Ikuskaritza eskola-kirolean.- Idatziz erantzuteko galdera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Kultura eta Kiroleko foru-diputatuari zuzendua, eskola-kiroleko ikuskaritzaren egoerari buruzkoa.
Eskola-kirola arautzen duen foru-araua.- Idatziz erantzuteko galdera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Kultura eta Kiroleko foru-diputatuari zuzendua, eskola-kirola arautzen duen foru-arauaren garapenaren ingurukoa.
Adimen-desgaitasuna duten pertsona nagusientzako itundutako egoitza-plazak.- Idatziz erantzuteko galdera, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Gizarte Politiketako foru-diputatuari zuzendua, gaixotasun mentala eta/edo adimen-desgaitasuna duten 65 urte baino gehiagoko pertsonentzako itundutako egoitza-plazen gainekoa.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Neurri fiskalak despopulazio-arriskua duten eremuetan.- Informazio-eskaera, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Araban despopulazio-arriskua duten eremuetan ezartzen diren neurri fiskalen onuradunen gainekoa.
Gizarte Zerbitzuen Ikuskaritza eta Erregistro Zerbitzua.- Informazio-eskaera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskatzailetza Zerbitzuko 2012-2022 urte arteko langile-kopuruaren gaineko datuak eskatzeko.
GOFEk hainbat lanpostu ituntzea.- Informazio-eskaera, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Gizarte Politiketako foru-diputatuari zuzendua, GOFEko hainbat arloko zenbait lanpostu itundu izanaren ingurukoa.
Mahastiak landatzea.- Informazio-eskaera, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, mahastiak landatzearen ingurukoa.
BESTELAKO GAIAK
Ingurumen-kutsadura Urrunagan.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak ponentzia bat sortzea eskatzen du Ingurumen eta Hirigintza Batzordean, Grupo OTUAko hainbat enpresa Goiain industrialdean eta Urrunaga eta Goiain kontzejuen inguruan sortzen ari diren ingurumen-kutsadura arazoez aritzeko, bai eta arazo horiei irtenbide bat emateko ere.