Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:
MOZIOAK
2017ko erreforma fiskalaren balantzea.- EH Bildu batzarkide-taldeak jakinarazten du baztertu egiten duela osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, EAJk, PSEk eta PPk 2017an adostutako azken erreforma fiskalaren balantzea eskatzeari buruzkoa.
Euskal Y-aren eta Iruñearen arteko konexioa.- Arabako Popularrak batzarkide-taldeak jakinarazten du baztertu egiten duela osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Euskal Y-aren eta Iruñearen arteko konexioa Vitoria-Gasteiztik zehar egitea eskatzeari buruzkoa.
Eraikin historikoak jendarteari irekitzea.- Kultura eta Kirol Batzordean eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, kultura ondare izendatutako EAEko jabetza pribatuko jauregi, dorretxe eta antzeko eraikin historikoak jendarteari irekitzearen ingurukoa.
AGERRALDIAK
Babesgabetasun-egoeran dauden adingabeekin lotutako gaia.- Arabako Foru Aldundiak Gizarte Politikako foru-diputatuak agerraldia egin dezan eskatu du, informazio-saioan, babesgabetasun-egoeran dauden adingabeekin lotutako gai bat azaltzeko.
Diru-sarrera eta ondare maila baxua duten pertsonentzako laguntzak.- Agerraldi-eskaera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen foru-diputatuak agerraldia egin dezan, diru-sarrera eta ondare maila baxua duten pertsonentzako 200 euroko laguntzak nola izapidetzen ari diren azaltzeko.
Hontoria de Valdearadosko nekazaritza eta abeltzaintzako abeletxea.- Agerraldi-esakera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Finca Coto de Hontoria - Granja Agropecuariako ordezkariek Nekazaritza Batzordean agerraldia egin dezaten, beren nekazaritza ekoizpen-ereduak azaltzeko.
INTERPELAZIOAK
Erreforma fiskala.- Interpelazioa, Diputatu Nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, 2017ko erreforma fiskalaren gaineko balorazio bat egiteko premiaren eta Arabako erakundeei gihar ekonomikoa bermatuko dion erreforma fiskal berri baten premiaren ingurukoa.
Euskal Y-aren eta Iruñearen arteko konexioa.- Interpelazioa, Diputatu Nagusiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Euskal Y-aren eta Iruñearen arteko konexioari buruzkoa.
Zainduz programaren gaineko hobekuntzak.- Interpelazioa, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Zainduz programaren barruan desgaitasuna duten pertsonentzako eta haien familientzako hobekuntzak edo arnasa hartzeko programa berriak sartzeko helbururik edo asmorik duen jakiteko.
GALDERAK
Berrikuntzak Samaniegoko egoitzan.- Osoko bilkuran erantzuteko galderak, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzenduak, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztuak, Samaniegoko egoitzako berrikuntzaren ondorioei buruzkoak.
Nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorearen egoera.- Osoko bilkuran erantzuteko galderak, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzenduak, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztuak, lehorte, elikadura-falta eta kostu-handitze egoera honetan Arabako nekazaritza eta abeltzaintza sektoreak bizi duen egoeraren gainean zer iritzi duen jakiteko.
Instalazio fotovoltaikoak Arratzua-Ubarrundian.- Osoko bilkuran erantzuteko galderak, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzenduak, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztuak, Indarberri enpresak Arratzua-Ubarrundiako nekazaritza balio handiko lurretan jarri nahi duen 350 hektareako instalazio fotovoltaikoaren gainekoak.
Ehiza-uxaldietarako baimenak KBE eremuetan.- Osoko bilkuran erantzuteko galderak, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzenduak, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztuak, Zadorrako urtegietako, zehazki, Mendixur lerroko Kontserbazio Bereziko Eremuan ehiza-uxaldiak baimentzearen ingurukoak.
Añanako Kuadrillaren Kontu Orokorra eta aurrekontu-likidazioa.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Lurralde Orekako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Añanako Kuadrillaren kontu orokorrarekin eta aurrekontu-likidazioarekin lotutako dokumentazioa eskuratzea ukatzeari buruzkoa.
Fakturazio elektriko bikoitza nekazaritza eta abeltzaintza sektorean.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, zer ekintza egin duen jakinaraz dezan nekazaritza eta abeltzaintza sektoreak fakturazio elektriko bikoitza kontratatu ahal izateko.
Osasun-gastuaren finantziazioa.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiak sortzen duen osasun-gastua finantzatzeko Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmena berritzeari buruzkoa.
Autonomoen egoera.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Arabako Diputatu Nagusiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako autonomoek eta familiek prezioen igoeraren eta hipoteken igoeraren aurrean bizi duten egoera larria arintzeko hartutako eta aurreikusitako neurriei buruzkoa.
Eutanasia arautzea.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Eutanasia arautzeko martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoa inplementatzeari buruzkoa.
Zerbitzuari lotutako prestazioak.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, zerbitzuarekin, orokorrean, eta egonaldi laburrekin edo aldi baterakoekin, bereziki, lotutako prestazio kopuruari buruzkoa.
Arabarren egoitza.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Lakuako Arabarren egoitza martxan jartzearen ingurukoa.
Etxebidea egoitza.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Etxebidea egoitzaren ingurukoa.
Neurriak pinu-beldarraren aurrean.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritza Sailari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Foru Aldundiak pinu-beldarraren aurrean ezarriko dituen jarduketa-neurrien gainekoa.
Autobus-lineak.- Idatziz erantzuteko galdera, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Agurain / Salvatierra – Vitoria-Gasteiz, Bilbao – Iruñea eta Bilbao – Vitoria-Gasteiz autobus-lineen gainekoa.
Egoitza-baliabidea Arratzua-Ubarrundian.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua Arratzua-Ubarrundiako egoitza-baliabidearen eta eguneko zentroaren gainekoa.
Zentro okupazionala gaixotasun mentala duten pertsonentzat.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, politika orokorreko osoko bilkuran iragarri zenaren harira, gaixotasun mentala duten pertsonentzako zentro okupazionalaren gainekoa.
Adimen-desgaitasuna duten pertsonak.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Araban adimen-desgaitasuna duten pertsonen gainekoa.
Energia berriztagarriak nekazaritzako ustiategietan: laguntza plana.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Energia berriztagarriak nekazaritzako ustiategietan: laguntza plana izeneko partidari buruzkoa.
Fresaraba.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Fresaraba: fruitu gorriak ezartzea izeneko partidaren gainekoa.
Cultivos Hortícolas ezartzea.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Cultivos Hortícolas ezartzea izeneko partidaren gainekoa.
Ardoak etiketatzeko dirulaguntza.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Ardoak etiketatzeko dirulaguntza izeneko partidari buruzkoa.
Ureztaketa Moreda Labraza.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Ureztaketa Moreda Labraza izeneko partidari buruzkoa.
A-4303 errepidea.- Idatziz erantzuteko galdera, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren foru diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, N-102 errepidea eta Vitoria-Gasteizko Zuazo kontzejua lotzen dituen A-4303 errepidearen gainekoa.
Ayala / Aiarako pertsona nagusiak.- Idatziz erantzuteko galderak, Gizarte Politiketako foru-diputatuari zuzenduak, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztuak, Artziniega, Amurrio, Laudio / Llodio eta Okondoko udalerrietako 65 urte baino gehiagoko pertsonen gainekoak.
Etxerik gabe edo gizarte-bazterketan dauden pertsonentzako arreta.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, mozio honen gainekoa: 12/2022 Mozioa, otsailaren 16koa, Foru Aldundiak etxerik gabe edo gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonei ematen dien arretaren ingurukoa.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Foru-egoitzen eraikuntzarako eta mantentze-lanetarako kontratuak.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Lakuako eta Zadorrako pertsona nagusien foru-egoitzen eraikuntzarako eta mantentze-lanetarako kontratuen kopia eskatzeko.
Zainduz programa.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Zainduz programaren gainekoa.
Aurre-erretiroak AFAn.- Informazio-eskaera, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiaren langile funtzionarioen aurre-erretiroen ingurukoa.
Europako funtsak eta laguntzak izapidetzeko aholkularitza.- Informazio-eskaera, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Europako laguntzak eta funtsak izapidetzeko aholkularitza eskatu duten erakundeen gainekoa.
Automobilgintzako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa.- Informazio-eskaera, Diputatu Nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Automobilgintzako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa definitzeko lanen inguruko dokumentazio guztiaren kopia eskatzeko.
Kontzeju-mugarteak zedarriztatzea.- Informazio-eskaera, Ingurumen eta Hirigintzako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, kontzeju-mugartea zedarritzeko ordezkariak izendatzea eskatu zaien administrazio-batzarren gainekoa.
Ibaia kirol-hiria handiagotzea.- Informazio-eskaerak, Ingurumen eta Hirigintzako foru-diputatuari, Nekazaritzako foru-diputatuari eta Bide Azpiegitura eta Mugikortasuneko foru-diputatuari zuzenduak, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztuak, Ibaia kirol-hiria handiagotzearen gainekoak.
BESTELAKO GAIAK
Arabarren egoitza.- Gizarte Ongizateko foru-diputatuak Gizarte Ongizateko Batzordea osatzen dutenei egindako gonbidapena laster irekiko den Arabarren egoitza publiko eta eguneko zentro berriaren eraikinera bisita egiteko.
Erriberabeitia.- Erriberabeitiako Udalak udalerriaren izendapena aldatzeko espedientea bidali du.