Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2022 ira. 21

Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:

MOZIOA

Euskal Y-aren eta Iruñearen arteko konexioa.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Euskal Y-aren eta Iruñearen arteko konexioa Vitoria-Gasteiztik zehar egitea eskatzeko.

AGERRALDIAK

Egoitzetako zerbitzu-estaldura oporretan.- Agerraldi-eskaera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Gizarte Politiketako foru-diputatuak agerraldia egin dezan adinekoen foru-egoitzetan oporraldian zehar sortzen diren zerbitzu-estaldura arazoak konpontzeko zer mekanismo ezar daitezkeen baloratzeko eta azaltzeko.

Arabako Foru Suhiltzaileak Erakunde Autonomoaren Hitzarmena.- Lurralde Orekako foru-diputatuaren agerraldi-eskaera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Suhiltzaileak Erakunde Autonomoaren lan-hitzarmenaren negoziazioa zer egoeratan dagoen azal dezan.

Suhiltzaileen parkeetako plantilla.- Agerraldi-eskaera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Lurralde Orekako foru-diputatuak agerraldia egin dezan, Agurain/Salvatierra, Campezo/Kanpezu, Espejo eta Laguardiako parkeetan txanda bakoitzean lau suhiltzaile parkean bertan izatea bermatzeko zer neurri hartzen ari diren azaltzeko, bai eta suhiltzaileen plantilla handitzeko asmorik ote duten ere.

Bizitza Jokoan.- Agerraldi-eskaerak, Mugarik Gabe kolektiboak aurkeztuak, Araban eta Hondurasen ingurumenaren, lurraren defentsaren eta lurraldearen arloan adituak diren pertsona talde batek Ingurumen eta Hirigintza Batzordean eta Lehendakaritza, Euskara, Berdintasuna, Lankidetza eta Giza Eskubideen Batzordean agerraldia egin dezaten, Bizitza Jokoan izeneko giza eta natura eskubide bortxatuen gaineko ikerketa aurkezteko helburuarekin.

INTERPELAZIOA

Prezioen igoeraren eragina.- Interpelazioa, Diputatu Nagusiari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, elikagaien eta oinarrizko produktuen prezioen igoerak Arabako familia askoren ekonomiari sortu dien eragin larriaren ingurukoa.

GALDERAK

Zuhaitz-mozketa Ebro ibaiaren ertzean.- Kontroleko osoko bilkuran erantzuteko galderak, Ingurumen foru-diputatuari zuzenduak, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztuak, Iberdrolak Ebro ibaiaren ertzean, KBE eremua den eta Red Natura 2000 sareari dagokion Baños de Ebro / Mañueta inguruan egindako lanen eta zuhaitz-mozketen gainekoak.

Ura garraiatzeko lanak.- Idatziz erantzuteko galderak, Lurralde Orekako foru-diputatuari zuzenduak, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztuak, Arabako Suhiltzaileen langileek ura garraiatzeko egindako lanen gainekoak.

Martxoaren 3ko Biktimen Oroimenezko Zentroaren Fundazioa.- Idatziz erantzuteko galderak, Diputatu Nagusiari zuzenduak, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztuak, Martxoaren 3ko Biktimen Oroimenezko Zentroaren Fundazioa sortzearen ingurukoak.

Idatziz erantzuteko galdera, Diputatu Nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Gasteizko Apezpikutzak Martxoaren 3ko Biktimen Oroimenezko Zentroa abian jartzeko ezarritako baldintzen ingurukoa.

Guraso lerrokatzearen sindromea.- Idatziz erantzuteko galderak, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzenduak, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztuak, onartu zen mozio honi (1109 espediente-zenbakia) dagozkionak: Mozioa, zeinaren bidez Arabako Foru Aldundiari neurriak har ditzan  eskatzen baitzaio Adingabeen eta Familiaren Arloak Guraso Lerrokatzearen  Sindromea erabil ez dezan.

Mahatsaren prezioa.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, mahatsaren prezioaren eta mahatsa erosteko kontratuak egitearen ingurukoa, Elikagaien Kalitatea defendatzeko Legea kontuan hartuz.

Berrikuntza Irekiko eta Sormen Transferentziazko Zentroa.- Idatziz erantzuteko galderak, Diputatu Nagusiaren Sailari zuzenduak, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztuak, Arabako Berrikuntza Irekiko eta Sormen Transferentziazko Zentroaren ingurukoak.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Foru-aginduak.- Informazio-eskaera, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, 201/2022 eta 260/2022 Foru Aginduen kopia bana eskatzeko.

Azazetako haize-parkea.- Informazio-eskaera, Ingurumen eta Hirigintza foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, “Azazeta haize-parkea” egitasmoarekin lotutako espediente osoaren kopia eta txostenak eskatzeko.

Kontratuak Grupo Babestenekin.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiak Grupo Babestenekin sinatutako kontratuen gainekoa.

Nekazaritza Politikako Batzordearen aktak.- Informazio-eskaera, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, 2021eko apiriletik gaurko egunera arte Foru Aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren artean egindako Nekazaritza Politikako Batzordeko akten kopia eskatzeko.