Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2022 ira. 13

Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:

FORU-ARAUAK

Bide-segurtasuna.- Foru-arau proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmena berrestekoa, trafikoaren eta ikuskaritzaren, eta errepideen eta bide-informazioa trukatzearen arloan, bide-segurtasuna hobetzea helburu.

Hainbat zerga.- Foru arau proposamena, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, testu bategin hauek aldatzeko: Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko Foru Araua, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergari buruzko Foru Araua, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari buruzko Foru Araua eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzko Foru Araua.

MOZIOAK

Baso-suteen prebentzioa.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, baso-suteak prebenitzeko neurri berriak hartzeari buruzkoa.

Landa-eremuan mamografiak egiteko unitate mugikorra.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako landa-eremuan mamografiak egiteko unitate mugikor bat instalatzeari buruzkoa.

BEI Vitoria-Gasteizen.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Bus Elektriko Inteligenteak (BEIk) Vitoria-Gasteizen sortzen duen eragin negatiboa leheneratzekoa.

Osasun arloko foru gastua.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabari osasun arloko foru gastuaren guztizkoa ordain diezaion eskatzeko Eusko Jaurlaritzari.

Suteen prebentziorako formakuntza.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako landa-inguruneko biztanleriari suteen aurrean arriskuak prebenitzeko, lehen sorospenetarako eta suteak prebenitzeko eta itzaltzeko neurrien gaineko formakuntza ematea bultzatzekoa.

Nekazaritza-sektoreari suteen aurka laguntzea.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, nekazaritza-sektoreari suteen aurka laguntzeko neurriei buruzkoa.

Garoñako zentral nuklearra.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Garoñako zentral nuklearra behin betiko ixtea berrestearen eta energia nuklearra eraistearen eta pixkanaka bertan behera uztearen gainekoa.

Azken erreforma fiskalaren balantzea.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, EAJk, PSEk eta PPk 2017an itundutako azken erreforma fiskalaren balantzea eskatzeko.

AGERRALDIAK

Lehortearen aurrean hartzeko neurriak.- Agerraldi-eskaera, presako prozeduraren bidez, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Ingurumen eta Hirigintza foru-diputatuak Batzorde Iraunkorrean agerraldia egin dezan, Arabako Lurralde Historikoa dagoeneko pairatzen ari den lehortearen aurrean Arabako Foru Aldundia hartzen ari den edota hartuko dituen neurrien berri emateko.

Zambranako sutearen balorazioa.- Agerraldi-eskaera, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek aurkeztua, Zambranako alkateak Lurralde Orekako Batzordearen aurrean agerraldia egin dezan, uda honetan bere herrian izandako sutea baloratzeko.

INTERPELAZIOA

Patronalaren eta sindikatuen arteko ituna.- Interpelazioa, Diputatu Nagusiari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako patronalaren eta sindikatuen artean itun bat sustatzearen inguruan zer asmo duen jakiteko.

GALDERAK

Ebro ibaiaren zuhaiztiari eragin dion Iberdrolaren proiektua.- Osoko bilkuran erantzuteko galderak, Ingurumena eta Hirigintza foru-diputatuari zuzenduak, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztuak, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk sustatu duen eta Ebro ibaia KBEko zuhaiztiari eragin dion proiektuaren betearazpenari buruzkoak.

Arrain-hazkuntzako faunaren heriotza-tasa.- Osoko bilkuran erantzuteko galderak, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzenduak, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztuak, Arabako ibaietako arrain-hazkuntzako faunaren heriotza-tasari buruzkoak.

Salvatierra/Agurain – Vitoria-Gasteiz autobus-linearen transferentzia.- Osoko bilkuran erantzuteko galderak, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-arauari zuzenduak, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztuak, Salvatierra/Agurain eta Vitoria-Gasteiz arteko autobus-linearen transferentziaren egoera eta linea horretako abonuetan ezarri beharreko deskontuak ezagutzeko.

Saratxoko saihesbideko seinaleztapena.- Batzordean erantzuteko galdera, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Saratxoko saihesbidean dagoen Nerbioi ibaiaren seinalearen gainekoa.

Enpresa energetikoak eta finantzarioak Araban.- Idatziz erantzuteko galdera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, egoitza fiskala Arabako Lurralde Historikoan duten energia-enpresei eta finantza-erakundeei buruzkoa.

Enplegu publikoa egonkortzeko EPEa.- Idatziz erantzuteko galdera, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren ingurukoa.

Berrikuntza Irekirako Zentroaren ekipamendua.- Idatziz erantzuteko galdera, Diputatu Nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Berrikuntza Irekirako Zentroaren ekipamendua partidaren betearazpenaren gainekoa.

Haize-parke berrietarako izapideak.- Idatziz erantzuteko galdera, Ingurumena eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Eusko Jaurlaritzak parke eoliko eta fotovoltaikoen proiektu berrietarako egin beharreko izapideak murrizteko, eta, ondorioz, prozedura hori arintzeko hartutako erabakiak Sailari eta Arabako herritarrei nola eragiten dien jakiteko.

Erosotasun termikoa pertsona nagusien egoitzetan.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Araban kokatutako pertsona nagusien egoitzetako erosotasun termikoaren gaineko hainbat kontu ezagutzeko.

Adingabeentzako baliabideak ixtea.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Estibalizko behin-behineko unitateko eta Gasteizko Arreta Terapeutiko Hezigarrirako Lurralde Zentroko tutoretzapeko adingabeen baliabidea ixtearen gainekoa.

Euskara upategietan sustatzea.- Idatziz erantzuteko galdera, Diputatu Nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, honen ingurukoa: 486/2022 Erabakia, abuztuaren 2koa, Gobernu Kontseiluarena, zeinaren bidez Nekazaritza Sailetik transferentzia bat egitea erabakitzen baita Arabako Errioxako upategietan euskara erabiltzea sustatzeko.

Proiektuen finantziazioa.- Idatziz erantzuteko galdera, Diputatu Nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, honen ingurukoa: 487/2022 Erabakia, abuztuaren 2koa, Gobernu Kontseiluarena, zeinaren bidez Kreditu Globalaren transferentzia bat egitea adosten baita, Araba in progress ekimenaren esparruan egiten diren topaketak finantzatzeko, besteak beste.

Mobility Lab fundazioa.- Idatziz erantzuteko galdera, Diputatu Nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Mobility Lab Fundazioaren jarduera-planean aurreikusitako kontratazioen gainekoa.

AMA Partzuergoa sortzea.- Idatziz erantzuteko galdera, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, AMA Partzuergoa sortzeari buruzkoa.

Abeltzaintza-ustiategientzako laguntzak.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, abeltzaintza-ustiategientzako laguntzen eta Assaf arrazaren gaineko hainbat konturen ingurukoa.

Arabako Foru Suhiltzaileak Erakunde Autonomoaren Hitzarmena.- Idatziz erantzuteko galdera, Lurralde Orekako foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Suhiltzaileak Erakunde Autonomoaren lan-hitzarmenaren negoziazioari buruzkoa.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Enplegu publikoa egonkortzeko EPEa.- Informazio-eskaera, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren ingurukoa.

Berriztagarrien proiektuak.- Informazio-eskaera, Ingurumen eta Hirigintza Sailera zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, berriztagarrien proiektuei buruzkoa.

Fair Saturday Araba.- Informazio-eskaera, Diputatu Nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Fair Saturday Araba ekimenarekin lotutako dokumentazio guztiaren kopia eskatzeko.

Baso-suteak Araban.- Informazio-eskaera, Lurralde Orekako foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, aurtengo urtean Arabako Lurralde Historikoan, Trebiñu Konderria barne, gertatutako baso-suteen zerrenda eskatzeko.

Ardi-aziendaren errolda.- Informazio-eskaera, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, gaur egun Araban dagoen ardi-aziendaren erroldaren zerrenda eskatzeko.

BESTELAKO GAIAK

Gureak Araba kolektiboak gonbidapen bat aurkeztu du, Gizarte Ongizateko batzordera zuzendua, Vitoria-Gasteizko beren instalazioetan bertan bisita egiteko.