Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mesa
2022 mai. 10

Arabako Batzar Nagusietako Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:

MOZIOAK

Entzia Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu adieraztea.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak aurkeztua, Entziari KBE adierazpena eman ordez Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE) adierazpena ematea azkartzeko.

Gazteen osasun mentala.-  Interpelazioaren ondoriozko mozioa, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztua, gazteen osasun mentala zaintzeko baliabideei buruzkoa.

Garabide Plana.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztua, Garabide Planaren kontu-sailari buruzkoa.

Guraso bakarreko familiei bermeak emateko esparrua.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak aurkeztua, Araban guraso bakarreko familiak berme guztiekin babesteko araudi-esparrua ezartzeko.

Axpuru eguneko arretarako zentroa.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztua, Axpuru eguneko arretarako landa-zentroari buruzkoa.

Cohusing sustatzea.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak aurkeztua, Araban cohousing edo etxebizitza kolaboratiboaren eredua sustatzeko.

Polinizatzaileen kontserbazio-plana.- Lur Jareetako Osoko Bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak aurkeztua, Lurralde Historikoan polinizatzaileen kontserbaziorako ekintza-plan bat egiteko.

Miranda-Altsasu/Alsasua trenbidearen modernizazioa.- Lur Jareetako Osoko Bilkuran eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztua, Miranda-Altsasu/Alsasua trenbidea biziberritzeari eta modernizatzeari buruz. 

Landa eremuan mamografiak egiteko unitate mugikorra.- Lur Jareetako Osoko Bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztua, Arabako landa-eremuan mamografiak egiteko unitate mugikor bat instalatzeari buruzkoa.

AGERRALDIAK

Betearazi gabeko kontu-sailak.- Nekazaritza Saileko foru-diputatua agertzeko eskaera, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztua, azaldu dezan zein diren 2021eko aurrekontuko zenbait kontu-sail betearazi ez izanaren arrazoiak.

Behi-ustiategien Antolamendua.- Nekazaritza Saileko foru-diputatua agertzeko eskaera, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztua, Behi-ustiategien Antolamendurako Errege Dekretuaren proiektuari, horrek Arabako ustiategiei sortzen dien eraginari eta AFAk abeltzaintza arloan dituen eskumenei buruzko informazioa eman dezan.

GALDERAK

Uraren kanona nekazaritza-sektoreari.- Batzordean erantzuteko galdera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztua, nekazaritza-sektoreari uraren kanona ezartzeari buruzko informazioa eman dezan.

Gamarratik Miñaora arteko bizikleta-bide berria.- Idatziz erantzuteko galdera, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztua, Gamarratik Miñaora eraiki nahi den bizikleta-bide berriari buruzkoa.

Laia marka.- Idatziz erantzuteko galdera, Diputatu Nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztua, Laia markari buruzkoa.

Aurrekontuko partidak.- Idatziz erantzuteko galderak, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzenduak, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztuak, Jokabide-arazoak dituzten adingabeentzako egoitza eta GOFEren erakunde-ereduaren azterlana izeneko aurrekontuko partidei buruzkoak.

Babesletza-kontratua The Grand Wines Premium erakundearekin.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritza  Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztua, The Grand Wines Premium erakundearekin publizitaterako egin den babesletza-kontratua barne hartzen duen jardueren memoriari buruzkoa.

Landaretza-mozketa Iturrietako etxaldean.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritza Sailari zuzendua, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztua, Iturrieta etxaldearen inguruko zuhaitz- eta landaretza-mozketari buruzkoa.

Energia berriztagarrien hornikuntzarako deialdia.- Idatziz erantzuteko galdera, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztua, 119/2022 Akordioaren araberako energia berriztagarrien hornikuntzarako deialdiari buruzkoa.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Entzia HBBE izendatzea.- Informazio-eskaera, Ingurumena eta Hirigintza foru diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak aurkeztua, Entziari KBE (Kontserbazio Bereziko Eremu) izendapena eman ordez, HBBE (Hezgaztientzako Babes Bereziko Eremu) izendapena emateko izapidearen ingurukoa.

Laia Eskolako memoriak.- Informazio-eskaera, Diputatu Nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztua, Laia Eskolako memoriak eskatzeko.

Ehiza-barrutiak.- Informazio-eskaera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztua, Araban dauden ehiza-barrutien zerrenda eskatzeko.

San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaien kostuak.- Informazio-eskaera, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide taldeari zuzendua, 2022. urtean San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak egitearen ondorioz sail horrek izan dituen kostuei buruzkoa.