Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2021 ira. 14

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

FORU-ARAUAK

EAEko organismo ordaintzailea.- Foru arau proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearekin sinatutako lankidetza hitzarmena berresteko, NBEF eta LGENG funtsen kargura finantzatutako zuzeneko laguntzen eta landa garapenerako neurrien kudeaketari lotutako jarduerak eskuordetzeari buruzkoa.

MOZIOAK

Vitoria-Gasteiz eta Bilbo arteko bidaiarien garraioa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Arabaren eskumenekoa den autopista bidezko Bilbo/Vitoria-Gasteiz A-3714 autobus-linean garraio publikoaren prezioa murrizteko eta bidaien kopurua handitzeko.

Indarkeria ekintzak eta istiluak poliziarekin.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, aurreko asteotan izan diren indarkeria-ekintzak eta poliziaren aurkako borrokak gaitzesteko.

Etakideei egindako omenaldia arbuiatzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, ETA erakunde terroristako kideei egindako omenaldiak arbuiatzeko eta haiek ekiditeko behar diren neurriei buruz.

PobrezPobrezia energetikoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, pobrezia energetikoari buruz.

Europako funtsak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Arabako udalentzako europar laguntzei buruz.

AGERRALDIAK

Lanak Dulantziko ubidean.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, informazioa eman dezan Dulantziko ubidearen egoerari behin betiko konponbide bat emateko instituzio arteko lan-taldearen lanen eboluzioaz eta Ingurumen arloko fiskaltzak eginbideak hasi izanaz egiten duen balorazioa.

Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak AMVISAko Administrazio Kontseiluko lehendakariaren agerraldia eskatu du, informazioa eman dezan Dulantziko kanalaren egoerari behin betiko konponbide bat emateko instituzio arteko lan-taldearen lanen eboluzioaz eta Ingurumen arloko fiskaltzak eginbideak hasi izanaz egiten duen balorazioa azaldu dezan.

Aldaketak eredu energetikoetan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Ekiola kooperatiboko zuzendariaren agerraldia eskatu du, Ingurumen eta Hirigintza Batzordean, eredu energetikoei buruzko informazioa eman dezaten.

Arabako hondakinen txostena.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Hondakinen Behatokiko arduradunen agerraldia eskatu du Ingurumen eta Hirigintza Batzordean, Arabako hondakinei buruzko 2020ko txostena aurkez ditzaten.

GALDERAK

Vitoria-Gasteizko harremana adingabeen arloan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari zuzendua, jakiteko irizpide-aldaketarik izan den AFA eta Gasteizko Udaltzaingoaren artea adingabeen arloko eskumena dela-eta.

INTERPELAZIOAK

Zanbrana hildako langilearen kontratazio-eredua.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, azaldu dezan zein asmo dituen eta zein gogoeta egiten dituen Zanbranan irailaren 6an zuhaitzak mozteko lanetan hildako beharginarekin erabilitako kontratazio-ereduaz, kontratatutako lanen segurtasunerako ezarritako kontrolez eta gertatu denaren ondoren bultzatu beharreko aldaketez edo ekintzez.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Zanbranan hildako langileak enpresarekin zuen kontratua.-  Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Nekazaritza Saileko foru diputatuari, eskatzeko Zanbranan zuhaitzak mozteko lanetan hildako langilearen ardura izan zuen basogintza-enpresarekin sinatutako kontratuaren kopia.

The Grand Winesen babesletza.-  Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko The Grand Wines babesletza-kontratuari buruz.