Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2022 api. 26

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

ARAUGINTZA DEKRETUA

Zergak aldatzea.- Foru Gobernu Kontseiluaren 6/2022 Zerga premiazko araugintzako dekretua, apirilaren 12koa, onesteko alda daitezela zerbitzu digital jakinen gaineko zerga eta finantza transakzioen gaineko zerga.

MOZIOAK

Hondakinen tratamenduaren kudeaketa publikoa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, ontzien hondakinak sailkatzeko eta tratatzeko instalazioa kudeaketa publikoa izan dezan.

Oliba-sektorearen suspertzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Arabako Errioxako oliba-sektorea suspertzeko aukerari buruz.

Prezioen igoeraren eraginak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioa ondoriozko mozioa aurkeztu du, prezioen igoera orokorra eragiten ari den ondorio larriei eta hartu beharreko neurriei buruz.

AGERRALDIAK

Lurraldearen aurrekontua exekutatzeko foru-araua aldatzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Arabako Lurralde Historikoko 2022. urterako aurrekontua gauzatzeko abenduaren 21eko 33/2021 Foru Araua aldatzeko foru-arau proiektuari buruz informazioa eman dezan.

Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Arabako Lurralde Historikoko 2022. urterako aurrekontua gauzatzeko abenduaren 21eko 33/2021 Foru Araua aldatzeko foru-arau proiektuari buruz informazioa eman dezan.

Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Arabako Lurralde Historikoko 2022. urterako aurrekontua gauzatzeko abenduaren 21eko 33/2021 Foru Araua aldatzeko foru-arau proiektuari buruz informazioa eman dezan.

Lurreko garraioen arloko tasen erregulazioa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Bide Azpiegiturak eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Arabako Foru Aldundiak errepideko lurreko garraioen arloan zerbitzuak eman, nahitaezko titulu eta liburuak jaulki eta jarduerak egiteagatiko tasak arautzen dituen foru-arau proiektuaren berri eman dezan.

Klima Araba 2050 Estrategia.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Klima Araba 2050 estrategia eta estrategiaren prozesu parte-hartzailearen emaitzak aurkez ditzan.

Basozain baten aurkako espedientearen urratsak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Andoni Díaz karrerako funtzionarioaren aurka izapidetu den espedientean egindako urratsen berri emateko.

INTERPELAZIOAK

GOFEren laguntzen deialdia.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, GOFEk desgaitasuna duten pertsonen arloko laguntzen deialdiaren erregulazioa eta kudeaketa aldatu eta/edo hobetzeari buruz.

Entzia KBE Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu izendatzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Foru Aldundiak Entzia KBE Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu izendatzeari buruz dituen asmoak ezagutzeko.

Garabide partida.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioa egin dio Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari, garabide partidari buruz.

Gazteen osasun mentala.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, gazteen osasun mentalaren egoerari buruz.

Zerga-itzulketak bizkortzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioa egin dio Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari, autonomoen zerga-itzulketak arintzeari buruz dituen asmoak azaltzeko, autonomoen zerga-itzulketak arintzeari buruz dituen asmoak azaltzeko.

Hiltegi-proiektu berria.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Interpelazioa, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua,  Arabarako hiltegi-proiektu berri baten azterketari buruz.

GALDERAK

Arabarren egoitza-proiektuak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Arabarren I eta Arabarren II egoitzen proiektuei buruz.

SEA Arabako Enpresen proposamenak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera aurkeztu du, SEA Arabako Enpresen ordezkariek joan den apirilaren 7ko Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Batzordean egindako proposamenei buruz.

Otsoak abereei egindako erasoak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, otsoak, azeriak eta saiek azken hilabeteetan abereei egindako erasoei buruz.

Iekorako errepidea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak asoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Iekora herriaren erditik errepidea egiteari buruz.

Energia Arabako Erdialdeko Lurralde Arloko Planan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galderak aurkeztu ditu, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Erdialdeko Lurralde Plan Partzialaren aurrerapen-dokumentuaren laburpenaren energiari buruzko atalaren ingurukoak.

Intsektu polinizatzaileen kontserbazioa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, intsektu polinizatzaileen kontserbazioaren aurrean bere sailak egin dituen jarduketen berri izateko.

Beharrizan-egoeretarako laguntzak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, beharrizan-egoeretarako laguntzei buruz.

Martxoaren 8aren inguruko jarduerak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, 2022ko martxoaren 8aren inguruan antolatutako eta garatutako jarduerei buruz.

Gaixotasun mentala duten pertsonei DBE kentzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Lanbidek DBE prestazioa kentzeko jakinarazpena egin ondoren bizitoki-alternatibarik gabe geratzen diren gaixotasun mentala duten pertsonen egoerari buruzkoa.

Lurraldearen aurrekontua exekutatzeko foru-araua aldatzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Arabako Lurralde Historikoko 2022. urterako aurrekontua gauzatzeko abenduaren 21eko 33/2021 Foru Araua aldatzeko foru-arau proiektuari buruz informazioa eman dezan.

Oiongo egoitzako jarduera ludikoak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Oiongo egoitza publikoko jarduera ludikoei buruz.

Urbide Partzuergoaren publizitate-kanpaina.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Sailari zuzendua, Urbide Partzuergoak egindako publizitate-kanpainari buruz.

Sozietateen gaineko Zergaren.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, Sozietateen gaineko Zergaren karga-tasa efektiboari buruz.

BAT txartelaren interoperabilitatea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, BAt txartelaren interoperabilitateari buruz.

Errepideetan habitaten zatiketa murriztea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, errepideetako habitaten zatiketa murrizteko programari buruz.

Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren laguntzak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, 2020-2021 deialdiko Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren kargurako laguntzei buruz.

UNESCO Etxearen lanak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, UNESCO Etxeak egin beharreko lanei buruz.

Enplegu publikoaren behin-behinekotasun murriztea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 legeari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

GOFEn dauden programa-kontratudun lanpostuak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, GOFEn dauden programa-kontratudun lanpostuei buruz.

Finantzazioa eskatzen duten elkarteak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Diputatu Nagusiaren Sailari zuzendua, Dirulaguntzak elkarteak eta kolektiboak izeneko partidaren kontura finantzaketa eskatu duten elkarteei buruz.

Fakturak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Arabako Foru Aldundiak 2021ean eta 2022an hainbat subjekturi ordaindutako edozein fakturaren kopia.

Aresketako bolatokiari buruzko txostenak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, Aresketako Bolatokiari buruz sailak egindako txosten guztien kopia eskatzeko.

EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Aresketako Bolatokiari buruz eta honen balizko eraispenarekin zerikusia daukan eta sailaren esku dagoen dokumentazio guztiaren kopia eskatzeko.