Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak
Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:
MOZIOAK
Laguntzaile Pertsonaleko Prestazioa LGSrekin parekatzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Gizarte Ongizate Batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Laguntzaile Pertsonaleko Prestazioa LGSrekin parekatzeko.
Gerraren ondorio ekonomikoei buruzko batzordea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak mozioa aurkeztu du, Ukraniako gerrak eragindako krisi sozioekonomikoaren ondorioei aurre egiteko neurriak partekatzeko eta elkarrekin aritzeko elkarlanerako batzorde iraunkorra sortzea proposatzen duena. Presako prozeduraz izapidetuko da.
AGERRALDIAK
Iruña-Veleiako plan zuzentzailea.- Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuaren agerraldia, informazio-bileran, Iruña-Veleiako 2010-2020 Plan Zuzentzailearen memoriari eta erromatar hiriaren etorkizuneko ekintza-estrategiari buruzko informazioa emateko.
Sailaren politika orokorra.- Bide Azpiegituren eta Mugikortasuneko Foru Diputatuaren foru-diputatuaren agerraldia, informazio-saioan, bere sailaren politika orokorraren berri emateko.
Apdemaren 24 orduko zerbitzua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Apdemak kudeatzen dituen talde-etxeetan edo laguntzadun etxebizitzetan 24 orduko zerbitzua ezartzeari buruz.
Espedientea basozain baten aurka.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuaren presako agerraldia eskatu du, Andoni Díaz karrerako funtzionarioaren aurka izapidetu den espedienteaz eta haren lan-egoeraz informazioa emateko.
Taxia garraiobide gisa erabiltzeko laguntzak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azalpenak eskatzeko taxia garraiobide alternatibo gisa erabiltzeko laguntza-programaren funtzionamenduari buruz.
Gerraren ondorioen aurkako neurriak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak diputatu nagusiaren agerraldia eskatu du azaldu dezan zein neurri hartuko dituen Foru Gobernuak Ukrainako gerrak eragindako krisi sozioekonomikoaren ondorioei aurre egiteko.
SEA Arabako Enpresak.- SEA Arabako Enpresen ordezkarien agerraldi-eskaera, bilkura informatiboan, Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Batzordean, covid-aren osteko efektuak, Ukrainako inbasioak eta garraioaren grebak batera gertatzeak Arabako enpresetan eta ekonomian sortu duen egoeraz duten kezka azaltzeko
Mendien Zebitzuko buruaren aurkako epaia.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Andoni Díaz basozainaren agerraldia eskatu du, Nekazaritza batzordean, Arabako Probintzia Auzitegiko 46/2022 epaia eragin duten gertakarien berri emateko.
INTERPELAZIOAK
Pobreziaren igoera.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, azaldu ditzan zein diren AFAren asmoak egungo krisi ekonomiko eta soziala larritzearen ondorioz Araban pobreziak gora egingo duen dioten aurreikuspenen aurrean.
Plaza publikoak eskuratzea adinekoentzako egoitzetan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioa egin dio Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari, jakiteko asmorik duen adinekoentzako egoitzetako plaza publikoak eskuratzeko dagoen diskriminazioarekin amaitzeko, eta ZLPEekin diruz lagundutako plazak plaza itundu bihurtzeko dituen asmori buruz.
Olibaren sektorea bultzatzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Errioxako oliba-sektorea bultzatu eta garatzeari buruz.
Osasun-gastua finantzatzeko hitzarmena Eusko Jaurlaritzarekin.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, azaldu dezan zergatik ez den hobekuntzarik izan Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak osasun-gastua finantzatzeko sinatu duten hitzarmenean.
Ontziak sailkatzeko instalazioa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioa egin dio Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari, ontzien hondakinak sailkatzeko instalazioaren ustiapenaren inguruan.
Prezioen igoeraren eraginak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, prezioen igoera orokorra eragiten ari den ondorio larriei eta hartu beharreko neurriei buruz.
GALDERAK
NPBren plan estrategikoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren egoerari buruz.
Mendien zerbitzuburuaren aurkako epaia.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Probintzia Auzitegiaren 46/2022 epaiari buruz, zeinaren bidez Mendi Zerbitzuko burua kondenatzen baita eta ehiza-salaketekin zerikusia duten beste gai batzuk.
Trenbide-lotura berria Madrilekin.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Gasteiz-Madril loturako trenbide-zerbitzu berriari buruz.
Covid maileguen itzulketa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako enpresen egoerari buruz, eta, bereziki, KOIren COVID maileguak edo Elkargik abalatutakoak itzultzeari buruz.
Udaraba.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, Udaraba 2022ren eskaintzari buruz eta, oro har, programa honen azken urteetako garapenari buruz.
Errepideak erabiltzeagatiko ordainketa-sistema.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, 2023rako Espainian errepideak erabiltzeagatik agindutako ordainketa-sistemari buruz.
Kontratua The Grand Wines-ekn.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Foru Aldundiak eta The Grand Wines-ek Arabako ardogintzaren sektorea sustatzeko sinatutako babesletza-kontratuari buruz.
Nekazaritza eta abeltzaintzako produktuen ekoizpenaren kostua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Batzordean erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, nekazaritza eta abeltzaintzako produktuen ekoizpen-kostuari buruz.
Irisgarritasuna sustatzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Irisgarritasuna Sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legearen betetze-maila ezagutzeko.
Olibaren sektorea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Errioxako oliba-sektoreari buruz.
Errentaren kanpaina.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, 2019 eta 2021ko ekitaldietako likidaziorako Errentaren Kanpainari buruz.
Gasteiz HZTa ixtea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua Gasteiz HZT itxi izanari buruz.
Adimen-desgaitasunerako baliabidea Aiaraldean.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eguneko zentro bat eta egoitza-zentro bat duen adimen-desgaitasunerako baliabideari buruz, zeina jasota baitago Aiaraldeko Beheralako Jarduketa Planan.
Samaniego egoitzako igogailuak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Samaniego egoitzako igogailuei buruz.
Le Grand Départ Tour de France 2023 antolatzeari atxikitzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Grand Départ Tour de France-Pays Basque 2023 ekitaldia antolatzeko 2021-2023 lankidetza hitzarmena berresten duen foru arau proiektuaren inguruan.
Turismo-bonoak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, ostalaritzaren sektoreari laguntzeko turismo-bonoei buruz.
2021eko aurrekontuaren partidak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galderak aurkeztu ditu, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari eta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari zuzenduak, 2021eko aurrekontuko zenbait partidari buruz
Ticket Bai.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, Ticket Bai ezartzeko beharra duten zergadunei buruz.
Bastidako hobi komuna.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, frankismoak eraildako zortzi errioxar lurperatuta dauden Bastidako hobi komunari duintasuna emateko egin diren eta egingo diren ekintzen berri izateko.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Le Grand Départ Tour de France 2023 antolatzeari atxikitzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Grand Départ Tour de France-Pays Basque 2023 ekitaldia antolatzeko 2021-2023 lankidetza hitzarmena berresten duen foru arau proiektuaren inguruan egindako Berdintasun Txostenaren kopia eskatzeko.
Zentral hidroelektrikoen proiektuei buruzko txostena.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Subijana eta Gasteiz Zentral Hidroelektriko itzulgarrien proiektuen inguruan sailak egindako edozein txostenen kopia eskatzeko.
Hitzarmenak Apdemarekin.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, laguntzadun etxebizitzak kudeatzeko Apdemarekin dituen hitzarmenei buruz.
Merkataritzaren sektorean ordezkaritza duten elkarteak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, merkataritzaren sektorean ordezkaritza duten elkarteei buruz.
Desgaitasunerako norbanakoen laguntza teknikoak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, desgaitasunerako norbanakoen laguntza teknikoen deialdiari buruz.