Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaia
2022 mar. 15

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

MOZIOAK

Azken baliabideko tarifa galdara komunitarioentzat.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu Batzarkide Taldeak aurkeztua, eskatzeko azken baliabideko tarifa bat galdara komunitarioentzat.

Beheko kategoriak LGSrekin parekatzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Gizarte Ongizatearen Batzordean eztabaidatzeko mozio bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Sailari eta INDESA 2010 SLri eskatzeko LGSrekin pareka ditzala INDESA 2010 SLren soldata-tauletan hortik behera dauden kategoria profesionalak.

Artoaren eta zerealaren laborantza sustatzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Araban artoaren eta ekilorearen laborantza sustatzeko.

AGERRALDIAK

Foro Gobernu Kontseiluaren erabakia.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Nekazaritza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azaldu dezan 2022ko martxoaren 1eko Foru Gobernu Kontseiluaren 114/2022 Erabakia azaldu dezan.

Iruña-Veleiako Plan Zuzentzailea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, eman dezan Iruña-Veleia 200-2020 Plan Zuzentzailearen azken memoriaren berri.

Araba Abolizionista.- Araba Abolizionista plataformako ordezkariek agerraldi-eskaera, informazio-bilkuran eta dagokion batzordearen aurrean, indarkeria instituzionala salatzeko eta feminismoaren izaera abolizionista aldarrikatzeko.

GALDERAK

Zentroetan artatutako adingabeak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari zuzendua, 2021eko maiatzetik gaurdaino Aldundiaren titulartasuneko lagundu gabeko adingabe atzerritarrentzako zentroetan artatutako adingabeen kopuruari buruz.

Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak ere idatziz erantzuteko galdera bat egin du, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari zuzendua, 2020ko maiatzetik gaurdaino Bidebarria I eta IIn dauden lagundu gabe adingabe atzerritarren kopuruari buruz.

Green Capital-aren urteurrenaren gastuak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, Vitoria-Gasteiz Europako Green Capital izendatu izanaren hamargarren urteurrena ospatzeko ekimenak garatzeko gastuei buruz.

L9 autobus linearekin eta BAT txartelaz ordaintzeko arazoak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galderak aurkeztu ditu, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, L9 autobusarekin eta BAT txartelaz telematikoki ordaintzearekin izan dirne hainbat arazori buruz.

Gamarrako zubiko kartelaren itzulpena.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Gamarrako zubiko kartelaren itzulpenari buruz.

Bitarteko elektronikoak erabiltzeko laguntza.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, bitarteko elektronikoak erabiltzeko laguntzari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Batzordean agerraldirik ez egitea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak diputatu nagusiaren eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Andoni Díaz Blanco basozainaren aurka izapidetutako espedientea dela-eta Batzar Nagusietan agerraldia ez egiteari buruz.

Dibertsitate funtzionalerako baliabideetako itxarote-zerrenda.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Araban dibertsitate funtzionala duten pertsonei arreta emateko hainbat baliabidetara sartzeko dagoen itxarote-zerrendari buruz.

BESTELAKO GAIAK

Altan Bernedo.- Altan Bernedo enpresako langileen batzordeak idazki bat bidali du, Arabako Batzar Nagusiei eskerrak emateko enpresako langileei euren lan-egoera hobetzeko borrokan erakutsitako babesagatik.

Bidesariak A-636 errepidean, Gipuzkoa.- Jon Fontalva Larribak erakundeen inplikazioa eskatu du BIDEGIk kudeatzen dituen gaitasun handiko bideetan arabarrak jasaten ari diren diskriminazioari dagokionez, bidesari berria ezarri baita A-636 errepidean Bergara eta Beasain artean, eta idazkiak erantsi ditu Arabako diputatu nagusiari eta Bide Azpiegituretako eta Mugikortasuneko foru diputatuari helarazteko.