Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2022 mar. 01

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

ARAUGINTZA DEKRETUA

Atzerrian dauden ondasun eta eskubideei buruzko informazioa.- Foru Gobernu Kontseiluaren 2/2022 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, otsailaren 22koa, onespena emateko atzerrian kokatuta dauden ondasun eta eskubideei buruzko informazioa emateko betebeharraren araudia aldatzeari.

FORU ARAUA

Euskarazko hedabideak.- Foru arau proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundien arteko lankidetza hitzarmena berresteko, 2022-2024 aldian euskara hutsezko hedabideen funtzionamendu ziurtatzeko.

MOZIOAK

Gasteizko Mendiak parke naturala izendatzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Gasteizko Mendiak parke naturala izendatu dadin eta, horretarako, Natur Baliabidea Antolatzeko Plana onetsi dadin, zeinak natura-ingurune hau eraldatze-mehatxuetatik eta balio naturalen galeratik babestuko baitu, eta zeinak aintzat hartuko baititu eragindako Arabako udalak eta kontzejuak.

Covid-19 maileguen baldintzak hobetzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, enpresa eta autonomoen Covid-19 maileguen baldintzak hobetzeko. Eskatzen da presako prozeduraz izapidetzeko.

Adinekoek banku-sistemetara sartzea.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek mozioa aurkeztu dute, Arabako 65urtetik gorako pertsona guztiei beharrezko banku-zerbitzuak erabili ahal izatea erraztu eta bermatzeko.

AGERRALDIAK

Adikzioen Prebentzio Komunitariorako Foru Plana.- Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldia, informazio-bileran, 2021-2026 Adikzioen Prebentzio Komunitariorako Foru Plana aurkezteko.

Mendien zerbitzuburuaren eta Fiskaltzaren arteko akordioa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Nekazaritza Saileko foru diputatuaren presako agerraldia eskatu du, baloratu dezan Mendien Zerbitzuburuak Fiskaltzarekin lortutako akordioa eta azaldu dezan zein neurri hartuko duen sailak holako jokabide okerrak berriro gertatu ez daitezen.

Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Nekazaritza Saileko foru diputatuaren presako agerraldia eskatu du, azaldu dezan bere balorazioa Mendien Zerbitzuburuak Fiskaltzarekin lortutako akordioari buruz eta horrek Arabako Foru Aldundiarentzat izan ditzakeen ondorioak.

Foru Aldundiko basozain baten idazkia.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Arabako diputatu nagusiaren presako agerraldia eskatu du, azaldu dezan zer asmo duen Arabako Foru Aldundiko basozain Andoni Díaz Blancok otsailaren 22an Arabako batzar Nagusietan erregistratutako idazkian adierazitakoa dela-eta.

Espedientea basozain bati.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuaren presako agerraldia eskatu du, Andoni Díaz karrerako funtzionarioaren aurka izapidetu den espedienteaz eta haren lan-egoeraz informazioa emateko.

Gasteizko Mendiak parke naturala izendatzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azalpenak eman ditzan Gasteizko Mendiak Parke Naturalaren tramitazioaren eta Gasteizko Mendi Garaiak Kontserbazio Bereziko Eremua proposamen berriaren inguruan.

DSBEtik baztertuta dauden eta gaixotasun mentala duten pertsonak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren presako agerraldia eskatu du, azaldu ditzan Diru Sarrerak Bermatzeko Errentatik baztertzen ari diren eta gaixotasun mentala duten pertsonek bizi duten egoera larria arintzeko egiten ari den gestioak.

Pertsonal gabezia Aguraingo egoitzan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Aguraingo Adinekoen Foru Egoitzako langile faltaren egoeraren berri eman dezan.

GOFEko langileen batzordearen adierazpenak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, GOFEko Langileen Batzordeak otsailaren 24an Gizarte Ongizateko Batzordean egindako baieztapenak balora ditzan.

Isurketa Ametzaga ibaian.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Donemiliaga eta Asparrenako Ametzaga ibaian egindako isurketaren berri emateko.

Ibaietan pilatutako zikinkeria.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Arabako arro mediterraneoko ibaietan pilatzen ari den zikinkeriaren egoeraren berri emateko.

Jon Buesa Blanco.- Jon Buesa Blanco jaunaren agerraldi-eskaera, Kultura eta Kirol Batzordean, Arkaiako Bako izeneko ondare arkeologikoaren desagerpenaren aferari buruz daukan informazioa azaldu dezan.

GALDERAK

Sexu-indarkeriari aurre egiteko krisi-zentroak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua,  indarkeria sexualari aurre egiteko krisi zentroei buruz.

Eskola-garraioa Gaubeatik.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, 16 urtetik beherako gazteentzako Vitoria-Gasteizerako eskola-garraioa dela-eta Gaubeako familiak aspalditik jasaten ari diren arazoari buruz.

Tokiko entitateentzako funtsak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, pandemiaren ondorioen eragina neutraltzeko, baldintzarik gabeko finantzazio gisa, Arabako Toki Erakundeei banatuko zaien funtsei buruz.

Egin eta klik.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Egin eta Klik gazte arabarren euskara ginkanaren inguruan.

Aurreko LEPeetan hutsik geratu ziren plazak.- Arabako popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, aurreko LEPetan hutsik geratu ziren plazei buruz.

Arabako popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, aurreko LEPetan hutsik geratu ziren plazei buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Indesa 2010ren bileren aktak.- Arabako popularrak Batzarkide Taldeak  informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Indesa 2010eko Administrazio Kontseiluak eta Akziodunen Batzar Nagusiak 2016ko urtarrilaren 1etik 2gaurdaino egindako bileren kopiak.

BESTELAKO GAIAK

Basozain baten idazkia.- Andoni Díaz Blanco basozainak idazkia aurkeztu du, Mahaiari eta batzarkide-taldeei zuzendua, aditzera emateko Arabako Foru Aldundiko ingurumen saileko basozain gisa pairatzen ari den egoera, eta instituzioaren inplikazioa eskatzeko.