Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2022 urt. 25

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

AGERRALDIAK

Baso-langile baten heriotza.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak nekzaritza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Pipaonen izandako lan-istripu batean baso-langile bat hil izanari buruz.

Altan Bernedo enpresaren egoera.- EH Bildu Batzarkide Taldeak diputatu nagusiaren agerraldia eskatu du, Lehendakaritza, Euskara, Berdintasun, Lankidetza eta Giza Eskubideen Batzordean, baloratu dezan Bernedoko altan enpresaren egoera eta gal daitezkeen lanpostuak.

Hegaldiak Kanarietara.- EH Bildu Batzarkide Taldeak lehen diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapena, Berrikuntza eta Demografia Erronka Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azal ditzan BINTER Taldeak Kanarietarako hegaldien inguruan hartu dituen azken erabakien inguruan.

Axpuruko Eguneko Arretarako Landa Zentroa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Donemiliaga, Asparrena eta Barrundiako alkateen agerraldia eskatu du, Gizarte Ongizateko Batzordearen aurrean, Axpuruko Eguneko Arretarako Landa Zentroaren beharrezko baliabidea abian jartzeko egin diren azken kudeaketen berri emateko.

Zaintza administratiboak kentzea.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek ASaren aurkako erresistentzia-sareko Arabako ordezkarien agerraldia eskatu dute, Gizarte Ongizate Batzordean, informazioa emateko zaintza administratiboa kendu izan den kasuei buruz eta beste erakunde publiko batzuekin dituzten hainbat prozedura judizialetan eta jarduketetan bizi duten babesgabetasun-egoerari buruz.

INTERPELAZIOAK

Tokiko entitateak finantzatzeko foru-araua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioa egin dio Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari, jakiteko asmorik duen 2022 urtean tokiko entitateak finantzatzeko foru-arauaren beste proposamen bat aurkezteko.

Egoitza pribatuen hitzarmena.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, jakiteko asmorik duen egoitza pribatuen sektoreko patronal eta sindikatuen eskariari men egiteko, egoitza pribatuen I. Hitzarmen Probintzia sinatzea ahalbidetze aldera.

Madril-Euskadi trenaren gabeziak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Madril eta Euskadi arteko trenbideak etengabe izaten dituen gabeziei buruz.

GALDERAK

Kontzejuen Foru Araua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua. Kontzejuen Foru Arauaren aldaketa urteko araugintza planetik kendu izanari buruz.

Euskara Aldundiaren LEPetan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, bigaren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Foru Aldundiaren lan eskaintza publikoetan euskara gehiegi baloratzeari buruz.

Hitzarmenak GOFE eta hirugarren sektorearen artean.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, GOFEk hirugarren sektorerekin dituen hitzarmenei buruz, bereziki desgaitasunaren arloan.

Laudioko hiltegia.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Laudioko hiltegia itxi izanari buruz.

Arabako Errioxako Ardoaren Bikaintasunaren Zentroa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Arabako Errioxako Ardoaren Bikaintasunaren Zentroaren egoerari buruz.

Eskola kirola.- EH Bildu Batzarkide Taldeak ssoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, eskola-kiroleko lehiaketak debekatzeari buruz.

Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, urtarrilean eskola-kirolaren ohiko garapenari eragin dioten murrizketa-neurriei buruz.

Behin-behinekotasun tasak gutxitzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legeari buruz.<0}

Ticket Bai.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua , Ticket Bai-ren ezarpenari buruz.

Arabako popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, Ticket Bai izeneko sistema ezartzeari buruz.

 

FITUR.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, FITUR egin izanari buruz.

Uraren kanona ureztatzaileen komunitateei.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, ureztatzaileen komunitateei uraren kanona aplikatzeari buruz.

Otsoaren kudeaketa-plana.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, 2010ean onetsitako plana ordeztuko duen otsoa kudeatzeko plan berri bat idazteari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Aiarako berehalako jarduketa-plana.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, eskatzeko Aiaraldeko berehalako jarduketa-planaren eta harekin lotutako dokumentazio guztiaren kopia.

Ticket Bai.- Arabako popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, Ticket Bai izeneko sistemaren erabilpenari buruz.

Arabako ardogintzaren sektorearen sustapena.- Arabako popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Arabako A Plana Ardogintzaren Sektorearen Sustapena – aurreko urteetan hitzartutako kreditua izeneko partidaren liburu nagusiaren laburpena, zeina jasota baitago 2021eko aurrekontuan.

Basurdeek nekazaritzako lursailetan egindako kaltea.- Arabako popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako nekazariei euren lursailetan basurdeak egoteak ekarri dizkien kalteei buruz.

BESTELAKO GAIAK

Distock Food.- Arabako popularrak Batzarkide Taldeak eskatu du Nekazaritza Batzordeak bisita egin dezala Arabako Errioxako Upategien Elkartearen Distock Food ardoa banatzeko zentrora.