Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak
Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:
MOZIOAK
Uholdeak eta haien ondorioak.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu dute, Araban berriko izandako uholdeei eta haien ondorioei buruz.
Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, uholdeen kalteak arintzeko.
AGERRALDIAK
Aldundiaren egoitzetako osasun-langileen egoera.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azaldu dezan Aldundiaren adinekoentzako egoitzetako erizainen eta erizain laguntzaileen lan-egoera eta egoera hobetzeko hartuko diren neurriek.
Uholdeek eragindako kalteak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak diputatu nagusiaren agerraldia eskatu du, azaldu ditzan azken egunotako uholdeek Nekazaritzaren, Bide Azpiegituren, Ingurumenaren eta Ekonomia Garapenaren arloetan eragindako kalteen ondorioak eta kalte horiek konpontzearren Foru Gobernuak hartutako neurriak.
Alokairuen prezioa erregulatzeko zerga-pizgarriak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, alokairuen prezioak arautzen laguntzeko zerga-pizgarriak ezartzeko asmoa duen azaldu dezan.
Altan Bernedo.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek Altan Bernedo enpresako langileen batzordeko ordezkarien agerraldia eskatu du, beren egungo lan-egoerari buruzko informazioa eman dezaten.
Etxea Josu elkartea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak Etxea Josu elkarteko ordezkarien agerraldia eskatu du, Gizarte Ongizate Batzordean, azaldu dezaten etxebizitza komunitarioetan egun bizi duten egoera DSBEa jasotzeko erroldatze-irizpideen aurrean.